Edukira joan

Bermeo Urdaibai Arraun Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bermeo Urdaibai Arraun Elkartea
EzizenaTxo
Sorrera1992
HerriaEuskal Herria Bermeo, Bizkaia
LehendakariaEuskal Herria Naroa San Millan
EntrenatzaileaEuskal Herria Jon Salsamendi
Patroia(k)Euskal Herria Asier Zurinaga
Kolorea(k)     Urdin iluna
Trainerua     Bou Bizkaia
Palmaresa8 Kontxako Bandera
9 TKE Liga
5 Espainiako Txapelketa
9 Euskadiko Txapelketa
16 Bizkaiko Txapelketa
2026: Kontxa4.a
2025: Liga4.a (TKE Ligan)
2026TKE Ligan
Webguneawww.urdaibaiarraun.net
Bermeoko arraun elkarteko eraikina
Urdaibaiko arraunlariak El Corte Ingles Banderako 2007. estropadan
Bermeo 2026ko Kontxako sailkapen estropadan
Bermeoko arraun elkartea animatzeko bandera
Bermeoko arraun elkartea animatzeko bandera
Bermeoko arraun elkartea animatzeko bandera

Bermeo Urdaibai Arraun Elkartea Bermeoko arraunketa elkartea da. TKE Liga gehien lortu dituen arraun taldea da, bederatzi[1], eta Kontxako Bandera zazpi aldiz ere irabazi du[2].

Bermeok XIX. mendean Bilbo aldean jokaturiko estropadetan hainbat garaipen lortu zituen. Kontxako Banderan ere hartu zuen parte, azkenengoz 1923an. Ordutik ez dago bermeotar traineruen berririk 1975ean Bermeoko Arraun Elkartea sortu zen arte. Beti arraunlari eskasiaz ibili zenez beste klubekin elkarketak egiten zituen, Arkoterekin eta Lutxanarekin adibidez.

1992. urtean Bermeo, Elantxobe eta Mundaka arraun taldeek Urdaibai inguruan arraunketa indartzeko Urdaibai ekimena sortu zuten. 1999an gauzatu zen traineru indartsua atereaz[3], baina 2001etik aurrera bermeotarren proiektua da.

XXI. mendeko traineru indartsuena da eta palmares itzela lortu du. Arraunlari talde trinkoa du eta erreferentziazko ontzia bihurtu da urtero. TKE Ligan Urdaibai izena erabili izan du eta txapelketatan eta Kontxako Banderan Bermeo izan da. 2022tik aurrera taldeak ofizialki Bermeo Urdaibai A.E. izena hartu du.

Urdin iluna da elkartearen jantzien kolorea. Trainerua ere urdina da eta "Bou Bizkaia" izena du, Gerra Zibilaren garaiko Bizkaya ontziaren omenez jarria.

Bermeoko arraunketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Bermeoko Arraun Elkartea»

Traineru bermeotar batek 1719an Mundakarekin lehian egindako estropadan Izaro uhartea irabazi zuen. 1880. hamarkadan Bilbo aldean hainbat estropada jokatu zituen, lehenengoa 1882an. Bermeo 1888 eta 1889an nagusitu zen, ur geldietarako espreski egindako traineru bat erabiliz. 1896an Kontxako Banderan hartu zuen parte lehen aldiz, baina ez zuen finala jokatzerik izan. 1897an Bilbon nagusitu zen azken aldiz. 1923an berriz hartu zuen parte Kontxan baina azkenengo postuan gelditu zen. Hurrengo hamarkadetan Bermeoko traineruen berririk ez dago.

Hainbat hamarkadetako hutsunearen ondoren 1975ean Bermeoko Arraun Elkartea sortu zen. Arraunlari faltak beste elkarte batzuekin bat egitera behartu zuten Bermeo, horrela 90. hamarkadan Arkote-Bermeo (1991) eta Lutxana-Bermeo (1996) ezagutu genituen.

