Jennifer Lawrence
Jennifer Lawrence Shrader (Louisville, Kentucky, 1990eko abuztuaren 15a) estatubatuar telebista eta zinemako aktorea da, bere ibilbidea telebista batzuetan egindako lanekin hasi zen[1], eta Oskar bat eta hiru Urrezko Globo irabazi ditu. 2025ean Zinemaldiko Donostia Saria jaso zuen.[2]
Ezaguna egin zen The Bill Engval Show (2007) telesailean eta The Burning Plain (2008) eta Winter's Bone (2010) filmetan parte hartzeagatik. Bigarren horrengatik Oscar, Urrezko Globoak eta SAG sarietarako proposatua izan zen. Hogei urterekin, akademiako aktore onenaren sarirako proposatutako bigarren aktorerik gazteena izan zen. 2011n, X-Men: First Class filmean Mystiqueren rola egin zuen. 2012an, nazioarteko ospea lortu zuen Gose Jokoak liburuetan oinarritutako The Hunger Games filmari esker; Suzanne Collins idazlearen literatur trilogian oinarrituriko lan horretan, Katniss Everdeen heroia antzeztu zuen. Filma arrakasta komertziala izan zen eta kritikaren goraipamenak jaso. Urte horretan, Rolling Stone aldizkariak AEBko aktore gazterik talentudunentzat hartu zuen[3].
Silver Linings Playbook (2012) filmean egindako antzezpenarengatik Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria jaso zuen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1990eko abuztuaren 15ean jaio zen Louisvillen, Kentuckyn. Hiru neba-ahizpetatik gazteena da. Kirola eta antzeztea txiki-txikitatik izugarri gustuko izateagatik bereizten zen.
Hamalau urterekin, New Yorkera egindako bidaiak bizitza aldatu zion. Agente batzuk txundituta geratu ziren, beren esanetan inoiz ikusi zuten hotz-hotzean egindako irakurketarik hoberena begietsi ondoren, eta interpretazio udako-iksataro bat egin zezan gomendatu zieten gurasoei. Bigarren Hezkuntza bi urte lehenago amaitu zituen, antzezten hasi ahal izateko.
Aktore ibila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasieran eta Hollywoodeko izar gehienen antzera, paper txikiak egiten hasi zen, Monk, Kasu irekia eta Medium[4] bezalako telesailetan. Baina askoz garrantzitsuagoa izan zen The Bill Engval Show[5] telesailean antzeztu zuen paper finkoa, Engval familiako alaba zoroarena. Telesailean bi urte eman zituen, Troni Mcburger ekoizleak bere interesak Into the Welch-fields estreinatu gabeko telesailerantz bideratu zituen arte.
2008an sartu zen zinemaren munduan, The Poker House[6] bezalako film independenteetan paper garrantzitsuak eskuratuz. Hala ere, zalantzarik gabe, famarako bidai txartela The Burning Plain[7] (2008) filma izan zen: hor, Mariana nerabearen papera egiten zuen.
2010ean, John Hawkes eta Garret Dillahuntekin batera protagonista izan zen Debra Granik zuzendariaren Winter's Bone[8] film txalotuan. Familia txiroa bere kontu duen hamazazpi urteko Ree izeneko neskatxa baten papera egin zuen. Haren aitak (metanfetaminak fabrikatzen ditu) euren etxearen jabetasun titulua behin-behineko askatasuna lortzeko erabili egin zuela eta epaiketan ez aurkeztekotan galdu egingo dutela jakitean, Ree Dolly[9] neskato gazteak bertako krimen sare batean zehar aita bilatzera behartu egin du bere burua. Kritikak txalotutako lan horrek nazioarteko festibal ospetsu askotako sariak ekarri zizkion, besteak beste, Detroit Film Critics Society Award eta Stockholm International Film Festival. Horretaz gain, Oscar Sarietarako proposatu zuten 'aktore nagusirik onena'[10] kategorian, baita SAG[11] eta Urrezko Globoetarako[12][13] ere. Bere pertsonaia prestatu orduko, aurretik egurra egiten bazekien ere, tirokatzen eta urtxintxak ehizatzen ikasi behar izan zuen.
2011rako oso lan interesgarriak zituen agendan. Jodie Fosterren aginduetara The Beaver[14] komedian egin zuen lan, baita Drake Doremus zuzendariaren Like Crazy[15] izeneko filmean, horretaz aparte, X-Men: First Class[16] filmean Mystiquen papera lortu zuen. 2011n ondorengo filmetan agertu zen halaber: House at the End of the Street[17], Truckstop[18], eta The Silver Linings Playbook[19].
2012an The Hunger Games[20] ("Gose jokoak") trilogiaren lehen filmean protagonista nagusiaren papera egin zuen, Katniss Everdeen hamasei urteko neskarena, alegia.
