Coruña Hiriko Bandera
| Coruña Hiriko Bandera | |
|---|---|
| Sorrera | 2017 |
| Herria | Coruña, Galizia |
| Parte-hartzaileak | TKE Liga Euskotren |
| Modalitatea | lerrokatua |
| Errekorra | 19:27:78 (Orio, 2019) |
| Garaipen gehien | Gizonezkoak: Emakumezkoak: |
| Azken ekitaldia | 2024 |
| Irabazlea(k) | Gizonezkoak: Emakumezkoak: |

Coruña Hiriko Bandera (galizieraz: Bandeira Cidade da Coruña) Coruñan jokatzen den estropada da, TKE Ligarako puntuagarria.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Riazor eta Orzán hondartzek osatzen duten badian jokatzen da estropada. 2017an izan zuen lehen ekitaldia eta itsaso handia izan arren bi segundutan sartu ziren lehen hiru traineruak. 2018tik aurrera bi jardunalditako bandera izan da eta egun bietako denboren baturak erabaki du txapelduna. Horretaz gain gizonezkoen eta emakumezkoen estropadak izan dira.
2020an eta 2021ean Santurtzik eskuratu zuen bandera jardunaldi bakarra irabazi gabe. Emakumezkoei dagokienean 2021. urtean Orio lau ehunenekoren aldeaz nagusitu zen.
2023ko lehenengo jardunaldia ez zen jokatu itsaso txarraren ondorioz traineruak uretaratzea oso zaila baitzen. Bigarren jardunaldia jokatu zen, hura ere itsaso txarrarekin, eta hark erabaki zuen banderako sailkapena.
2024an jardunaldi bakarra antolatu zen, TKE Ligako lehenengoa hain zuzen ere.
Gizonezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena |
|---|---|---|---|
| 2017[1] | Urdaibai | Hondarribia | Orio |
| 2018[2] | Urdaibai | Hondarribia | Orio |
| 2019[3] | Orio | Hondarribia | Santurtzi |
| 2020[4] | Santurtzi | Orio | Donostiarra |
| 2021[5] | Santurtzi | Zierbena | Donostiarra |
| 2022[6] | Urdaibai | Hondarribia | Donostiarra |
| 2023[7] | Zierbena | Hondarribia | Getaria |
| 2024[8] | Urdaibai | Hondarribia | Donostiarra |
Garaipenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Taldea | Garaipenak | Urteak |
|---|---|---|
| Urdaibai | 4 | 2017, 2018, 2022, 2024 |
| Santurtzi | 2 | 2020, 2021 |
| Orio | 1 | 2019 |
| Zierbena | 1 | 2023 |
Emakumezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena |
|---|---|---|---|
| 2018[2] | San Juan | Orio | Hondarribia |
| 2019[3] | Orio | Arraun Lagunak | Hondarribia |
| 2020[4] | Orio | Donostiarra | Hondarribia |
| 2021[5] | Orio | Arraun Lagunak | Donostiarra |
| 2022[6] | Orio | Arraun Lagunak | Tolosaldea |
| 2023[9] | Arraun Lagunak | Tolosaldea | Donostiarra |
| 2024[10] | Arraun Lagunak | Orio | Tolosaldea |
Garaipenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Taldea | Garaipenak | Urteak |
|---|---|---|
| Orio | 4 | 2019, 2020, 2021, 2022 |
| Arraun Lagunak | 2 | 2023, 2024 |
| San Juan | 1 | 2018 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Eusko Label Liga de traineras: Urdaibai Aviak ireki du A Coruñako palmaresa» www.euskolabelliga.com (kontsulta data: 2025-07-24).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Urdaibai y San Juan se llevan la Bandera de A Coruña» EITB 2018-07-08 (kontsulta data: 2025-07-24).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Redacción. (2019-07-07). «Orio ratifica su doblete en la ensenada coruñesa» La Opinión de A Coruña (kontsulta data: 2025-07-24).
- ↑ a b eus, ehkirola. (2020-07-06). «Santurtzi eta Orio nagusitu dira Coruñan lehiatutako estropadan» EHK (kontsulta data: 2025-07-24).
- ↑ a b «Liga Euskotren de traineras: Santurtzi Transportes y Gruas Aguado eta Orio Orialki irabazi dute A Coruñan» www.euskolabelliga.com (kontsulta data: 2025-07-24).
- ↑ a b «Eusko Label Liga de traineras: Urdaibaik VI Bandeira Cidade da Coruña irabazi du» www.euskolabelliga.com (kontsulta data: 2025-07-24).
- ↑ Irratia, Bizkaia. (2023-07-03). «Zierbena garaile A Coruñan Bizkaia Irratia» Bizkaia Irratia (kontsulta data: 2025-07-24).
- ↑ «Bermeo nagusitu da Galiziako uretan» Bizkaia Irratia (kontsulta data: 2025-07-24).
- ↑ «Liga Euskotren de traineras: Donostia Arraun Lagunakek lortu du garaipena A Coruñan» www.euskotrenliga.com (kontsulta data: 2025-07-24).
- ↑ «Arraun Lagunak, oso nagusi Coruñan» EITB 2024-06-29 (kontsulta data: 2025-07-24).