Urdaibai Arraun Elkartea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999an elkarte bizkaitarrak gipuzkoarrekin haserretu egin ziren eta beren liga propioa osatu zuten. Orduan erabaki zuten Urdaibai proiektua gauzatu eta hiru elkarteren arteko trainerua ateratzea.[3] Urdaibaik Bizkaitarren Liga eta Bizkaiko Traineru Txapelketa irabazi zituen eta Kontxako Banderan hirugarren gelditu zen. Traineru bizkaitar batek urte askotan lorturiko posturik onena zen.

2000. hamarkadaren amaieran Kaikurekin lehia bizian aritu zen, uretan zein uretatik kanpo. Hamarkada hartan Kontxako bi bandera, lau TKE Liga eta Espainiako bi txapelketa[4] irabazi zituen besteak beste. Azken urteetan Hondarribia izan du arerio nagusi.

2013ko Kontxako Banderan denborarik onena lortu arren Hondarribiarekin palak jo izanagatik kanporatua izan zen[5]. Liga berriz bigarren postuan bukatu zuen. 2014a batel eta trainerilletan bikain hasi zuen, baina traineru denboraldia hastear zela TKEko epaile bakarrak zigorra ezarri dio Jose Manuel Franciscoren inguruko afera zela eta. Zigor ekonomikoaz gain liga 95 puntu negatiboz hasi behar izan zuen[6], honek estropada askotan lehen txandan aritzea ekarri zion. Liga irabazteari uko egin zion arren talde indartsua duela erakutsi zuen eta Ligako hainbat estropada irabazteaz gain Bizkaiko, Euskadiko eta Espainiako txapelketak eskuratu zituen. Azkenean postuak errekuperatu eta 75 puntu positiborekin (170 - 95) 10. postua lortu eta play-offari ihes egin zion[7]. Denboraldia bikain bukatzeko Kontxako Bandera irabazi zuen, jardunaldi bietan nagusituz eta bi egunetako marka hobetuz.[8]

2015 denboraldian Bizkaiko, Euskadiko eta Espainiako txapelketak irabazi zituen. Ligarren bigarren egin zuen baina denboraldi bikaina burutzeko berriz nagusitu zen Kontxako Banderan. 2016an Liga irabazi zuen, abuztuan erakutsitako maila handiarengatik batik bat eta bosgarrena garaipena izanik La Caixa koroa eskuratu zuen[9]. Kontxako Bandera ere hirugarren aldiz jarraian irabazi zuen[10].

2017 eta 2018an ere Ligan nagusi izan zen[11] baina ez zuen Kontxako Bandera irabazi; 2017an bigarren egin zuen eta 2018an lehen jardunaldian Zierbenarekin palak jotzearren zigortua izan zen eta guztira denborarik onena egin arren laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen[12]. Ligan berriz ere nagusitasun haundiz irabazi zuen. 2019ko denboraldia eskasa izan da ordea. Ligan erdiko txandan aritu da eta Kontxan ere bosgarren postuarekin konformatu behar izan du. Emaitza apalen ondorioz abuztuan entrenatzailea ere kaleratu zuen.

Azken denboraldietan apalago ibili ondoren 2022an fitxaketa berriak egin zituen eta Liga[13] eta Kontxa irabazi zituen[14]. 2023an erraz irabazi ditu Kontxako Bandera[2] eta TKE Liga[1] eta 2024an dena irabazi zuen, Liga (puntu eta estropada errekorrak gaindituz)[15], Kontxa eta txapelketa guztiak.

2025ean ziklo berriari ekin zion Iker Zabala entrenatzailea eta Gorka Aranberri patroia, besteak beste, Oriora alde egin zutelako. TKE Liga bosgarren postuak eginez hasi bazuen ere amaieran ohorezko txandan finkatu zen. Kontxako Banderan hirugarren egin zuen eta TKE Ligan laugarren postuan amaitu zuen.

