Jon Maya

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jon Maya

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJon Maya Sein
JaiotzaErrenteria1977ko azaroaren 5a (46 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakdantzaria
KidetzaAcademia de las Artes Escénicas de España

Facebook: kukai.konpainia Twitter: Jonmayasein Edit the value on Wikidata

Jon Maya Sein (Errenteria, Gipuzkoa, 1977ko azaroaren 5a) dantzaria da, Kukai dantza taldeko zuzendaria.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sei urte zituela ekin zion dantzari, Errenteriako Ereintza Dantza Taldean. Dantza tradizionalean jaso du bere heziketa nagusia, eta hortik abiatuta landu ditu bere proiektuak. Bakarlari gisa, 1997tik 2005era bitartean zazpi aldiz izan zen Euskal Herriko aurreskulari txapelduna.[1]

1999tik 2001era, Laxok taldeko partaide izan zen, eta proiektu horren ondotik, 2002. urtean, Kukai konpainia sortu zuen. Konpainia horretan dantzari, koreografo eta zuzendari lanak egiten ditu orduz geroztik, dantza tradizional eta garaikidearen arteko bideetan sakonduz eta artista ugarirekin elkarlanean. Hartara, lankide izan dituzte Mireia Gabilondo, Cesc Gelabert, La Intrusa Danza, Pantxika Telleria, Iker Gómez, Jone San Martín, Israel Galván, Logela Multimedia, Oreka Tx, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Juan Mari Beltran, Carlos Núñez eta abar.[1]

1997. urteaz geroztik Errenteria Musikal Musika eta Dantza Eskolako irakaslea da, eta Ereintza Dantza Taldean ere eskolak ematen ditu. Horren gain, hainbat koreografia lantegi eskaini ditu Euskal Herrian zein atzerriko jaialdi eta hirietan.[1]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kukai dantza taldearekin sari hauek irabazi ditu:

  • 2009: ‘Hnuy illa…’ ikuskizunarekin 2009 urtean Espainiako Arte Eszenikoen Max Sarietan Errebelazio saria irabazi zuten.[2]
  • 2017: Espainiako Dantza Sari Nazionala [3]
  • 2017: Max Sarietan Dantza Ikuskizun hobearena 'Oskara' espektakuluarengatik.
  • 2019: Max sarietan Dantza Ikuskizun hobearena 'Erritu' espektakuluarengatik[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Zuzendaria», Kukai.info.
  2. HNUY ILLA - KUKAI-TANTAKA PREMIO MAX ESPECTÁCULO REVELACIÓN 2009. (Noiz kontsultatua: 2021-10-19).
  3. «Kukai Dantza, Jon Mayak zuzendutako konpainiak, 2017 Dantza Sari Nazionala irabazi du | Jakiunde» www.jakiunde.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  4. (Gaztelaniaz) Val, Carmen del. (2020-02-23). «Crítica | La religiosidad del baile de Kukai Dantza seduce en el Mercat» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]