Claude Louis Hector de Villars
Claude Louis Hector de Villars (Moulins, 1653ko maiatzaren 8a - Turin, 1734ko ekainaren 17a) frantziar militarra eta diplomazialaria izan zen, marexal nagusia Luis XIV.arekin.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1698an, Vienako enbaxadore izendatu zuten. Espainiako Ondorengotza Gerran egin zen ezagun, eta han lortutako garaipenei esker, marexal izendatu zuten. Luis XIV.ak Alemaniako frantziar osteetako buru izendatu zuen, eta Villarsek garaipena lortu zuen Höchstädten. Frantziako hegoaldean aritu zen, eta Alpeetako eta Flandesko gudarosteen buruzagi izan zen, baina haren garaipen nagusia 1712an Denainen lortutakoa izan zen; garrantzi handiko garaipena izan zen, hari esker Frantziak egoera erosoagoan egin ahal izan baitzien aurre Ondorengotza Gerraren bake-hitzarmenei.
Rastatteko Itunean parte hartu zuen, Luis XV.aren erregeordetzaren kontseiluko eta gerra-kontseiluko kide izan zen eta, Italiako guduetan, Milanerria eta Mantua menderatu zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Claude Louis Hector de Villars |