Clara Serra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Clara Serra

(2016)

Madrilgo biltzarkidea

2019ko ekainaren 11 - 2019ko urriaren 7a - Antonio Sánchez Domínguez (en) Itzuli
Hautetsia: 2019ko Madrilgo Biltzarreko Hauteskundeak

Madrilgo biltzarkidea

2015eko ekainaren 9a - 2019ko apirilaren 2a
Hautetsia: 2015 Madrilenian regional election (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakClara Serra Sánchez
JaiotzaMadril1982ko irailaren 13a (41 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea : filosofia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Más Madrid
Más Madrid

IMDB: nm10345738 Facebook: claraserrasanch Twitter: Clara_Serra_ Instagram: clara_serra_sanchez Telegram: clara_serra Edit the value on Wikidata

Clara Serra Sánchez (Madril, 1982ko irailaren 13a) feminismoan espezializatutako madrildar filosofo, ikertzaile, idazle eta politikari ohia da. 2015 eta 2019 bitartean,Podemoseko diputatua izan zen Madrilgo Biltzarrean eta ondoren, 2019 arte, Más Madrid taldekoa. 2020tik Bartzelonako Unibertsitatean ari da ikertzaile.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilen jaio zen 1982ko irailaren 13an. Familiakoak ditu, Libertad digital/Askatasun Digitaleko zutabegile den Fernando Serra aita eta Isabel Serra diputatua ahizpa.[3][4][5][6] Filosofian lizentziatu zen Madrilgo Complutense Unibertsitatean.[7] Master bat egin zuen Filosofiako ikasketa aurreratuetan eta beste bat Genero arteko diziplina ikasketetan. Ohorezko laguntzailea izan da Complutense Unibertsitatean, mintegi eta ikasturte akademikoetan parte hartuz.

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Institutuko filosofia-irakaslea izan zen sei urtez, Madrilgo Biltzarreko diputatu hautatu zuten arte.[8]

Bolonia Plozesuaren aurkako protestetan parte hartu zuen, baita Unibertsitatea merkantilizatzearen aurkako ikasle-mugimenduan eta unibertsitate publikoaren defentsan ere.

Tania Sánchez, Iñigo Errejón eta Clara Serra 2018an.

Podemosen parte hartzen hasi zen proiektuaren hasiera-hasieratik, Madrilgo feminismoen zirkuluko kide gisa, eta, gero, Vistalegren estatuko kontseilari hautatu zuten. 2014ko azaroaren 15ean Podemoseko Estatuko Herritarren Kontseiluko Emakumearen eta Berdintasunaren Arloko arduradun izendatu zuten (ondoren, Berdintasun, Feminismo eta Sexualitate Arlokoa).[9]

Madrilgo Batzarreko diputatu hautatu zuten 2015eko Madrilgo Batzarrerako hauteskundeetan. Isabel ahizpa txikia ere hautatu zuten legegintzaldi bereko diputatu.[10] Ondoren, Clara Serra Emakume Batzordeko presidente eta Osasun Batzordeko kide izendatu zuten.

Lorena Ruiz-Huertak Podemoseko Parlamentuko Batzarrean bozeramailetzari uko egin ondoren, taldeko kideen artean, Clara Serra aukeratu zuten hura ordezkatzeko.[11]

Íñigo Errejónen planteamenduekin bat zetorren, baina alde politikoak zirela-eta, hark 2019ko urrian politika nazionalera jauzi egin zuenean, aldendu egin zen harengandik.[11][12][13]

Clara Serra, Miguel Urbán eta Luis Alegre Zahonero lagun zituela Madrilen, 2012ko apirilean, hirurek Izquierda anticapitalista/Ezker Antikapitalistan militatzen zutenean

Unibertsitate publikoan eta mugimendu feministan parte hartu zuen Clara Serrak unibertsitateko urteetan. Feminismoa interes politiko eta teorikoko gaia izan da harentzat. Haren ikerketa-gaia beti izan da filosofia garaikideko gai nagusiei ekitea, bai subjektuaren arazoari, bai subiranotasunaren arazoari, teoria feminista ezinbesteko duen ikuspegitik. Madrilgo Complutense Unibertsitateko Filosofia Fakultatean mintegiak eman zituen ohorezko laguntzaile gisa, hala nola "Gorputzaren garrantzi politikoa" ikastaroa, Luisa Posada Kubissak koordinatua eta Rebeca Moreno Balaguer eta Daniel Iraberri Pérezen laguntzarekin.[14]

2014. urtean Podemoseko Berdintasun, Feminismo eta Sexualitate arloko estatuko arduradun izendatu zuten.[15][16] Bere pentsamendua Michel Foucault, Ernesto Laclau edo Judith Butler bezalako autoreetan oinarritzen da.[17]

Clara Serra AMAk antolatutako Pentsamendu Feministaren III. Jardunaldien kartelaren aurrean, Gijon (Asturias), 2022.07.03

2016ko abenduaren 17an egindako Estatuko Herri-Kontseiluan, Podemoseko zuzendaritzaz arduratzen zen talde teknikoko kide izateko hautatu zuten, II. Herritarren Batzarrak Herri-Kontseilu berria hautatu arte, Pablo Echenique buru zela.[18] Podemoseko Herritarren Kontseiluko kide izateko hautatu zuten, Alderdiaren bigarren Batzar Nagusian, 2017ko otsailaren 12an.

