Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea
| San Juan | |
|---|---|
| Sorrera | Arrantzaleen Kofradia C.D. Yola (1958) Sanjuandarra (1961-1963) C.A. Koxtape (1965) Donibaneko Arraunlariak (1991-2001) Pasai Donibane Koxtape (1991) Itxaspe A.E. (1994) |
| Herria | |
| Patroia(k) | Francisco Laboa "Matxet" Jose Angel Lujanbio Bibiano Etxabe Juan Mari Lujanbio Joseba Arbona Nerea Perez |
| Kolorea(k) | arroxa |
| Trainerua | Erreka Batelerak La Navarra |
| Palmaresa | 15 Kontxako Bandera (10 + 5) 0 TKE Liga 3 Euskal Liga 1 KAE 1 Liga 5 Euskotren Liga 8 Espainiako Txapelketa (8 + 0) 5 Euskadiko Txapelketa (3 + 2) 8 Gipuzkoako Txapelketa (4 + 4) |
Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea, normalean San Juan izenaz ezagutzen dena, arraun talde gipuzkoar beteranoa eta historikoki arrakastatsua da. 1965. urtean sortu zen[1] eta Pasai Donibanen XIX. mendearen amaieratik izan diren arraun taldeen ondorengoa da.
Koxtape Arraun Elkarteak 9 aldiz irabazi du Kontxako Bandera, bost emakumezkoek eta lau gizonezkoek. San Juango talde guztiak kontutan hartuta 15 dira Kontxako garaipenak. TKE Ligako sortzaileetako bat da.
Lehia tradizionala eduki izan dute auzokideak diren sanpedrotarrekin. 1990. hamarkadan klubean ika-mikak izan ziren eta Donibaneko Arraunlariak taldea sortu zen[2]. Koxtape eta Donibaneko, biak izan ziren puntako traineruak eta biek irabazi zuten Kontxako Bandera bana. 2002an elkarte biek bat egin zuten eta ordutik aurrera San Juan izena erabili izan dute, elkartea berez P.D. Koxtape A.E. bada ere.
San Juango emakumezkoen trainerua, Batelerak izenekoa, inoizko traineru arrakastatsuena izan da, bost urtetan jarraian Euskotren Liga eta Kontxako Bandera eskuratu baitzituen (2014-2018)[3]. Gaur egun ETE Ligan ari da.
Uniformea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrosa kolorekoa da uniformea. Gizonezkoen trainerua "Erreka" da eta emakumezkoen trainerua "Batelerak".
San Juanen lorpen nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kontxako Bandera (15):
- Gizonezkoek (10): 1924, 1956, 1961, 1962, 1963, 1986, 1988, 1990, 1995, 1999.
- Emakumezkoek (5): 2014, 2015, 2016, 2017, 2018.
- Ligak (8):
- TKE Liga (0): hirugarren 2003 eta 2010ean.
- Euskal Liga (3): 1995, 1999, 2000.
- Emakumezkoen Traineru Liga (5): 2014, 2015, 2016, 2017, 2018.
- Txapelketak:
- Espainiako Traineru Txapelketa (6):
- Gizonezkoek (6): 1957, 1958, 1959, 1962, 1963, 1991.
- Euskadiko Traineru Txapelketa (5):
- Gizonezkoek (3): 1985, 1990, 2000.
- Emakumezkoek (2): 2014, 2016.
- Gipuzkoako Traineru Txapelketa (8):
- Gizonezkoek (4): 1991, 1992, 2000, 2003.
- Emakumezkoek (4): 2012, 2014, 2017, 2018.
- Espainiako Traineru Txapelketa (6):
- Bandera handiak:
- Nerbioiko Sari Handia (3): 1985, 1988, 1992.
- El Corte Ingles Bandera (3): 1985, 1988, 1992.
- Zarauzko Ikurrina (7):
- Gizonezkoek (2): 1990, 1997.
- Emakumezkoek (5): 2014, 2015, 2016, 2017, 2018.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XX mendearen hasiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1897, 1899 eta 1901ean parte hartu bazuen ere 1915ean lortu zuen lehenengo emaitza ona Kontxako Banderan Pasai Donibanek donostiarrekin finala jokatzean. Final hau galdu egin zuten arren gustoa hartu zioten eta 1931 arte ia urtero aurkeztu ziren estropadetara, bai eta 1924ean irabazi ere Francisco laboa "Matxet" patroi zutela. Aurrez 1921ean San Pedrorekin bat eginda 1921ean bandera bat irabazi zuten, baina 1922an deskalifikatu ondoren pasaitarren arteko batasun hura hautsi egin zen.
