Pantxika Telleria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pantxika Telleria
Pantxika Telleria Berria 2020 Guillaume Fauveau.jpg
Bizitza
JaiotzaDonibane Lohizune, 1972 (48/49 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakdantzaria eta koreografoa

Pantxika Telleria (Donibane Lohizune, Lapurdi, 1972) dantzaria eta koreografoa da, baita EliralE dantza-konpainiako sortzailea ere.[1][2]

Familian musikariak bazituen. Euskal dantza, dantza klasikoa edo dantza garaikidea etiketak ez ditu gustuko. Beti bizi izan ditu dantza dantza mota guztiak, "dantza" bezala, kontzeptu banaezin gisa. Berarentzat dantzako osagai garrantzitsuenak trantsizioak dira. Dantza klasikoan ikasi zituen trantsizioak euskal dantzan ere baliatzen ditu. Emozioa eta mugimendua Pantxika Telleriaren praktika gidatzen duten bi gako-hitz dir, dantza eta euskal nortasuna lotzen dituztenak. EliralE konpainiak euskaraz egiten diren dantza klaseak dezente reki ditu, haurrei zuzendurik. EliralEk publiko gazteari zuzendutako sorkuntzak egiten ditu, batez ere, antzerkia, musika eta dantza konbinatuz. Pantxikaren bi haurrek han parte hartu izan dute hainbatetan. Baina bestalde, dantza herrikoia ere preziatzen du adineko jendeek ere parte har dezaketelako, eta 50 urteko emazteei zuzendu klaseak ere ireki izan ditu.[1]

Telleria bezala izan dira Euskal Herrian beste emakume koreografo ospetsuak, esaterako: Pilar López Júlvez, María Elena de Arizmendi Amiel, Carmen Larumbe, Carole Arbo, Inés Boza, Marta Coronado Arraya edo Marian Arregi Sarasola

Pantxika Telleria 2001ean, EliralE konpainia sortu berrian (arg.:Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka)

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru haurreko familia bateko zaharrena da eta gazte-gazterik, dantza gustatu zitzaion. Lehenik, Begiraleak dantza talde herrikoian sartu zen, eta 13 urteetan, burasoei erran zien dantzaren munduan lan egin nahi zuela.[1]

Pariseko kontserbatorioa (1986-1990)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pariseko Kontserbatorio Nagusian 1986 eta 1990 bitarte ikasi zuen. Giro hartan mugitzen ziren askotariko eraginak jasotzen, probesten eta bere sorkuntzan txertatzen jakin izan zuen. Baina 1989ko maiatzean, belaunean zauriturik, hango ibilbidea utzi behar izan zuen. [1]

Dantza-irakasle izateko ikasketak (1990-1996)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrira itzuli zen, ikasketak berriz hasi eta Begiraleak taldean berriz sartu zen. Ez zuen dantza lanbide bilakatzeko ideia utzi eta 1996an, Bordeleko CEFEDEM eskolan, dantza irakasle diploma erdietsi zuen.[1]

Dantza-irakasle eta kultur dinamizatzaile (1996-2001)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996an hasi zen lanean Lapurdin; urte horretan hiru ardura hartu zituen. Batetik Maritzuli dantza tradizionalezko konpainian formakuntzaren eta garapen teknikoaren ardura hartu zuen.[3] Aldi berean Gillet-Lipszyc ballet-eskolan dantza klasiko irakasle gisa hasi zen Angeliun eta Biarritzen (hamar urtez jardun zuen horretan, 2006ra arte). eta azkenik 1996an hartu zuen hirugarren ardura Azkaineko Flik-Flak elkartearen baitan ere dantza klasiko irakasle izatearena izan zen. Azken lanpostu horretan sorkuntza koreografiko mintegi bat eramaten zuen. Heziketa-munduan esku hartu zuen hainbat ikastoletan (Baiona, Azkaine, Hazparne, Hendaia, Urruña, Senpere, Uztaritze, Sara, Biarritz) dantzaren hastapenak proposatzeko, 4 urtetik 11 urtera bitarteko haurrei (hiru urtez aritu zen horretan, 1999ra arte).