2026ko denboraldia Bizkaiko txapelketa irabaziz hasi zuen eta TKE Ligan hiru bandera eskuratzeko gai ere izan zen. Denboraldiak aurrera egin ahala Oriorekiko aldea handituz joan da eta Kontxako Banderan laugarren egin zuen.[16]

  • Txapelduna (8): 2010, 2011, 2014, 2015, 2016, 2022, 2023 eta 2024.
  • Bigarrena (5): 2002, 2004, 2007, 2012 eta 2017.
  • Hirugarrena (3): 1999, 2008 eta 2025.
  • Sailkapen estropadako irabazlea (6): 2004, 2008, 2015, 2017, 2018 eta 2025.
  • Sailkatua (23): 1999, 2002, 2004, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024, 2025 eta 2026.
  • Txapelduna (5): 2007, 2014, 2015, 2017, 2024.
  • Bigarrena (4): 2008, 2011, 2016, 2018.
  • Txapelduna (9): 2007, 2008, 2011, 2014, 2015, 2017, 2022, 2023 eta 2024.
  • Bigarrena (7): 2001, 2002, 2004, 2012, 2013, 2016 eta 2018.
  • Txapelduna (16): 1999, 2001, 2002, 2003, 2004, 2007, 2008, 2014, 2015, 2016, 2018, 2019, 2022, 2023, 2024 eta 2026.

Gainontzeko estropadak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
HandiakEl Corte Ingles Bandera (7): 2007, 2010, 2016, 2017, 2019, 2022, 2024.
Zarauzko Ikurrina (4): 2004, 2007, 2016, 2022.
EtxekoaBermeo Hiriko Ikurrina (7): 2007, 2008, 2010, 2013, 2016, 2023, 2024.
BizkaianMundakako Bandera (6): 1999, 2001, 2002, 2003, 2004, 2008.
Plentziako Bandera (4): 1999, 2000, 2002, 2007.
Santurtziko Bandera (2): 1999, 2018.
Getxoko Bandera (6): 1999, 2002, 2010, 2023, 2024, 2026.
Portugaleteko Bandera (2): 1999, 2016.
Petronor Bandera (6): 1999, 2014, 2015, 2017, 2023, 2024.
Lekeitioko Ikurrina (4): 1999, 2005, 2013, 2023.
Elantxobeko Bandera (2): 2001, 2002.
Bilbo Hiriko Bandera (1): 2002.
Telefonica Bandera (1): 2004.
Bilba Memoriala (Deustu) (7): 2004, 2006, 2011, 2014, 2017, 2025, 2026.
Julián Enrique Memoriala (2): 2010, 2017.
Isuntzaren Bandera (2): 2010, 2012.
Bilboko gaueko estropada (1): 2012.
Antiguako Ama estropada (Ondarru) (2): 2014, 2016.
Ambilamp Bandera (1): 2016.
Ondarroako Bandera (1): 2017.
Bilboko Bandera (4): 2017, 2018, 2020, 2026.
Sestaoko Bandera (3): 2018, 2023, 2024.
Lekeitioko Bandera (1): 2023.
Alakrana traineru jaitsiera (3): 2024, 2025, 2026.
GipuzkoanMutrikuko Bandera (5): 2000, 2008, 2010, 2011, 2019.
El Diario Vasco Bandera (1): 2001.
Orioko Bandera (6): 2004, 2007, 2010, 2014, 2020, 2023.
Pasaiako Bandera (1): 2006
Hondarribiko Bandera (9): 2007, 2008, 2010, 2014, 2016, 2017, 2022, 2023, 2024.
San Pedroko Bandera (1): 2008.
Hondarribiko Traineru Jaitsiera (5): 2009, 2010, 2011, 2017, 2026.
Pasaiako Iberdola Bandera (2): 2010, 2011.
San Pedroko Test estropada (5): 2010, 2014, 2022, 2023, 2024.
Zumaiako Bandera (2): 2010, 2011.
Oriako Traineru Jaitsiera (4): 2011, 2022, 2023, 2024.
Fegemu Bandera (1): 2018.
Donostiarra Bandera (2): 2018, 2024.
Adegi Bandera (1): 2018.
Getariako Bandera (2): 2022, 2023.
Adinberri Bandera (1): 2024.
KantabrianPontejosko Bandera (1): 1999.
Marina de Cudeyoko Bandera (1): 1999.
Astilleroko Jaitsiera (1): 2001.
Santanderko Bandera (2): 2002, 2011.
Flaviobriga Bandera (3): 2004, 2007, 2008.
Nojako Bandera (2): 2004, 2015.
Pedreñako Bandera (3): 2007, 2008, 2010.
Laredoko Bandera (1): 2007.
Astilleroko Bandera (1): 2010.
S.D.R. Castro Urdialesen Bandera (5): 2011, 2013, 2014, 2023, 2025.
Camargoko Bandera (1): 2011.
San Jose Sari Nagusia (Astillero) (3): 2013, 2015, 2016.
A.N. Castroren Bandera (1): 2019.
Colindresko Traineru Jaitsiera (2): 2022, 2023.
Aurora Trueba memoriala (Pedreña) (1): 2022.
GalizanOutón Fernández Bandera (1): 2004.
Boiroko Bandera (5): 2004, 2016, 2017, 2018, 2024.
Rianxeira Bandera (1): 2008.
Ribeira Hiriko Bandera (1): 2004.
Moañako Bandera (5): 2011, 2012, 2015, 2016, 2018.
Miguel Fernández Lores "Lágar" memoriala, O'Grove (1): 2013.
Nauta Sanxenxo Bandera (1): 2014.
Coruña Hiriko Bandera (4): 2017, 2018, 2022, 2024.
Concello de Ares Bandera (1): 2022.
Concello de Bueu Bandera (1): 2024.
BesterikUra-EXPO'08 (Zaragoza): 2008.
Euskadi-Basque Country Bandera (Bartzelona): 2013.
CaixaBank Bandera (4): 2018, 2023, 2024, 2026.