2019ko otsailean Podemosetik alde egin zuen, eta Madrilgo Erkidegoko Más Madrid taldeko zerrendan, bigarren postuan, sartu zen.[12] 2019ko urriaren 7an uko egin zion aulkiari, alderdiarekiko aldeak zirela eta.[19]

2020an, Bartzelonako Unibertsitateko bizitza akademikora itzuli zen, ikertzaile lanera. Los hombres de verdad tienen curvas podcasta zuzentzen du.[20][21][22]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lana, egilea eta argitaletxea daude aipatuta:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Jaén, Isabel Valdés, Braulio García. (2023-08-27). «Clara Serra, filósofa: “Apelar a los hombres es una revolución del feminismo”» El País (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
  2. (Gaztelaniaz) «Curriculum Vitae de Clara Serra | Biografia de Clara Serra» Modelo Curriculum (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
  3. Ilma. Sra. Dª. Clara Serra Sánchez. Asamblea de Madrid.
  4. Ramírez, Daniel. (9 de noviembre de 2016). Serra contra Serra: dos hermanas enfrentadas por Iglesias y Errejón. .
  5. Ramírez, Daniel. (9 de noviembre de 2016). «Serra contra Serra: dos hermanas enfrentadas por Iglesias y Errejón» El Español.
  6. Landaluce, Emilia. (10 de septiembre de 2016). «¿Asistirá Rivera a la boda de Luis Garicano este fin de semana?» El Mundo.
  7. Rodríguez Álvarez, Sabela. (29 de abril de 2018). «Clara Serra: "Es imprescindible que el feminismo no pida siempre las cosas por favor"» InfoLibre.
  8. García, Javier. (29 de noviembre de 2018). «Clara Serra (Podemos): "El feminismo tiene que plantar cara a PP y Cs"» 20minutos.es.
  9. «podemos - Clara Serra Sánchez» transparencia. podemos.info.
  10. López Macías, Javier. (9 de octubre de 2018). «Clara Serra, el 'errejonismo' tiene nombre de mujer» Madridiario.
  11. a b «Podemos propone a Clara Serra como nueva portavoz en la Asamblea» La Vanguardia 8 de octubre de 2018.
  12. a b Vozpópuli. (28 de febrero de 2019). «Elecciones autonómicas 2019 - Clara Serra da la espalda a Podemos y ficha como 'número 2' de Errejón a la Comunidad de Madrid» Vozpópuli.
  13. LD/Agencias. (2019-10-07). «Clara Serra deja Más Madrid por culpa de Errejón y se va a "hacer feminismo" a otra parte» esRadio.
  14. Cuerpo, El. «trabajo finales» La importancia política del cuerpo. Seminario de Feminismo y Ontología.
  15. «Clara Serra Sánchez» Vistalegre 2.
  16. «Hegemonía y Feminismo - Instituto 25M Democracia» instituto25m.info.
  17. «Clara Serra: “No solo hay que pensar políticamente el origen de las cosas. También hay que pensar sus efectos”.» La Trivial 2018-12-05.
  18. «Pablo Iglesias pide no construir "partidos irreconciliables" dentro de Podemos tras Vistalegre 2» Eldiario.es 17 de diciembre de 2016.
  19. Esparza, Daniel. (7 de octubre de 2019). «Elecciones 10-N - Clara Serra abandona Más Madrid y ataca el proyecto nacional de Errejón» Vozpópuli.
  20. «Clara Serra» CCCB.
  21. Encendida, La Casa. «Los hombres de verdad tienen curvas» www.lacasaencendida.es.
  22. Los hombres de verdad tienen curvas#1. Con Clara Serra y Miquel Missé. .
  23. Riaño, Peio H.. (25 de abril de 2018). «Clara Serra: “Es una sentencia machista y vergonzosa. Las mujeres estamos solas”» El Español.
  24. Artesfera - Manual Ultravioleta, segundo libro de Clara Serra. RTVE 31 de enero de 2019.
  25. Alianzas rebeldes. Un feminismo más allá de identidad. 2021.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]