Cold Case

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

The time allocated for running scripts has expired.

Cold Case (literalki Kasu Hotza, euskaraz Kasu Itxia) estatubatuar telesail bat da. Meredith Stiehm ekoizle eta gidoilariak sortu zuen. 2003lo irailaren 28tik 2010eko maiatzaren 10ra arte CBS katean aireratu zen. 7 denboraldiz aireratu zen eta denera 156 atal izan zituen, atal bakoitzak 42-45 minutu inguru iraunez.

Ingelesezko jatorrizko izenburuak estatubatuar polizia hizkeran iraganean jazo eta argitu gane luzaroan artxibaturik dauden kasuak deitzeko izendapena da.

Aurrez Kanadako CTV katean antzeko argumentuaz aireratzen zen Cold Squad telesailaren plagioa egitea leporatu zaio.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filadelfia, Pennsylvania. Lilly Rush (Kathryn Morris) hiriko poliziaren hilketa saileko detektibea da, "kasu hoztuetan" espezializatua, alegia luzaroan errudunik topatu gabe eta artxibaturik egon direnez kasuak.

Lehenbiziko bost ataletan Rushek Chris Lassing (Justin Chambers) detektibearekin batera ikertuko du, eta gainontzekoetan Scotty Valens (Danny Pino) detektibeekin batera. John Stillman (John Finn) tenientearen agindupean lan egiten duten, eta gainontzeko taldekideak Nick Vera (Jeremy Ratchford) eta Will Jeffries (Thom Barry) dira, aurreneko hiru denboraldietan baita Kat Miller (Tracie Thoms) ere.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]