Bermeo izenarekin.

Bermeo izenarekin.

Azken denboraldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dendoraldiak
TKE24
KAE 10
KAE 20
2026 barne.
Urdaibaiko bou bizkaia trainerua El Corte Ingles Banderako 2007. estropadan
Urdaibai 2018ko Kontxako sailkapen estropadan.
UrteaLigaKontxa
2003TKE Liga, 8.a-
2004TKE Liga, 1.a2.a
2005TKE Liga, 10.a-
2006TKE Liga, 8.a-
2007TKE Liga, 1.a2.a
2008TKE Liga, 1.a3.a
2009TKE Liga, 6.adeskalifikatua
2010TKE Liga, 1.aTxapelduna
2011TKE Liga, 2.aTxapelduna
2012TKE Liga, 3.a2.a
2013TKE Liga, 2.adeskalifikatua (1.a)
2014TKE Liga, 10.a*Txapelduna
2015TKE Liga, 2.aTxapelduna
2016TKE Liga, 1.aTxapelduna
2017TKE Liga, 1.a2.a
2018TKE Liga, 1.a4.a
2019TKE Liga, 5.a5.a
2020TKE Liga, 3.a5.a
2021TKE Liga, 6.a6.a
2022TKE Liga, 1.aTxapelduna
2023TKE Liga, 1.aTxapelduna
2024TKE Liga, 1.aTxapelduna
2025TKE Liga, 4.a3.a
2026TKE Liga,4.a
Bermeo B
EntrenatzaileaEuskal Herria Aitor Alzibar Diez
Patroia(k)Euskal Herria Josu Andoni Barturen
Kolorea(k)     urdin iluna
Trainerua     Bou Bizkaia
Palmaresa0 KAE Liga
0 KAE 2 Liga
2025: Ligaez

Arraunlarien harrobi lana egiteko 2014tik aurrera Urdaibaik bigarren traineru bat izan du KAE 2 Ligan. Bermeo Arraun Elkartea izenarekin aritzen da lehian.

