Getariako Arraun Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Getariako Arraun Elkartea
Sorrera 1976
Herria Euskal Herria Getaria, Gipuzkoa
Lehendakaria Jose Antonio Olano
Entrenatzailea Euskal Herria Gorka Etxeberria
Patroia(k) Euskal Herria Ander Etxegoien
Euskal Herria Unax Eizagirre
Kolorea(k)           urrea eta marroia
Trainerua      Esperantza
Palmaresa 5 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
3 KAE Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa
2016: Kontxa ez
2016: Liga 3.a (KAE 1 Liga)
Aurten 5.a (KAE 1 Liga)
Webgunea www.getariakoarraunelkartea.net
Getariako trainerua, 2007ko Kontxarako sailkapen estropadan.

Getariako Arraun Elkartea, taldetzat, 1976an sortu zen, nahiz eta Getariako herriak lehiaketetan askoz lehenagotik ere jardun duen.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Traineruaren izena Esperantza da, kolore zurikoa. 2015eko play-offerako traineru berria erosi zuen, kolore beltza duena, eta honekin arituko da 2016an. Elastikoaren kolorea, ordea, marroia edo larru kolorekoa da, historikoki izan den bezala.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Getariarren garairik onena arraunketaren hasierako urteetan izan ziren 1895 eta 1911 artean Kontxako bost banderaz jabetu zirelarik. Kontxako lehen parte hartzea 1881ekoa da, banderaren hirugarren edizioa hain zuzen ere. 1890 eta 1891ean bigarren egin ondoren 1985ean iritsi zen lehenengo garaipena Frantzisko Arregi patroi zuela. 1896an berriz irabazi zuen Kontxako Bandera, baita Bilbokoa ere, jokaturiko bi estropada bakarrak zirenez urte hartako traineru onena izan zela erakutsiz.

XX mendearen hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1900an Donostiako Itsas Klubak antolatu zuen, baina belaontziak hobetsi nahian sariak nabarmen jaitsi zituen. San Pedroko traineru bi eta Donostiar guztiek uko egin zioten banderarik, eta Getariak bakarrik arraun eginez eskuratu zuen hirugarren Kontxako Bandera. 1903an Getaria eta Donostiaren arteko estropada izan zen eta getariarrak nagusitu ziren. 1906an bigarren San Pedroren atzetik eta 1911ean azkenengo garaipena, hau ere polemikoa. Getaria eta Orioren artean jokatu behar zen azken estropada, Getariak bi arraunlari aldatzeko eskaera onartu zuen antolakuntzak eta Oriok protesta gisa arraun ez egitea erabaki zuen. Francisco Arregi izan zen patroia 1895, 1896, 1903 eta 1911eko garaipenetan eta Domingo Cabañas 1900koan,

Garaipen gehiago izan ez arren Getariak zenbait urtetan parte hartu zuen eta emaitza onak lortu ere bai, 1922ko eta 1939ko bigarren postuak esate baterako. Bilbo aldean 1930ko estropadan bigarrena izan zen.

Sindicato Náutico de Pesca[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sindicato Nautico de pesca de Guetaria izenarekin traineru indartsua osatu zuten getariarrek 1972an eta Kontxan bigarren, Espainiako Txapelketan laugarren eta Nerbioiko Sari Handian bigarren egitea lortu zuten. Hurrengo urtean ere atera zuten trainerua eta emaitzak apalagoak izan arren (Kontxan 5.) garaipen pare bat lortu zituzten, etxean eta Kontxarako sailkapen estropadan. 1972an Espainiako Trainerilla Txapelketan garaile izan zen.

Getariako Arraun Elkartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976an sortu eta 1979an egin zuen debuta traineruetan, lau estropada jokatuz baina Ondarroako Arrantzaleen Eguneko Bandera irabaziz. 1980an bi estropada baino ez zituen jokatu. 1982an Espainiako eta Gipuzkoako Batel Txapelketak irabazi zituen eta 1983an trainerua atera zuen emaitzak onak izan ez baziren ere.

90. hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1993ean itzuli zen Esperantza trainerua eta 1995ean Zarauzko arraunlariekin batera oso emaitza onak lortu zituen Euskal Ligan zazpigarren eginez eta bost bandera irabaziz. Itsasoan bikain moldatzen zen eta Kontxara sartzeko zorian egon zen, 8. postu madarikatu lortu baitzuen sailkapen estropadan. Bolada onari jarraitu zion hurrengo urteetan, 1996an Ligan bosgarren eta bandera bat, 1997an Ligan 7. eta bi bandera, 1998an Ligan 11. baina hiru bandera.

2001ean Zumaiarekin bat egin eta Paternina-Indaux eratu zuten, bakoitzaren babesleen izena hartuz. Sekulako denboraldia osatu zuten elkarrekin, Kontxan bosgarren, Ligan laugarren, Gipuzkoako txapelketan bigarren eta Ligakoa zen Plentziako Banderan garaile izan baitziren.