Bigarren sasoi ona 50. hamarkadan iritsi zen, gerora 60. hamarkadan luzatu zena. Jose Angel Lujanbioren gidaritzapean 1952 eta 1961 artean eta oso traineru lehiakorra osatu zuten. Espainiako Txapelketan hiru aldiz nagusitu ziren, baina Kontxa bakarra irabazi zuten, 1956koa, eta herrian lehenengo banaketa iritsi zen. 1961eko Kontxarako bi traineru azaldu ziren, bata ofiziala eta bestea Sanjuandarra izenarekin Bibiano Etxabek gidatzen zuena. Sanjuandarra traineruak irabazi zuen Kontxa eta garaipen honi esker kuadrila hau izan zen hurrengo Kontxatan azaldu zena bi bandera gehiago irabazi zituelarik. Jose Angel Lujanbiok alde egin behar izan zuen eta bost urte beranduago Hondarribia handia gidatuko zuen.
Historia istilutsua izan duen herria izan da arraunketari dagokionean, hainbat banaketa gertatu izan dira eta. Hala ere traineru garrantzitsua izan da beti eta bandera eta sari ugari lortu ditu.
Koxtape Elkartea: 1980. hamarkadako "urrezko aroa"
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
"Club Atlético Koxtape" elkartea 1965ean sortu zuten eta aurretik herrian egondako taldeen ondorengoa bihurtu zen[4]. Hasiera batean aulki mugikorra eta txalupa txikiak jorratu zituen. 1972an atera zuen aurreneko trainerua eta laugarren egin zuen Kontxako Banderan. 1974an Beraun taldearekin elkartuta egin zuen arraun Kontxan. 1975ean berriz izan zen laugarrena Donostian. Urte hartan Sanjuandarra izeneko traineru bat ere aritu zen Kontxan.
1983. urtean Kontxako Banderan hirugarren egin zuen bost traineruren artean, Juan Mari Lujanbio patroi zuela. 1985ean San Juango trainerua Euskadiko txapeldun izan zen[5] eta denboraldiko azken bi Bandera handiak irabazi zituen, Nerbioiko Sari Handia eta El Corte Inglés Bandera. 1986an Kontxako Bandera eskuratu zuen sanjuandarren azken garaipenetik 23 urte pasata. Errekorren urtea izan zen, estropada eremua 1945ean homologatu zenetik lehenengo aldiz jaitsi baitzen egun bakarrean 20 minututik behera (19:49.87) eta bi egunetan 40 minututik behera (39:54.92).[6] "Turbo-Erreka" esaten hasi zitzaion traineruari.[6]
Hurrengo bost urtetan San Pedrorekin lehia bizia izan zuen eta Kontxako Banderak txandakatu zituzten. San Juanek 1988koa eta 1990ekoa irabazi zituen[6], azken honetan bi egunetako errekor berria ezarri zuen, 39:37.68.[7] 1990ean aipatzekoa da bigarren trainerua ere Kontxan sartu zuela, Yola izenarekin, eta seigarren egin zuen.
1991n Espainiako txapeldun izan zen lehen aldiz eta Kontxako Banderan berriz ere bi traineru sartu zituen. Yola ordea deskalifikatua izan zen arraunlari batek doping kontrolera huts egiteagatik eta istiluak sortu ziren klubean.
Donibaneko eta Koxtape (1991-2001)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1991n banatze prozesu latza gertatu zen taldearen barruan eta klubetik atera ziren arraunlariek Donibaneko Arraunlariak elkarte berria sortu zuten.[8] Hasiera batean Donibaneko Arraunlariak izan zen herriko talde indartsuena eta Kontxako Bandera ere irabazi zuen 1995ean[9], bai eta Euskal Liga ere. Urteek aurrera egin ahala ordea Koxtape nagusituz joan zen eta Joseba Arbona patroi zuela 1999an Kontxako Bandera irabazi zuen, gaur gaurkoz San Juango gizonezkoek lortu duten azkena.[10] 1999 eta 2000 denboraldietan Euskal Ligak ere irabazi zituen Koxtapek.
