Cres

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Cres
Cherso

Cres
Estatua KroaziaKroazia
Eskualdea Primorje-Gorski Kotar eskualdea
Koordenatuak

44°57′37″N 14°24′29″E / 44.960277777778°N 14.408055555556°E / 44.960277777778; 14.408055555556Koordenatuak: 44°57′37″N 14°24′29″E / 44.960277777778°N 14.408055555556°E / 44.960277777778; 14.408055555556

Croatia - Cres.PNG

Eremua 405.70 km²
Biztanleria 3,184 bizt. (2007)
Dentsitatea 7,9 bizt./km²
http://www.tzg-cres.hr/

Cres (italieraz Cherso, alemanieraz Kersch, latinez Crepsa, grekeraz Χερσος, Chersos) Kroaziako irlarik handiena da.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kvarneko golkoan kokaturik dago, Primorje-Gorski Kotar eskualdean eta Krk uhartearen ia tamaina antzekoa badu ere ere oso jende gutxi bizi da. Uhartea oso luzea da. Lehen luzeagoa ere bazen Lošinj uhartearekin bat egiten baitzuen, baina Kvarne barneko nabigazioa errazteko kanala ireki zuten erromatarrek. Gaur egun zubi batez elkarturik daude alderdi biak. Uhartearen erdian Vrana lakua dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inperio asko ezagutu dituen ermua izan da Kroaziako mendebaldea eta Cres uhartearen historia ere berari loturik egon da.

Paleolito garaiko aztarnak baditu ere Erromatar Inperioan Crepsa izenez hasi zen uhartea gobernatzen. Inperioa zatitzean Bizantziar Inperioaren barnean gelditu zen. VII. mendean kroaziarrak iritsi ziren bertara. 1809an Napoleonek Kroazia osoa konkistatu arte veneziarrak, hungariarrak eta kroaziarrak txandakatu ziren uharte hauen jabetzan.

Napoleonen gainbehera etorri zenean Austriar Inperioak hartu zituen irla eta lur hauek. Lehen Mundu Gerra bukatzean italiarren eskutan gelditu zen baina Bigarren Mundu Gerrak Yugoslaviari eman zion. Azken hamarkadetan populazioa nabarmen jeitsi da eta nekazal lurrak bertako landaretzak hartu ditu.

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri nagusia eta hiriburua uharteari izena ematen dion Cres da. 2.959 biztanle ditu, uharte guztiaren %92a. Uhartearen iparraldean dago, mendebaldeko kostaldean.

Porozina iparraldeko muturrean kokaturik dago eta Kontinentearekin lotzen duen ferry zerbitzua dauka. Osor da Cres eta Lošinj uharteen arteko kanalean dagoen herria.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cres Aldatu lotura Wikidatan