Concepción (itsasontzia)
Concepción (itsasontzia) | |
---|---|
Historia | |
Magallaes-Elkano espedizioa | |
Kudeatzailea | Espainiako Itsas Armada |
Erregistro-herrialdea | Espainia |
Honen parte | Magallaes-Elkano espedizioa |
Tona-brutoak | 108 |
Propulsatzailea | Bela |
Concepción Magallaes-Elkano espedizioaren flotan parte hartu zuen itsasontzia zen. [1]1521. urtean espedizioaren partaideek itsasontzia erre zuten Filipinetan. [2]
Itsasontzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Concepción, Fernando de Magallaesen bost ontzietako hirugarrena zen 90 barrikekin (108 tona) eta 30m-ko luzeerarekin. Flota merkataritzarako eta itsaso zabaleko ur saltzaileetan nabigatzeko diseinatuta zegoen. Itsasontziak, garaiko 228750 marabediko kostua izan zuen. Concepción itsasontziaren timona gurpil bati lotuta zegoen, eta gurpil hori, aldi berean, egurrezko ardatz luze bati lotuta. Mugitzeko indar handia behar zen. Gainera, oinarria oso kurboa zen eta olatuekin asko kulunkatzen zen. Itsasontziaren barruan ez zegoen guztientzako ohe nahikorik, eta, beraz, estalkian lo egin behar izaten zuten. Estalki hori, sarritan, lehen aipatutako kurbadurak urpetzen zuen.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sevillan[3], 1519ko abuztuaren 10ean espedizioaren irteeran, Concepción itsasontziak 44 gizon zituen eta bere kapitaina Gaspar de Quesada zen. Bere tripulazioaren artean Juan Sebastian Elkano [4]zegoen, itsasontziko maisu bezala, Lurreko lehen zirkumnabigazioa Victoria itsasontzia gidatzea lortuko zuena.[5]
Ontzidiak 1520ko martxoaren 31n iritsi zen Patagoniako[6] badia batera, "San Juliango portua" [7]deitu zutena. Magallaesek, negua bertan igarotzeko asmoa zuen, baina bere kapitainen zati baten matxinadari aurre egin behar izan zion han. Matxinadaren [8]buruzagia Gaspar de Quesada izan zen, eta hogeita hamar gizonen babesarekin San Antonio itsasontzia abordatu zuen. Itsasontzi hartako kapitaina Alvaro Mezquita zen eta preso hartu zuten. Magallaesek matxinada erreprimitzea lortu eta Quesada exekutatzea agindu zuen.
Maiatzaren 22an Patagoniako hegoaldeko kostaldea esploratzen ari zirela, Magallaesek Joao Serrao Concepción itsasontziaren kapitaina izendatu zuen.
Magallaesko armada San Juliango portutik abiatu zen abuztuaren 21ean. Urriaren 21ean iritsi ziren Virgenes lurmuturrera, non Magallaesek Concepción eta San Antonio itsasontziei ondoren deituriko Magallaes itsasartea [9]esploratzea agindu zien. Bi itsasontziak itsasartearen irteera ikusi gabe itzuli ziren. Ondoren, Magallaesek kanalaren nabigazioa beste itsasontziekin hastea erabaki zuen. 50 legoako bidea egin zutenean, San Antoniori aurrea hartzeko agindu zion, irteera bilatzeko. San Antonioko tripulazioak desertatzea erabaki zuen, bidea desbideratu eta Espainiara bidean jarriz. Magallaesek, San Antonioren bila arrakastarik gabe aritu ondoren, itsasarteko nabigazioa jarraitu zuen Ozeano Barean itsasoratuz 1520eko azaroaren 27an.
Hiru ontzi eta hornidura eskasekin Ozeano Barea zeharkatu zuten, 1521eko martxoaren 6an "de los ladrones" [10]deitu zuten uharteetara (Marianak) iritsi arte. Han berriz hornitu ziren eta mendebalderantz jarraitu zuten, martxoaren 16an "San Lazaro" deitu zuten artxipelagoa (Filipinak)[11] begiztatuz.
Filipinetako uhartediko zenbait uharte zeharkatu ondoren, espedizioa Cebu uhartera iritzi zen. Magallaesek, bere esklabo Enrique Malakakoaren laguntzarekin, interpretatzaile moduan erabiltzen zuena, Cebuko gobernariaren adiskidetasuna lortu zuen. Hau, bataiatua izatea eta Espainiako erregearen basailu bihurtzea onartzen zuelarik. Hasierako arrakasta honen ondoren, Magallaes, uharteetako beste errege batzuk menderatzen saiatu zen. 1521eko apirilaren 27an, indar erakustaldi batean, Magallaes garaitua eta hila izan zen, Maktanen gudaroste indigena kopuru handiago baten aurka borrokatuz.
Espedizioak Duarte Barbosa [12]aukeratu zuen, Magallaesen lehengusua eta la Victoria itsasontziaren kapitaina, bere kapitain jeneral berri bezala. Cebuko erregeak Barbosa eta bere ofizialak bankete batera gonbidatu zituen, traizio bat egiteko asmoz. Cebuarrek ustekabean hil zituzten gonbidatu guztiak, Joao Serrao izan ezik, ondoren itsasontzietan zeuden bi artilleria-piezengatik trukatzen saiatu baitziren. Itsasontzietako jendea, guztiak hiltzeko beste engainu baten beldur, Serrano utzita bidaia jarraitu zuten.
Bizirik atera ziren ehun eta hamabostak Cebutik abiatzen dira, hamar legoa nabigatuz, Bohol uharteraino. 1521ko maiatzaren 2an, hiru itsasontziak gobernatzeko gizonik ez zutenez, egoera txarrenean zegoen itsasontzia, Concepción erretzea erabaki zuten. Tripulazioa, itoginak, tresnak eta armamentua banatu zituzten la Trinidad eta la Victoria itsasontzien artean.
Espedizioko beste itsasontziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Trinidad: Fernando de Magallaes
- San Antonio: Juan de Cartagena
- Santiago: Joao Serrao
- Victoria: Luis de Mendoza eta hil ondoren Juan Sebastian Elcano
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Expedición de Magallanes: ¿qué fue de los cinco barcos?» XLSemanal 2019-07-26 (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
- ↑ «pagina - Hernando de Magallanes - hitos - 350h» www7.uc.cl (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Olaizola, José Luis. (2018-05-12). Juan Sebastián Elcano: La mayor travesía de la historia. BibliotecaOnline SL ISBN 978-84-15998-94-5. (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
- ↑ «Zein izan zen Joan Sebastian Elkano? Zer egin zuen?» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Bandieri, Susana. (2014-11-01). Historia de la Patagonia. Penguin Random House Grupo Editorial Argentina ISBN 978-950-07-5014-1. (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El lado más oscuro de Magallanes: el sangriento motín en San Julián» abc 2020-03-31 (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fernando de Magallanes: la conquista del Estrecho» historia.nationalgeographic.com.es 2013-07-05 (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Magallanes y las Islas de los Ladrones» El Reto Histórico | Historia, Historia del Arte, Cultura 2016-07-28 (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) 1521 DESCUBRIMIENTO DE FILIPINAS – Melilla Medioambiente. (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Duarte Barbosa | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).