TKE eta KAE Ligak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2002an talde biek bat egitea erabaki zuten San Juan izena hartuz[11], baina Federazioan P.D. Koxtape A.E. lizentziaz jarraituz, hau da beraz taldearen izen ofiziala. Traineruaren izena ere San Juan izan zen hamairu urtez, baina arraunlariek eskatuta 2015eko Kontxako Banderarako Erreka izen historikoa berreskuratu zuten.
Sanjuandarrek TKE Liga bikain hasi zuten, lehenengo ekitaldian 3. postua eskuratuz eta bandera bat ere irabazi zuten[4]. Ordutik aurrera beherantz egin zuen taldearen indarrak 2006an maila galdu eta KAE Ligara jeitsi arte[12]. 2009an bigarren egin eta play-offetan gora egitea lortu zuten[12] eta 2010an hirugarren postuan gelditu ziren berriz ere[13]. Hurrengo urteetan bigarren txandako trainerua izan zen. 2014 eta 2015ean Kontxako Banderarako sailkapena lortu zuen eta 5. postuan gelditu zen. Ligan ere postu bera lortu eta hainbat estropadetan ohorezko txandan izan zen. 2016ko Kontxan ere 5. egin zuen eta aspaldiko partez TKE Ligako bandera bat irabazi zuen.
2018 denboraldian taldea eraberritu eta Ligan larri ibili zen. 11. postuan amaitu zuen eta play-offetan maila galdu zuen[14]. Hurrengo denboraldia uste baino okerrago hasi zuen eta uztailean Jose Luis Korta fitxatu zuen entrenatzaile lanetarako. Ligako azken bandera irabazi zuen baina 5. egin zuen Ligan. Hurrengo denboraldietan ere erdiko txandan ibili zen.
2024an Joseba Fernandez entrenatzailearekin TKE Ligara igotzeko proiektua osatu zuten[15]. Denboraldi hasieran Espainiako Txapelketako ohorezko txandan aritu zen[16]. KAE 1 Liga nagusitasun osoz irabazi zuen eta play-offetan TKE Ligara itzultzea lortu zuen.[17] 2025ean TKE Ligako erdiko txandan egonkortu zen eta zortzi urteren ondoren Kontxara sailkatzea lortu zuen berriro.[18]
Emakumezkoen trainerua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010an uretaratu zuen Koxtapek emakumezkoen trainerua eta 2014 eta 2018 artean nagusitasun osoa izan zuen, Kontxako Bandera eta Euskotren Ligak bosna aldiz irabaziz.
Koxtaperen Palmaresa (gizonezkoak)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Pasai Donibane Koxtape A. E. (gizonezkoak) | |
|---|---|
| Ezizena | San Juan |
| Sorrera | 1965 |
| Herria | |
| Lehendakaria | |
| Entrenatzailea | |
| Patroia(k) | |
| Kolorea(k) | arroxa |
| Trainerua | Erreka |
| Palmaresa | 4 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 2 Euskal Liga 1 KAE 1 Liga 1 Espainiako Txapelketa 3 Euskadiko Txapelketa 4 Gipuzkoako Txapelketa |
| 2025: Kontxa | 7.a |
| 2025 | 8.a (TKE Ligan) |
| Webgunea | www.sanjuankoxtape.eus |


- Txapelduna (4): 1986, 1988, 1990 eta 1999.
- Bigarrena (3): 1978, 1989 eta 1997.
- Hirugarrena (6): 1965, 1975, 1983, 1985, 1987 eta 2001.
- Sailkapen estropadako irabazlea (3): 1977, 1986 eta 2010.
- Sailkatua (33): 1972, 1974, 1975, 1977, 1978, 1983, 1984, 1985, 1986, 1987, 1988, 1989, 1990, 1991, 1992, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2005, 2010, 2011, 2012, 2014, 2015, 2016, 2017 eta 2025.
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0):
- Hirugarrena (2): 2003 eta 2010.
- Patroirik onena: 2015 (Endika Perez eta Jon Ormazabal)
- Irabazitako estropadak (2024 barne): 2
- Parte hartzeak (14): 2003, 2004, 2005, 2006, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2025
- Euskal Liga (2): 1999 eta 2000.
- KAE 1 Liga (1): 2024.
- Txapelduna (1): 1991.
- Bigarrena (2): 1987 eta 1990.
- Txapelduna (3): 1985, 1990 eta 2000.
