Conguito

Wikipedia, Entziklopedia askea
Conguito
Historia
Sorrera-data1961
Conguitos poltsak denda batean.

Conguitos-ak “Lacasa” markaren txokolatezko produktuak dira. 1987an, Conguitos-en arrakasta ikusirik, “Lacasa”-k Zaragozan zegoen "Conguitos" enpresa erosi eta Lacasitos-ak sortu zituen.

Hainbat mota daude, baina gehienak txokolate beltz edo zuriz estalitako kakahueteak dira.


Produktuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

5 mota daude:

  • Conguito originalak (poltsa laranja): Txokolate beltz edo zuriz estalitako kakahuete txigortuak.
  • Zereal eta kakahuetezko Conguitoak (poltsa urdina): zereal-geruza bat aurkezten dute kakahuetearen gainean kurruskagarriagoa egiten duena. Gainean esnedun txokolatez estalita daude.
  • Shocobolak (poltsa lila): Zerealezko bolak esnedun txokolatez estalita.
  • Galleta (litxarreria-dendetan solte): Galleta kurruskagarria esnedun txkolatez inguratua.
  • Koloretako Conguitoak (poltsa horia): Jatorrizko Conguitoak koloretako azukrearekin.

Fabrikazio prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sei fasetan banatzen da:

  1. 20 minututan fruitu lehorrak txigortu egiten dira.
  2. Hauek ontzi handietan sartzen dira glukosaz eta azukreaz zipriztinduz, kanpoko eragigileetatik babesteko asmoz.
  3. Behin azukrearekin estalita, beste ontzi handietara erameten dira txokolatez estaltzeko.
  4. Txokolatez estali ostean, grageei herdoilgaitz ontzi handietan distira ematen zaie igurtziz eta 4 orduz.
  5. Geroago, Conguito baten aurpegia gragea bakoitzean inprimatzen da.
  6. Azkenik, ontziratze automatikoko bide desberdinetara pasatzen dira eta bertatik merkatuan saltzen diren aurkezpen desberdinekin ateratzen dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Federico Díaz Martínez deitutako confitero batek Conguitos-ak sortu zituen eta Jabetza-Erregistro Industrialean 1963ko martxoaren 25ean inskribatu ziren.

Chimpancitos-ekiko auzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1965eko amaieran Francisco Jerez Ortiz, industrialak, merkaturatu zuen, Madrilen, txokolatez estalitako kakahueteak, Chimpancitos izenarekin. Hauen plastikozko poltsak Conguitos-en poltsak imitatzen zituzten. Francisco-ren produktuaren antzekotasunak nahasketa sortu zuen publikoarengan, gehienbat haurren artean.

Federico Díaz-ek Francisco Jerez-en kontra kereila jarri zuen eta Madrilgo Probintzia-Auzitegiak Francisco kondenatu zuen jabetza industrialaren arau-haustearen egile bezala. Francisco-k Chimpancitos-ak merkaturatu zituen hauek imitatzeko edo iruzurtzeko adorerik gabe. Federicok ez zituenez Conguitos-en ontzien koloreak eta grafismoak inon erregistratuta, ezin izan zen frogatu honek delitua bete zuela. Ondorioz, magistratu gorenak sententzia baliogabetu zuen.

"Lacasa”-ren jabetza-prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982an Lacasitos sortu zen eta 1987an “Lacasak” Conguitos eskuratzu zituen. Bi gertaera hauek arrakasta-aldi berria eta enpresaren hedapena markatu zuten. Conguitos-ek jada ospe handia zuten eta “Lacasa” hauen ospea handitzeaz arduratu zen publizitate-kanpaina bat eginez.

90 urteetan, Conguitos-ak Utebo-ra, Zaragozara, mugitu ziren. Gaur egun, “Lacasa” produktuek presentzia sendoa dute merkatu espainiarrean eta bere presentzia sendotzen ari dira maila mundialean.

Publizitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ideia Kongo Belgaren independentzia berriaren eraginaren azpian jaio zen. Garaietara moldatzeko aldaketak egiten zituzten publizitatean. 80 urteetan, Conguitos-ak telebistan iragartzen ziren maiztasunarekin, eta 1994an Tina Turner edo Stevie Wonder bezalako ospetsuek iragarki ospetsu bat egin zuten Conguitos mozorratuta Conguitos -en abestia dantzaten eta abesten. 2010eko kanpaina berria YouTube-ko Conguitos-en kanaleak ikus daiteke, bertan beste urteetako bideoak ere ikus daitezke. 2011an, Conguitos-ek “Conguitos Caravan Tour”-a antolatu zuten, musika lehiaketa bat Espainiako 7 hiri desberdinetan zuzeneko 8 kontzertu eskainiz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]