Edukira joan

Kolia berdexka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Colias phicomone» orritik birbideratua)
Kolia berdexka
Iraute egoera

Ia galzorian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaPieridae
GeneroaColias
Espeziea Colias phicomone
Esper, 1780

Kolia berdexka (Colias phicomone) Pieridae familiako lepidopteroen espezie bat da, Europa hegoaldeko mendialdetan aurkitzen dena, Kantauriar mendikatea, Piriniotan, Alpeetan eta Karpatoetan[1].

Tamaina ertaineko tximeleta bat da, 40-48 mm-o hegal-zabalera duena. Tximeleta arra hori-berdexka argia da grisera difuminatzen dena eta emea ia zuria da. Biek ere badute puntu beltz bana aurreko hegaletan eta puntu zuri bana atzekoetan. Hegalen ertzak gorrixkak dira. Hegalen azpialdea horixkagoa da[2].

Beldarra berde-urdinxka da eta alboetan lerro horiak ditu.

Ekainetik abuztura ikusten dira tximeletak hegan eta belaunaldi bakarra izaten du. Arrautzak banan banan jartzen ditu lekadunen hostoetan, horietaz elikatzen baitira beldarrak. Lurrean hibernatzen dute eta udaberrian pupak eratzen dituzte eta handik tximeleta belaunaldi berria jaiotzen da.

Mendialdeko malda harritsuetan eta zelaietan aurkitzen da, 1.300 eta 2.100 metro arteko altueratan[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Colias phicomone on euroButterflies by Matt Rowlings» www.eurobutterflies.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-13).
  2. a b (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Colias de montaña. Colias phicomone (Esper, 1780)» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2023-03-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]