Claude Louis Hector de Villars

Wikipedia, Entziklopedia askea
Claude Louis Hector de Villars
0 'Le maréchal de Villlars' - Rigaud - Vaux-le-Vicomte.JPG
Claude Louis Hector de Villars, Jacint Rigau-Rosen margolanaCommons-logo.svg Irudi gehiago
seat 18 of the Académie française (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotza Moulins1653ko maiatzaren 8a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Turin1734ko ekainaren 17a (81 urte)
Familia
Aita Pierre de Villars
Ama Marie Gigault de Bellefonds
Ezkontidea(k) Jeanne-Angelique de la Roque de Varengeville (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak diplomazialaria eta militarra
Jasotako sariak
Kidetza Frantses Akademia
Academy of Sciences, Letters and Arts of Marseille (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Gradua Frantziako mariskal
Parte hartutako gatazkak Espainiako Ondorengotza Gerra
First Battle of Höchstädt (en) Itzuli

Claude Louis Hector de Villars (Moulins, 1653ko maiatzaren 8a - Turin, 1734ko ekainaren 17a) frantziar militarra eta diplomazialaria izan zen, marexal nagusia Luis XIV.arekin.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1698an, Vienako enbaxadore izendatu zuten. Espainiako Ondorengotza Gerran egin zen ezagun, eta han lortutako garaipenei esker, marexal izendatu zuten. Luis XIV.ak Alemaniako frantziar osteetako buru izendatu zuen, eta Villarsek garaipena lortu zuen Höchstädten. Frantziako hegoaldean aritu zen, eta Alpeetako eta Flandesko gudarosteen buruzagi izan zen, baina haren garaipen nagusia 1712an Denainen lortutakoa izan zen; garrantzi handiko garaipena izan zen, hari esker Frantziak egoera erosoagoan egin ahal izan baitzien aurre Ondorengotza Gerraren bake-hitzarmenei.

Rastatteko Itunean parte hartu zuen, Luis XV.aren erregeordetzaren kontseiluko eta gerra-kontseiluko kide izan zen eta, Italiako guduetan, Milanerria eta Mantua menderatu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Claude Louis Hector de Villars Aldatu lotura Wikidatan