KAE Ligan baina jarraitasunik gabe[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo bi urtetan ez zuen jenderik lortu trainerua osatzeko eta 2004ean itzuli zen estropadetara Federazio Ligan aritu zelarik. 2007an izan zuen azkenengo urte ona. Orioko arraunlari batzuk hartuta KAE Liga irabazi zuen eta TKE Ligara igotzeko zorian izan zen, play offean lehenengo jardunaldian 10 ehunenekok eta bigarrenean 52 ehunenekok saririk gabe utzi zutelarik.

Gero, bi urteko etena etorri zen traineru mailan gizonezkoei dagokienez, eta kluba gaztedia sortzean zentratu zen, gainerako lanak alboratuz. Aitzitik, 2009an, esaterako, infantil mailako gipuzkoar nahiz euskal batel txapelketak eskuratu zituen klubak, bai eta mutil jubenil nahiz neska absolutuetan Euskadiko trainerila txapelketak irabazi ere, garaipen probintzialez gain. Espainiako txapelketan ere lan txukuna eginik, jubenilek 2. postua eta neskek 5. eskuratuz, beste garaipen ugariren artean.

2010ean Getariak, bere historian lehen aldiz bi traineru uretaratzea lortu zuen, aldi berean: Neskena eta mutilena. Azken hau azpitik bultzaka zentozen gazteei herrian bertan arraun egiteko, eta klubak bere erakustoki onena berriz ere abian jartzeko atera zen. Hasieran asmo hutsa zena egi bihurtu zen KAE 2 ligan, bi bandera irabazteraino: Donostiarra bandera eta Mundakako ikurrina.

KAE1 Ligara itzulera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011 ere urte oparoa izan da Esperantzarentzat, getariar petoz osaturiko traineruak play-offetarako txartela lortu zuen eta, liga erregularrean 5 bandera eskuratu ondoren: Pasaiako ikurrina, Pasai San Pedroko Kofradiaren bandera Asón Ibaiko bandera (Colindres), Erandioko Bandera eta Mundakako Ikurrina, azken hau bigarren urtez jarraian. Gainera, KAE 1 ligara igotzea lortu zuen Pasaian eta Colindresen jokatutako play-off kanporaketetan, garaile suertatuaz Ondarroa, Getxo eta Arkoteren aurka bi estropadak era loriatsuan irabazi ondoren.

2012an seigarren egin zuen ligan eta 2013an laugarren izatera iritsi zen. Hurrengo bi urteetan liga irabazi zuen, bakoitzean launa estropada irabazita baina bi aldietan play-offean huts egin zuen. Hurrengo urteetan goiko postuetan ibili da baina play-offetara sailkatu gabe.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Getaria-Zarautz Kontxako Bandera 2016.

Kontxako Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (5): 1895, 1896, 1900, 1903 eta 1911.
  • Bigarrena (4): 1890, 1891, 1922 eta 1972.
  • Hirugarrena (4): 1916, 1918, 1929 eta 1930.
  • Sailkapen estropadako irabazlea (1): 1973.
  • Sailkatua (3): 1972, 1973 eta 2001.

TKE Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Hirugarrena (0)
  • KAE 1 Liga (3): 2007, 2014, 2015.
  • KAE 2 Liga (0): bigarrena 2011an.
  • Euskal Liga (0): Laugarren 2001ean (Paternina-Indaux), bosgarren 1996an.

Espainiako Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Laugarren 1972an.

Gipuzkoako Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (1): 2001.

Estropada zaharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aro modernoko estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxekoak Getariako estropadak (3): 1973, 1995, 2007.
Gipuzkoan Hondarribiako Promozio Estropada (2): 1993 eta 2007.
Zumaiako Bandera (2): 1995, 2015.
Hernaniko Bandera (1): 1995.
Mutriku Promozio Bandera (1): 1995.
Fortuna Bandera (2): 1996, 1997.
Koxtaperen Bandera (1): 1997.
Pasaiako Bandera (2): 2007, 2011.
Donostiarra B Bandera (1): 2010.
San Pedroko Promozio Bandera (1): 2011.
Erandioko Bandera (1): 2011.
Trintxerpeko Bandera (2): 2011, 2014.
Donostiarra Bandera (3): 2014, 2015, 2016.
Zarauzko Promozio Bandera (1): 2015.
Bizkaian Arrantzale Eguna (Ondarroa) (1): 1979.
Ondarroako Bandera (4): 1998, 2006, 2007, 2014.
Plentziako Bandera (1): 2001.
Algortako Portuzarra Ikurrina (1): 2005.
Santurtziko Bandera (2): 2006, 2014.
Sestaoko Bandera (1): 2007.
Mundakako Bandera (2): 2010, 2011.
Araban Legutioko Bandera (1): 1995.
Kantabrian S.D.R. Castro Urdialesen Bandera (1): 1998.
Caspan Bandera (Castro Urdiales) (1): 1998.
Camargoko Bandera (1): 2007.
Santanderko Bandera (1): 2007.
Ría del Asón Bandera (1): 2011.
Besterik Errioxako Bandera (1): 2007.

