Clytus arietis
Clytus arietis | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Cerambycidae |
Leinua | Clytini |
Generoa | Clytus |
Espeziea | Clytus arietis Linnaeus, 1758 |
Clytus arietis Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Lineok 1758an deskribatu zuena. Europan, Ekialde Hurbilean (Iraneraino) eta Siberian hedaturik dago. Euskal Herrian ere aurkitzen da[1].
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Batesiar mimetismoaren adibide garbia da. Liztorraren itxura dauka eta haren mugimenduak eta hegan ateratzen duen burrunba imitatzen ditu baina ez du harraparien aurrean bestelako ezaugarri pozoitsu edo desatseginik[2].
8-14 mm arteko luzera du eta gorputza beltza da, baina lerro hori nabarmenak ditu. Antenak marroi laburrak ditu, muturrak beltzak dira. baina baraila sendoak ditu. Hankak ere marroiak dira eta azken segmentuan ile ugari ditu, horiei esker azaleratara itsatsi daiteke[3].
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Larbak enbor hiletako zurez elikatzen dira eta ekosistematan deskonposizio funtzioan hartzen dute parte. Helduak loreen polinizatzaileak dira[4].
Landare apaingarrietan, sasiakazian esate baterako, kalteak eragin ditzake.
Bizi zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi edo hiru urtetako zikloak betetzen dituzte. Larbak haritz edo fruitarbolen enborretan bizi eta elikatzen dira eta hainbat estadio izaten dituzte. Udazkenean pupa eratu eta horrela hibernatzen dute. Pupa aldiak hilabete inguru irauten du[5].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ «Guía Visual de la Biodiversidad de Navarra» www.guiavisual-gorosti.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
- ↑ journals.biologists.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
- ↑ Anoktua. (dimecres, 10 de juny del 2020). «Escarabats del gènere Clytus (Escarabat vespa)» Biodiversitat del Marquesat (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
- ↑ «Clytus arietis arietis» www.cerambyx.uochb.cz (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).