Urte bat geroago, 1997an, Euskal Dantzarien Biltzarreko animatzaileen formatzaile gisa hasi zen, hiru alorretan: garapen teknikoa, pedagogia eta anatomia (sei urtez aritu zen horretan, 2002ra arte). Hurrengo urtean hasi eta zortzi urtez Biarritzeko udalean kultur ekitaldiak antolatzen dituen Biarritz Culture-n ikuslegoarekiko arduraduna bilakatu zen.

Elirale konpainia (2001-)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EliralE konpainia sortu zuen, 2001ean, eta geroztik, urte guziz koreografia berria ateratzen du.

Oharturik sorkuntza plantan ezartzea nahiago zuela, interpretatzea baino gehiago, 2001ean EliralE dantza-konpainia sortzeko ahaleginetan bete-betean aritu zen, eta martxoan sortu zuten. 001 eta Firua izan zen lehen ikuskizunaurte hartan bertan, eta geroztik ia urtero sortu izan dute dantza-ikuskizun berri bat. Batzuetan beste konpainiekin ere aritu izan dira lankidetzan: 2002an Marseillako ballet eskolarekin; 2009, 2010 eta 2011n Kukai konpainiarekin;[4] eta 2012-2014an LagunArte konpainiarekin.n

Dantza-lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste sorkuntza batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Erditzea ere dantza bat da; horrek ere aberasten zaitu »

—Pantxika Telleria[11]


Dantza-kazetaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dantza gaiak landu izan ditu kazetari moduan. besteak beste, kolaborazioa hauetan parte hartu izan du:

  • 1999-2000 Euskadi Irratian : asteroko bi kronikaren arduradun, « Iparraldeko Kalaka » emankizunean
  • 1999-2003 Euskal Telebistan : "Bertatik Bertara" emankizunean hilabeteroko solaskide.
  • 1996-1998 Egunkaria eta Gara-n : dantza-kritikak idazi zituen.
  • 1997-1998 Baionako Gure Irratia-n : dantza kronikaria Biarritzeko Maitaldia dantza-festibalaren garaian eta «Zenbakia» saioaren dantza-atalaren arduradun.

Kultur antolatzaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1993-1999 Azkaine, Sara, Bera eta Etxalar biltzen dituen hilabete kulturalaren kide-antolatzaile.
  • 1990-1995 Euskal ihauteri tradizionala antolatu ohi duen duen Donibane Lohizuneko « Ihauteri » elkarteko kide-antolatzaile.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e «Pantxika Telleria» EKE (Noiz kontsultatua: 2019-10-20).
  2. Pantxika Telleria GAZTEZULO aldizkarian. (Noiz kontsultatua: 2019-10-20).
  3. a b Fourcade, Lutxi. (1999). «Claude Iruretagoiena. Maritzuli konpainiako zuzendari artistikoa. Dantza eskola beharrezkoa da lan sakona egiteko.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2019-10-20).
  4. «Soka - Kukai compañía de danza» Kukai (Noiz kontsultatua: 2019-10-20).
  5. «Pantxika Telleria, Arthatik Biarritzera. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2019-10-20).
  6. Pantxika Telleria, Elirale konpainia, Artha ikusgarria. (Noiz kontsultatua: 2019-10-20).
  7. Dolosor, Franck. (2020-02-06). [https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/cultura/2018/09/18/pantxika-telleria-arthatik-biarritzera/574723.html «Pantxika Telleria, Arthatik Biarritzera. Egunotan Biarritzen ospatzen den Maitaldian aurkeztu du sorkuntza berria Elirale konpainiak»] www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  8. Madariaga, Ainize. «Pantxika Telleria: «Espazio honekin bizi eta aitzinatu naiz»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  9. Maya, Jon. (2002-09-05). «Eden. Paradisuaren eta pozoiaren arteko muga.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Noiz kontsultatua: 2019-10-20).
  10. Perez, Agus. (2002). «Seigarrenean aldaketa. Euskal koreografo gazteen VI. erakusketa» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2019-10-20).
  11. «Pantxika Telleria: 'Erditzea ere dantza bat da; horrek ere aberasten zaitu'» Argia 2007-08-03 (Noiz kontsultatua: 2019-10-20).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]