Trainerillak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Liga Kontxa
2004 Federazio Liga, 6.a -
2005 Federazio Liga, 6.a -
2006 KAE 1 Liga, 3.a -
2007 KAE 1 Liga, 1.a -
2008 - -
2009 - -
2010 KAE 2 Liga, 4.a -
2011 KAE 2 Liga, 2.a -
2012 KAE 1 Liga, 6.a -
2013 KAE 1 Liga, 4.a -
2014 KAE 1 Liga, 1.a -
2015 KAE 1 Liga, 1.a -
2016 KAE 1 Liga, 3.a -
2017 KAE 1 Liga, 5.a -

Emakumezkoen trainerua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zumaia-Getaria
Getaria-Tolosa
Getaria-Zarautz
Sorrera 2005-2015
Lehendakaria  ?
Entrenatzailea Euskal Herria Eneida Etxabe (Get-Zar)
Patroia(k) Euskal Herria Izaro Lestayo (Get-Zar)
Kolorea(k) hainbat
Trainerua      Esperantza
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
1 Euskotren Liga
4 Euskadiko Txapelketa
3 Gipzukoako Txapelketa
2 Gipuzkoako Liga
2016: Kontxa ez
2016: Liga ez
Aurten ez
Getaria-Tolosa Emakumezkoen trainerua.

Emakumezkoen estropadak hasi zirenetik, 2005ean Txingudi Bandera, beti aritu izan dira getariarrak arraunean.

2008 arte Zumaiarekin bat eginda aritu ziren. 2005ean egin zuen Zumaia-Getariak debuta Urola Kosta izenarekin. Txingudi Banderan izan zen, Hondarribian, eta hirugarren egin zuten Cabo da Cruz eta Hondarribiaren atzetik. 2007 eta 2008an ere berriz aritu ziren elkarrekin emaitza onak lortuz; Gipuzkoako Txapelketa irabazi, Euskadiko Txapelketan bigarren eta Kontxako Banderan hirugarren.

2009tik aurrera Tolosarekin batera aritu ziren, Getaria-Tolosa osatuz talde indartsua osatuz. Emaitza aipagarriak izan zituzten, tartean 2011ko Emakumezkoen Traineru Liga eta Euskadi zein Gipuzkoako hainbat txapelketa. Kontxako lau edizioetan ere finalean izan ziren. 2013an bikotea desegin zen eta ez zuen arraunlari nahikorik izan trainerurik ateratzeko.

2014 denboralditik aurrera Zarautzekin batera aritu dira. Lehenengo urtean Gipuzkoako Ligan bosgarrenak izan ziren eta 2015ean bi bandera eskuratu zituzten. 2016an Kontxan debuta egin eta ohorezko txandarako sailkatu ziren. Azkenean 5. postuan amaitu du.

Kontxako Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (2): 2010 eta 2011.
  • Hirugarrena (3): 2008, 2009 eta 2012.
  • Sailkapen estropada (3): 2008, 2010 eta 2011.

Emakumezkoen Traineru Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 2011.
  • Hirugarrena (1): 2012.
  • Gipuzkoako Liga (2): 2010 eta 2011.

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gainontzeko banderak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Handiak Txingudi Bandera (3): 2009, 2010 eta 2011.
Zarauzko Ikurrina (1): 2011.
Getxoko Bandera (1): 2011.
Etxekoa Getariako Bandera (1): 2010.
Gipuzkoan Donostiarra Bandera (2): 2009 eta 2010.
Orioko Bandera (2): 2009 eta 2010.
Debako estropada (2): 2010 eta 2011.
Pasaiako Bandera (1): 2011.
Zumaia Promozioa (4): 2009, 2011, 2015 eta 2016.
Oriako Traineru Jaitsiera (1): 2011
San Pedroko Bandera (1): 2011.
Zarauzko Promozio estropada (1): 2012.
Orioko Bixigu Eguna (1): 2015.
Bizkaian Isuntzaren estropada (1): 2011.
Bilboko Bandera (1): 2011.
Kantabrian Pedreñako Bandera (1): 2011.

Trainerillak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Taldea Liga Kontxa
2008 Zumaia-Getaria - 3.a
2009 Getaria-Tolosa Gipuzkoa, 2.a 3.a
2010 Getaria-Tolosa Gipuzkoa, 2.a 2.a
2011 Getaria-Tolosa Emakumezkoen Liga, 1.a 2.a
2012 Getaria-Tolosa Emakumezkoen Liga, 3.a 3.a
2013 - - -
2014 Getaria-Zarautz Gipuzkoako Liga, 5.a -
2015 Getaria-Zarautz Gipuzkoako Liga, 5.a -
2016 Getaria-Zarautz Gipuzkoako Liga, 5.a 5.a

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antolaturiko estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Getariako Bandera antolatzen du urtero, baina aurretik ere hainbat estropada antolatu izan zituen. Emakumezkoen Gipuzkoako Traineru Ligarako puntuagarria den estropada ere jokatzen da Getariako uretan.

80. hamarkadaren bukaeran Getariatik Donostiarako trabesia ere antolatu izan zen Kontxako Banderaren errebantxa gisa.