2014an bederatzigarren amaitu zuen Liga. Posturik onenak Donostiarra eta Plentziako banderetako seigarren postuak izan zituen. 2015ean makalago aritu zen eta hamahirugarren postuan amaitu zuen liga. 2016 eta 2017an Mundakako Arraun Taldearekin batera atera zuen bigarren trainerua, Mundakaren elastiko zuria eta Bermeoren traineru urdinarekin.

2018an berriz bermeotarrekin osatu zuen trainerua eta 2019an aurreneko bandera eskuratu du, A.N. Castroren Bandera.

UrteaLiga
2014KAE 2 Liga, 9.a
2015KAE 2 Liga, 13.a
2016KAE 2 Liga, 6.a
2017KAE 2 Liga, 8.a
2018KAE 2 Liga, 9.a
2019KAE 2 Liga, 4.a
2020ez

Denboraldi guztiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1999
    • Banderak: Santurtzi, Zierbena, Portugalete, Lekeitio, Plentzia, Mundaka eta Getxo.
    • Bizkaiko Txapelketa.
    • Kontxako bandera: 3.
  • 2000
    • Banderak: Plentzia eta Mutriku
  • 2001
    • Banderak: Mundaka, Elantxobe, Pasaia-Diario Vasco.
    • Bizkaiko Txapelketa.
    • Kontxako bandera: 3.
  • 2002
    • Banderak: Mundaka, Elantxobe, Plentzia, Santander, Getxo, Bilbo Hiria..
    • Bizkaiko Txapelketa.
    • Kontxako bandera: 3.
  • 2003
    • Banderak: Mundaka.
    • Bizkaiko Txapelketa.
  • 2004
    • Banderak: Mundaka, Telefónica (Getxo), Outón Fernández, Concello de Boiro, Flaviobriga, Riveira (O’Grove), Zarautz, Orio, Noja.
    • Bizkaiko Txapelketa.
    • Kontxako bandera: azpitxapelduna.
    • TKE Ligako txapelduna.
  • 2005
    • Banderak: Lekeitio-San Antolin
  • 2006
    • Banderak: TKE ligako Pasaiako bandera.
    • Bizkaiko txapelketa azpitxapelduna.
  • 2007
    • TKE Ligako txapelduna. 18 bandera puntuagarrietan 198 puntu lortuz.
    • Bizkaiko Txapelketa.
    • Euskadiko Txapelketa.
    • Espainiako Txapelketa.
    • Kontxako Bandera: azpitxapeldun.
    • Banderak: Castro, Pedreña, Orio, Zarautz, Plentzia, Hondarribia, Laredo, Bermeo eta El Corte Inglés (Portugalete).
  • 2008
    • TKE Ligako txapelduna. 18 bandera puntuagarrietan 198 puntu lortuz.
    • Bizkaiko Txapelketa.
    • Euskadiko Txapelketa.
    • Espainiako azpitxapeldun.
    • Banderak: Mutriku, Mundaka, Ura 2008 bandera (Zaragoza), Bandera Rianxeira (Boiro) , San Pedro, Pedreña, Hondarribia, Castro, Bermeo.
  • 2010
    • TKE Ligako txapelduna.
    • Kontxako Bandera.
    • Banderak: Isuntza, Mutriku, Pedreña, Pasaia, Astillero, Zumaia, Getxo, Orio, Portugalete, Bermeo, Hondarribia.
  • 2011
    • Kontxako Bandera.
    • TKE-San Miguel Ligako azpitxapelduna.
    • Espainiako Txapelketako azpitxapelduna.
    • Euskadiko Txapelketa.
    • Banderak: Mutriku, Camargo, Moaña, Santander, Zumaia, Pasaia.
  • 2012
    • Kontxako azpitxapelduna.
    • Euskadiko Txapelketako azpitxapelduna.
    • Banderak: Isuntza, Moaña, Bilbo (gauekoa).
  • 2013
    • Banderak: Isuntza, Basque Country (Bartzelona), Bermeo
  • 2014
    • Kontxako Bandera.
    • Espainiako Txapelketa.
    • Euskadiko Txapelketa.
    • Bizkaiko Txapelketa.
    • Banderak: Antiguako Ama, Sanxenxo, Orio, Petronor, Hondarribia
  • 2015
    • Kontxako Bandera.
    • Espainiako Txapelketa.
    • Euskadiko Txapelketa.
    • Bizkaiko Txapelketa.
    • Banderak: Moaña, Noja, Petronor.
  • 2016
  • 2017
    • Espainiako Txapelketa
    • Euskadiko Txapelketa
    • TKE Liga
    • El Corte Inglés Bandera