- Bigarrena (6): 1986, 1987, 1988, 1989, 1997 eta 1999.
- Txapelduna (3): 1991, 2000 eta 2003.
Aro modernoko estropadak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizonezkoen A eta B taldeek lorturiko banderak.
| Handiak | Nerbioiko Sari Handia (2): 1985 eta 1988. El Corte Ingles Bandera (2): 1985 eta 1988. Zarauzko Ikurrina (2): 1990 eta 1997. |
| Etxekoak | Pasaiako Bandera (12): 1986, 1988, 1989, 1990, 1991, 1992, 1998, 1999, 2000, 2001, 2017, 2022*. Iberdola Bandera (0): bosgarrena 2012an. Koxtaperen Bandera (0): hirugarrena 1998an. CMO Valves Bandera (1): 2024. |
| Gipuzkoan | Kontxako Promozio Bandera (1): 1980. Hondarribiko Bandera (3): 1986, 1987, 1988. Interclubs Bandera: 1986. Getariako Bandera (2): 1986, 1994. Getaria-Donostia Trabesia (3): 1988, 1989, 1990. Urumeako Bandera (3): 1988, 1990, 1991. Orioko Bandera (1): 1989. Mutrikuko Promozio Bandera (2): 1996, 1997. El Diario Vasco Bandera (2): 1999, 2000. Trintxerpeko Bandera (1): 1999. Insalus Bandera (1): 2001. Zumaiako Promozio Bandera (1): 2005. Donostiarra Bandera (1): 2009. Hondarribiko Promozio Bandera (1): 2009. Negua Bandera - Lexori omenaldia: 2013. San Pedroko Test estropada (1): 2021. Zumaiako Ikurrina (1): 2024. Orio Kanpina Bandera (1): 2024. Zarautz Arraun Elkartearen Ikurrina (1): 2024. |
| Bizkaian | Santurtziko Bandera (7): 1986, 1988, 1989, 1990, 1997, 2007, 2024. Bilbo Hiriko Bandera (6): 1978, 1988, 1989, 1990, 2016, 2024. Ondarroako Bandera (3): 1983, 1986, 2000. Bermeoko Bandera (3): 1985, 1986, 2000. Santurtziko Bandera (6): 1986, 1988, 1989, 1990, 1997, 2007. Lekeitioko San Antolin Bandera (2): 1986, 2007. Sestaoko Bandera (4): 1987, 1990, 1996, 1997. Lekeitio-Ondarroa Trabesia (1): 1989. Plentziako Ikurrina (3): 1990, 1991 (Armintza-Plentzia), 2024. Portugaleteko Bandera (2): 1990, 2024. Elantxobeko Bandera (2): 1991, 2017. Lekeitioko Bandera (3): 1999, 2002, 2007. Telefonica Bandera (1): 2002. Erandioko Bandera (2): 2005, 2017. Petronor Bandera (2): 2007, 2016. Portugaleteko KAE2 Bandera (1): 2017. |
| Lapurdin | Miarritzeko Bandera (1): 1986. Angeluko Bandera (1): 1993. Donibane Lohitzuneko Bandera (5): 1996, 1999, 2021, 2023, 2024. |
| Araban | Arabako Bandera (2): 1988, 1989. |
| Kantabrian | Astilleroko Bandera (5): 1985, 1986, 1989, 1990, 1991. Santoñako Bandera (2): 1986, 1994. Flaviobriga Bandera (2): 1999, 2001. ONO Bandera - Castro Urdiales (1): 2003. Marina de Cudeyoko Bandera (2): 2007, 2024. San Jose traineruen igoera (Astillero) (1): 2012. Castro Urdialesko Bandera (1): 2017. Camargoko Bandera (2): 2023, 2024. Aurora Trueba memoriala (1): 2024. |
| Asturiasen | Asturiasko Printzearen Bandera (1): 1984. |
| Galizan | El Corte Inglés Bandera (Vigo) (1): 1987. Moañako Bandera (1): 2010. Cabo da Cruzeko erlojupekoa (1): 2025. |
Trainerillatan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Txapelketa (5): 1966, 1967, 1969, 1970, 1990
- Euskadiko Txapelketa (2): 1978, 1980
- Gipuzkoako Txapelketa (11): 1972, 1978, 1979, 1992, 1993, 2001, 2003, 2004, 2011, 2013, 2016
- Zarauzko trainerilla estropadak (5): 1967, 1969, 1970, 1973, 1975
- Bermeoko trainerilla estropadak (3): 1956, 1958, 1973
Bateletan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskadiko Txapelketa (2): 2003, 2012
- Gipuzkoako Txapelketa (10): 1972, 1978, 1979, 2001, 2003, 2004, 2011, 2013, 2016, 2020
Aulki mugikorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako zortziko txapelketa (1): 1989.
