Edukira joan

Claude Iruretagoyena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Claude Iruretagoyena
Bizitza
JaiotzaBaiona, 1960 (63/64 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Irakaslea(k)Jean Nesprias
Juan Antonio Urbeltz
Jarduerak
Jarduerakdantzaria, dantza irakaslea eta koreografoa
Jasotako sariak

Claude Iruretagoyena (Baiona, 1960) euskal dantzari eta koreografoa da. [1][2]

6 urteetan, dantzaren munduari hurbildu zitzaion, Batz Alai taldean sartu zelarik. Koldo Zabala haren lehen dantza irakaslea izan zen. Gero, Orai Bat taldean sartu zen (Jean Nespriasen gidaritzapean) eta gero Aurrera taldean, horiek ere Baionako dantza taldeak izanik. [1]

1970eko hamarkadaren bukaeran, Donibane Lohizuneko Begiraleak dantza taldean sartu zen eta Betti Betteluren (Pierre Betelu) ikasle jarraiki bilakatu zen. Horrek, 1981etik goiti, euskal dantzaren irakastera sustatu zuen, Lapurtarrak taldean, 1985 arte, eta gero Euskal dantzaren institutuan, 2000 arte.[1]

Aldi berean, Claudek irakaskuntza, agertokiratze eta koreografia-teknikak sakondu zituen, Juan Antonio Urbeltzekin (Donostiako Argia konpainia).[1]

1992an ezagun egin zen, Xirula Mirula bere lehen sorkuntzari esker. Haren bigarren sorkuntzak, Ixtorio Mixtoriok, 1996an, Maritzuli konpainiaren sortzea ekarri zuen. Gaur egun, haren zuzendari artistikoa, koreografoa, dantzaria eta jantzi-egilea da.[1]

1996an beti, "Gauargi, munduko haurrak eta dantzak" haurren folklore festibalaren sortzea sustatu zuen.[1]

1990eko hamarkadaren bukaeran, ezagutza garrantzitsuak egin zituen (Thierry Malandain, Christine Grimaldi). Horiek haren koreografo ibilbidea markatu zuten eta dantza tradizionalari eta haren jatorriei buruzko ikerketak egitera sustatu zuten.[1]

2005az geroz, Jon bere semearekin elkarlanean, sorkuntzak burutzen dituzte. Iruretagoyena aita-semeek pedagogiaren axola bera partekatzen dute: dantza irakatsi (eta ez dantzak), pertsona bakoitza bere gorputz adierazpenaren aurkitzera lagundu, oinarrizko urratsak zehaztu, haien konbinazio anitzek mugarik gabe sortzeko ahala ematen baitute.[1]

2020: Eusko Ikaskuntza - Baiona Hiria Ohorezko Saria.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g h «Claude Iruretagoyena - Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria» www.mintzoak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-26).
  2. «Claude eta Jon Iruretagoyena» EKE (Noiz kontsultatua: 2022-09-26).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]