2013an The Silver Linings Playbooken egindako paperagatik emakumezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi zuen.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hurrengo taulan, film bakoitzaren zuzendaria, enpresa ekoizlea eta gaztelaniazko eta frantsesezko izenburuak zerrendatu dira:
Pertsonaiak eta oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak | |
|---|---|---|---|---|
| 2006 | Company Town | Caitlin | Telefilma | |
| 2007 | Not Another High School Show | Frantic Girl | Telefilma | |
| 2008 | Garden Party | Tiff | ||
| 2008 | The Poker House | Agnes | ||
| 2008 | The Burning Plain | Mariana | Veneziako Mostra – Marcello Mastroianni Saria | |
| 2010 | Winter's Bone | Ree Dolly | ||
| 2011 | Like Crazy | Sam | ||
| 2011 | The Beaver | Norah | ||
| 2011 | X-Men: First Class | Raven Darkholme/Mystique | ||
| 2012 | The Hunger Games | Katniss Everdeen | ||
| 2012 | Devil You Know | Young Zoe | ||
| 2012 | House at the End of the Street | Elissa | ||
| 2012 | The Silver Linings Playbook | Tiffany | ||
| 2013 | The Falling | Serena Pemberton | ||
| 2013 | The Hunger Games: Catching Fire | Katniss Everdeen | Post-Produkzioan | |
| 2014 | X-Men: Days of Future Past | Raven Darkholme/Mystique | Aurre-produkzioan | |
| 2014 | The Hunger Games: Mokingjay Part 1 | Katniss Everdeen | ||
| 2015 | The Hunger Games: Mokingjay Part 2 | Katniss Everdeen | ||
| 2015 | Joy | Joy Mangano | ||
| 2016 | X-Men:Apocalypse | Raven Darkhölme/Mystique | ||
| 2016 | Passengers | Aurora Lane | ||
| 2017 | Mother | Mother | ||
| 2018 | Red Sparrow | Dominika Egorova |
| Urtea | Telesaila | Pertsonaia | Oharrak |
|---|---|---|---|
| 2006 | Monk | Mascot | "Mr. Monk and the Big Game" atala |
| 2007–2008 | Medium | Claire Chase Young Allison |
"Mother's Little Helper" eta "But for the Grace of God" atalak |
| 2007 | Cold Case | Abby Bradford | "A Dollar, a Dream" atala |
| 2007–2009 | The Bill Engvall Show | Lauren Pearson | 30 atal |
| 2013 | Saturday Night Live | Aurkezlea | Atala: "Jennifer Lawrence/The Lumineers" |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Jennifer Lawrence. 2021-04-26 (kontsulta data: 2021-05-03).
- ↑ Irizar, Itziar Ugarte. (2025-09-26). «Jennifer Lawrence: «Aktoreon hitzak erretolika bihur daitezke; erantzuleengan jarri behar da arreta»» Berria (kontsulta data: 2025-10-09).
- ↑ Jennifer Lawrence: America's Kick-Ass Sweetheart. rollingstone.com (kontsulta data: 2016-01-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Onieva, Por Álvaro. (2015-12-04). «¿Sabías que Jennifer Lawrence y Patricia Arquette compartieron papel en una serie?» Fotogramas (kontsulta data: 2021-02-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¡Comenzó con serie!, Jennifer Lawrence en The Bill Engvall Show» Show News (kontsulta data: 2021-02-22).
- ↑ (Ingelesez) Productions, Sirk. «The Inside Reel: Jennifer Lawrence "The Poker House" - video Dailymotion» Dailymotion (kontsulta data: 2021-02-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) SensaCine. Lejos de la tierra quemada. (kontsulta data: 2021-02-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Winter's Bone (2010). (kontsulta data: 2021-02-22).
- ↑ (Ingelesez) «LitCharts» LitCharts (kontsulta data: 2021-02-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Jennifer Lawrence gana el Oscar de mejor actriz y cae al piso» MovilAd 2013-02-25 (kontsulta data: 2021-02-22).
- ↑ (Ingelesez) «Jennifer Lawrence: SAG Awards 2013 Acceptance Speech — Watch Now!» Jennifer Lawrence: SAG Awards 2013 Acceptance Speech — Watch Now! | 2013 SAG Awards, Jennifer Lawrence : Just Jared Jr. (kontsulta data: 2021-02-22).
- ↑ «Jennifer Lawrence, mejor actriz de reparto en los Globos de Oro 2014 - Jennifer Lawrence, la mejor vestida de 2014 - Foto en Bekia Actualidad» www.bekia.es (kontsulta data: 2021-02-22).
- ↑ «Jennifer Lawrence posando con su premio de los Globos de Oro 2016 - Ganadores de los Globos de Oro 2016 - Foto en Bekia Actualidad» www.bekia.es (kontsulta data: 2021-02-22).
- ↑ (Ingelesez) Blair, Forest. «The Beaver - Jennifer Lawrence & Anton Yelchin - Radio Dept (Closing Scene) P1 - video Dailymotion» Dailymotion (kontsulta data: 2021-02-22).
- ↑ (Italieraz) International, FilmIsNow Movie Trailers. «Like Crazy - Trailer - Video Dailymotion» Dailymotion (kontsulta data: 2021-02-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) SensaCine. «Jennifer Lawrence es Mística en 'X-Men: First Class'» SensaCine.com (kontsulta data: 2021-02-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) SensaCine. «'House at the End of the Street': más imágenes con Jennifer Lawrence» SensaCine.com (kontsulta data: 2021-02-22).
- ↑ «Jennifer Lawrence y Jackson Rathbone en 'Truckstop'» Jennifer Lawrence y Jackson Rathbone en 'Truckstop' (kontsulta data: 2021-02-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) El lado bueno de las cosas (2012). (kontsulta data: 2021-02-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Jennifer Lawrence presenta en Madrid el fenómeno de «Los juegos del hambre»» abc 2012-03-27 (kontsulta data: 2021-02-22).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Webgune ofiziala