- Espainiako lauko txapelketa (3): 1988, 1989 eta 1990.
- Espainiako lemazaindun lauko Txapelketa (3): 1988, 1989, 1990
Azken denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Dendoraldiak | ||
|---|---|---|
| TKE | 14 | |
| KAE 1 | 9 | |
| KAE 2 | 0 | |
| 2025 barne. | ||

- (p.o.) play-offak
B trainerua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| P.D. Koxtape - B | |
|---|---|
| Entrenatzailea | |
| Patroia(k) | |
| Kolorea(k) | arroxa |
| Trainerua | Erreka |
| Palmaresa | 0 KAE Liga 0 KAE 2 Liga |
Arraunlari asko zituenez bigarren traineru bat atera zuen 1990 eta 1991ean Yola Arraun Elkartea izenarekin. Oso maila ona erakutsi zuen bi urteetan Kontxarako sailkatu baitzen, 1991ean deskalifikatu egin zuten arren.
Banaketak iraun duen artean urte batzuetan ere bigarren trainerua izan du batzuetan, baina Donibaneko Arraunlariak taldeak bere bigarrenari Yola izena jarri zionez, Koxtapek Itxaspe Arraun Elkartea sortu zuen.
Azken urteetan inguruko klubekin batera osatu du bigarren trainerua, esate baterako Oiartzungo Itsaslapurrekin. 2017an bere aldetik atera zuen trainerua eta San Juan B izena hartu zuen. Bandera batzuk irabazi zituen, tartean etxekoa, eta KAE 2 Ligako bigarren postua lortuta play-offak jokatu eta mailaz igotzea lortu zuen[19]. Bi urte egin zituen KAE 1 Ligan baina 2020an taldea desegin zen. 2023an berriz atera zuen San Juanek B trainerua.
- Pasaiako Bandera (1): 2017.
- Erandioko Ikurrina (2): 2005, 2017
- Portugaleteko KAE2 Bandera (1): 2017
- Elantxobeko Bandera (1): 2017
- Castro Urdialesko Bandera (1): 2017
Denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Denboraldiak | ||
|---|---|---|
| KAE 1 | 1 | |
| KAE 2 | 3 | |
| 2025 barne. | ||
| Urtea | Liga |
|---|---|
| 2005 | Federazio Liga, 11.a |
| 2006- 2016 |
- |
| 2017 | KAE 2 Liga, 2.a (p.o. |
| 2018 | KAE 1 Liga, 10.a (p.o. |
| 2019 | KAE 2 Liga, 8.a |
| 2020- 2022 |
ez |
| 2023 | KAE 2 Liga, 6.a |
| 2024 | ez |
- (p.o.) play-offak
Emakumezkoen trainerua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| San Juan (emakumezkoak) | |
|---|---|
| Ezizena | Batelerak |
| Entrenatzailea | |
| Patroia(k) | |
| Kolorea(k) | arroxa |
| Trainerua | Batelerak |
| Palmaresa | 5 Kontxako Bandera 5 Euskotren Liga 2 Gipuzkoako Liga 0 ETE Liga 2 Euskadiko Txapelketa 4 Gipuzkoako Txapelketa |
| 2025: Kontxa | ez |
| 2025 | 2.a (ETE Liga) |




Hastapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sanjuandarrek 2010ean emakumezkoen trainerua aurreneko aldiz uretaratu zuten[20] eta Gipuzkoako Ligan eta Txapelketan hirugarren egin zuten.
2011ean Emakumezkoen Liga Nagusiko finalean sartu ziren eta Euskadiko Txapelketan bigarren egin zuten. 2012an berriz ere liga nagusian sartu ziren eta dagoeneko titulu bat irabazi zuten, Gipuzkoako Txapelketa. Honetaz gain historian lehen aldiz Kontxako Banderan aritu ziren eta laugarren egin zuten[21]. 2013an hirugarren aldiz Liga Nagusirako sailkatu ziren eta bigarren postua lortu zuten. Honetaz gain Ligako lehen estropada irabazi zuten, Getxokoa hain zuzen ere. Denboraldia biribiltzeko bigarren aldiz jarraian Kontxako Banderarako sailkatu ziren.