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 SA, Baigorri Argitaletxea. (2023-09-16). «Urdaibai gailendu da Bermeon, eta liga bederatzigarrenez irabazi du» GARA (kontsulta data: 2024-05-26).
  2. 1 2 Aintzina, Monasterio(e)ko. (2023-09-10). «Urdaibairen eta Arraun Lagunaken Kontxako banderak» Busturialdeko Hitza (kontsulta data: 2024-05-26).
  3. 1 2 «Eusko Label Liga de traineras» www.euskolabelliga.com (kontsulta data: 2025-09-01).
  4. «Barriro be, Urdaibai txapeldun» bizkaie.biz (kontsulta data: 2025-06-15).
  5. «Hondarribiak zaleen omenaldia jasoko du» EITB (kontsulta data: 2024-05-26).
  6. «Urdaibairen zigorra baieztatu du TKEko epaileak» EITB (kontsulta data: 2024-05-26).
  7. (Gaztelaniaz) enlace, Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email Copiar; Whatsapp; Facebook; Twitter; Telegram; Email; enlace, Copiar. «24 mil euros y 95 puntos menos a Urdaibai» EITB (kontsulta data: 2025-09-01).
  8. kopiatu, Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email Esteka; Whatsapp; Facebook; Twitter; Telegram; Email; kopiatu, Esteka. «Urdaibai, Kontxako txapelduna» EITB (kontsulta data: 2025-09-01).
  9. (Gaztelaniaz) «CaixaBank renueva su acuerdo con la ACT» comunicacion (kontsulta data: 2024-05-26).
  10. «Urdaibai, garaile Kontxan» EITB (kontsulta data: 2024-05-26).
  11. (Gaztelaniaz) Martín, Asís. (2018-09-15). «Monarquía 'txo': siete coronas ya para Urdaibai» ElDesmarque (kontsulta data: 2024-05-26).
  12. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2018-09-02). «La sanción a Urdaibai deja la lucha entre Zierbena y Hondarribia» GARA (kontsulta data: 2024-05-26).
  13. SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-09-18). «Urdaibaik urtea errematatu du Portugaleten nagusitu eta bere zortzigarren liga irabazita» naiz: (kontsulta data: 2024-05-26).
  14. «Orio eta Urdaibai, 2022ko Kontxako Banderako irabazleak» hamaika telebista 2022-09-12 (kontsulta data: 2024-05-26).
  15. Iturbe, Zaloa. (2024-09-16). «Hamalau bandera, errekorren liga biribiltzeko» Busturialdeko Hitza (kontsulta data: 2025-09-01).
  16. Alzuru, Jone Bastida. (2026-09-13). «Oriok ez du huts egin, eta Kontxako Bandera irabazi du» Berria (kontsulta data: 2026-09-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]