Urrezko aroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014an Juan Mari Etxabe entrenatzaile lanetarako fitxatu zuten eta talde indartsua osatu zuten[22]. 2014an sanjuandarrek eskuratu zuten Kontxako lehen Bandera, Zumaia eta Hibaika 3 segundu eskasetan zituztela, Ohorezko txandan zumaiarrak nagusitu ziren arren[23]. Bost urtetan Kontxako Bandera eta Euskotren Liga guztiak irabazi zituzten jarraian[3], gehienak Hibaikarekin lehia gogorrean[24] eta 2018an Orio izan zuten aurkari nagusi. 2017an Maialen Arrazola izan zuten entrenatzaile eta 2018an Anartz Gereño.
Ziklo berria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018ko denboraldiaren amaieran desadostasun handia sortu zen zuzendaritza eta arraunlarien artean. Bazkideek zuzendaritza berretsi zuten eta arraunlari gehienek alde egin zuten klubetik[25]. Honen ondorioz Batelerek nahikoa lan izan zuten traineru berria osatzeko eta Euskotren Ligari uko egitea erabaki zuten, ETE Ligan aritu zen beraz[26]. Denboraldiari makal ekin zioten baina udak aurrera egin ahala garaipenetik gertu ibili zen hainbat estropadatan eta azkenean Bilbo Hiriko Bandera irabazi zuen. Kontxako Banderako ohorezko txandan sartu zen, baina azkenean seigarren postua eskuratu zuen. 2020an Kontxarako sailkatu zen berriz eta 8. egin zuen.
2022 eta 2023an ez zuen trainerurik atera eta 2024an itzuli zen ETE Ligara. 2025ean Liga irabazteko lehian ibili zen Zarautzekin eta bigarren amaitu zuen puntu bakarrera, 7 bandera irabaziz gainera.[27] Play-offetan ordea traineru onena izan zen eta Euskotren Ligara itzuli zen.[28]
- Txapelduna (5): 2014, 2015, 2016, 2017, 2018.
- Bigarrena (0)
- Hirugarrena (1): 2013.
- Laugarrena (1): 2012.
- Sailkapen estropada (1): 2017.
- Sailkatua (9): 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020.
- Txapelduna (5): 2014, 2015, 2016, 2017, 2018.
- Bigarrena (1): 2013.
- Irabazitako estropadak (2021 barne): 36
- Parte hartzeak (8): 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018
- Gipuzkoako Liga (2): 2014, 2017.
- ETE Liga (0): bigarrena 2025ean.
Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Txapelketa (0): hirugarrena 2011an.
- Euskadiko Txapelketa (2): 2014 eta 2016.
- Gipuzkoako Txapelketa (4): 2012, 2014, 2017 eta 2018.
- Euskadiko distantzia luzeko traineru txapelketa (2): 2017, 2018.
Gainontzeko banderak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trainerillak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Txapelketa (4): 2015, 2016, 2017, 2018.
- Euskadiko Txapelketa (1): 2017.
- Gipuzkoako Txapelketa (4): 2013, 2016, 2017, 2018.
Batelak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Txapelketa (2): 2017, 2018.
- Euskadiko Txapelketa (6): 2011, 2013, 2014, 2016, 2017, 2018.
- Gipuzkoako Txapelketa (6): 2011, 2013, 2014, 2017, 2018, 2021.
Denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Dendoraldiak | ||
|---|---|---|
| Euskotren | 8 | |
| ETE | 5 | |
| 2025 barne. | ||
- (p.o.) play-offak
Antolaturiko estropadak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pasaiako Bandera antolatzen du urtero, gaur egun KAE Ligarako baliogarria dena. TKE Ligarako berriz Iberdrola Bandera izan du azken urteetan. 90. hamarkadaren bukaeran B traineruarentzako Koxtaperen Bandera antolatzen hasi zen.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Historia / Historia – SAN JUAN – KOXTAPE CMO Valves. (kontsulta data: 2024-05-18).
- ↑ «DONIBANEKO ARRAUNLARIAK Arraun Elkartea - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2024-05-18).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Guinea, Oskar Ortiz de. (2018-08-12). «Las bateleras ya son pentacampeonas» El Diario Vasco (kontsulta data: 2024-05-18).
- ↑ a b «Eusko Label Liga de traineras» www.euskolabelliga.com (kontsulta data: 2024-05-18).
- ↑ «Campeonato de Euskadi» traineras.es (kontsulta data: 2025-09-08).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Pasaia, txapeldunen sorterri (I): Turbo-ERREKA nagusi / Pasaia cuna de campeones (I): La Turbo-ERREKA triunfó. – TOSTA. 2015-08-29 (kontsulta data: 2025-09-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) Guinea, Oskar Ortiz de. (2010-09-10). «15 años de un récord» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2025-09-08).
- ↑ «PASAI DONIBANE-KOXTAPE Arraun Elkartea - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-09-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) Guinea, Oskar Ortiz de. (2010-09-10). «"Donibaneko tenía gente que llevaba muchos años junta y técnicamente muy buena"» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2024-05-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Koxtape conquista la Bandera de La Concha» El País 1999-09-13 ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2025-09-08).
- ↑ «Sentimenduen prezioa» Berria 2013-12-18 (kontsulta data: 2024-12-12).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Guinea, Oskar Ortiz de. (2018-09-14). «San Juan afronta otro 'match ball'» El Diario Vasco (kontsulta data: 2024-05-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) EFE, PORTUGALETE |. (2010-09-19). «Urdaibai gana la Bandera El Corte Inglés y conquista la Liga San Miguel» El Diario Vasco (kontsulta data: 2024-05-18).
- ↑ «Donostiarra eta Lekittarra izan dira onenak Portugaleteko play-offetako uretan» EITB (kontsulta data: 2024-05-18).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-09-30). «Joseba Fernandezek Lapurdi utzi eta San Juan entrenatuko du datorren denboraldian» naiz: (kontsulta data: 2024-06-23).
- ↑ «Arraun Lagunak eta Urdaibai nagusitu dira Espainiako Txapelketan ere» Berria 2024-06-16 (kontsulta data: 2024-06-23).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-09-15). «Ares, San Juan, Astillero eta Zumaia gorengo mailan lehiatuko dira hurrengo denboraldian» naiz: (kontsulta data: 2024-12-12).
- ↑ Alzuru, Jone Bastida. (2025-09-04). «Ezustekorik ez da izan Kontxan» Berria (kontsulta data: 2025-09-04).
- ↑ «San Juan B KAE 1 Ligara igo da eta Portugaletek mailari eutsi dio, oraingoz» EITB (kontsulta data: 2024-12-12).
- ↑ «"Batzuetan sufritu ere egiten dut, baina sufrimendu horrek plazera ematen dit"» Oarsoaldeko Hitza 2016-09-16 (kontsulta data: 2024-12-12).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2012-09-02). «Galizia nagusi emakumezkoen Kontxako banderan» naiz: (kontsulta data: 2024-12-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Colmenero, Jabier Izquierdo Javi. (2014-09-18). «La quinta de etxabe» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2024-12-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2014-09-15). «Sangre fría, corazón caliente, y La Concha más infartante, a San Juan» GARA (kontsulta data: 2024-05-18).
- ↑ «San Juanek estropada irauli eta Kontxa irabazi du, Hibaikaren aurretik» EITB (kontsulta data: 2024-05-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Vasco, El Diario. (2018-11-15). «Las bateleras confirman que no continuarán en San Juan» El Diario Vasco (kontsulta data: 2024-05-18).
- ↑ «San Juan ez da arituko Euskotren ligan» Berria 2019-03-13 (kontsulta data: 2024-12-12).
- ↑ «Zarautzena da ETE liga - Zarautz» Zarautzguka.eus (kontsulta data: 2025-09-21).
- ↑ Ostolaza, Paulo. (2025-09-21). «Donostiarra, San Juan, Santurtzi eta Chapela maila gorenean arituko dira datorren sasoian» Berria (kontsulta data: 2025-09-21).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Koxtaperen webgune ofiziala
- Joseba Fernandez Pasai Donibaneko arraunlari eta entrenatzaileari elkarrizketa Argia astekarian (2013)
| 2025eko TKE ligako taldeak | ||
|---|---|---|
|
Ares • Bermeo Urdaibai • Cabo da Cruz • Donostiarra • Getaria • Hondarribia • Kaiku • Lekittarra • Ondarroa • Orio • San Juan • Zierbena | ||