Cristina de Middel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cristina de Middel
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCristina de Middel
JaiotzaAlacant, 1979 (44/45 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaValentziako Unibertsitate Politeknikoa
University of Oklahoma (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria
Jasotako sariak

lademiddel.com
Instagram: danaeboronatlademiddel Edit the value on Wikidata

Cristina de Middel (Alacant, 1975) Brasil, Mexiko eta Espainia artean bizi eta lan egiten duen argazkilari dokumental eta artista espainiarra da. Argazkilari gisa lan egin izan du Espainiako hainbat egunkari eta GKErentzat, lan artistikoagoa eta pertsonalagoa egitea erabaki aurretik. Espainiako Argazkigintzako Sari Nazionala eman zioten 2017an. 2022an Magnum Agentziako lehendakari izendatu zuten.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fotokazetaritza ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Argazkigintzako Masterra Oklahomako Unibertsitatean eta Arte Ederretako Masterra Valentziako Unibertsitate Politeknikoan.[1] 2012an, Afronautas fotoliburua autoargitaratu zuen, Hego Afrikako Zambiako programa espazial laburrari buruz.[2][3][4] Liburua berehala agortu zen, eta kritikak asko txalotu zuen.[5][6][7][8] Lan horrekin, De Middel Deutsche Börse argazki-sarirako izendatu zuten, 2013an.[9][10] Urte berean, halaber, Argazkigintzaren Nazioarteko Zentroaren (ICP) Infinity saria jaso zuen.[11]

De Middelek, kritikaren arabera, bere lan dokumentalak beste lan pertsonal batzuekin konbinatzen ditu; bertan argazkiaren -argazkia dokumentu gisa hartuta- hizkuntza eta egiazkotasuna zalantzan jartzen ditu, eta errealitatearen eta fikzioaren arteko muga lausotzen duten berreraikitze edo arketipoekin jolasten da.[1]

Espainiako Kultura Ministerioak emandako Argazkigintzaren Espainiako Sari Nazionala jaso zuen 2017ko urrian. Lehiaketako epaimahaiaren arabera, artistaren lanek “argazkigintzaren errealitatearen mugak” birplanteatzen dituzte.[12][13][14]

2022an, Magnum Agentziako lehendakari izendatu zuten artista, Robert Capak eta Henri Cartier-Bressonek sortutako argazki-enpresa ospetsua.[15]

Azokak eta erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lan artistikoa Europako eta Latinoamerikako hainbat galeriatan erakutsi izan du, eta 2016an banakako lehen erakusketa egin zuen Madrilen Juana de Aizpuru galerian, Frieze London eta Paris Photo azoketan parte hartuz.[16][17][18][19]

Hainbat azokatan parte hartu du, hala nola, artgenève 2018, ARCO 2017, PHotoEspaña 2016, Paris Photo 2016.[20] 2016an, Santiagoko Centro Cultural de España-rekin elkarlanean aritu zen: hainbat nazionalitatetako 8 argazkilari aukeratu zituzten (Ronny García, Anna Da Sacco eta Gabriela Rivera, besteak beste), eta "Si-Bilis-No" erakusketa kolektiboa egiteko gidatu zituen tailer batean.[21]

2018an, PHotoEspaña-ren esparruan, erakusketako komisarioa izan zen Fernán Gómez zentroan, eta erakusketa-proposamen hirukoitza egin zuen: ‘Players by Samsung’.[22] 2019an, "Preparados, listos, archivo" izeneko bere lanak erakutsi zituen Tabacalera arte eta kultura zentroan, Kultura eta Kirol Ministerioak Madrilen duen erakusketa-gunean.[23] Urte hartan bertan, Barakaldoko BAFFEST Emakume Argazkilarien Jaialdiaren 3. edizioan parte hartu zuen, "NosOtras" izenburua zuen atal nagusian, Bego Antón, Bego Elisa González Miralles, Mar Sáez, Sara Merec eta Teresa del Romerorekin batera.[24]

Museoetako eta Bildumetako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lana hainbat museo eta bilduma publiko eta pribatutan dago, besteak beste, hemen:

  • Birmingham hiriko bilduma (Britainia Handia)
  • Valentziako Unibertsitate Politeknikoaren bilduma (Espainia)
  • Sarthou Carreres Fundazioa
  • Foto Centrania fundazioa (Espainia)
  • Saxe-Coburg Private Collection
  • Wedge Private Collection
  • Banco Espíritu Santo (Portugal)
  • Alacanteko Unibertsitate Museoa (Espainia)
  • Work in Ibiza's city council Art Fund (Espainia)
  • Work in Alicante's city council Art Fund (Espainia)
  • Europako Collezione di Fotografia. Reggio Emilia (Italia)

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Afronauts Londres: Autoargitaratua, 2012. Argitalpen ingelesa: ISBN 9788461585960. 1.000 aleko tirada.
  • Vida Y Milagros de Paula P. Alacant, Espainia: Alacanteko Unibertsitateko Museoa, 2009. 500 aleko tirada. Gaztelania. "Prostituta faltsu baten historia errealari" buruzko lan goiztiarra da.
  • SPBH Book Club III. liburukia. Londres: Self Publish, Be Happy, 2013. 500 aleko tirada. ASIN B0D18UQ0C.
  • Party: Quotations from Chairman Mao Tse-tung . Madril: RM; Londres: Archive Of Modern Conflict, 2013. ISBN 9788415118671. 1.500 aleko tirada.
  • This is What Hatred Did. Mexiko; Bartzelona: RM Editorial/ Londres: Archive of Modern Conflict, 2015. ISBN 9780992941383. Testua: Amos Tutuola, "Mi vida en la maleza de Fantasmas".

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cum Laude saria, "Martín Chambi", Unión Latina, 2011.
  • PhotoFolio Arles 2012.
  • Deutsche Börse Prize saria.
  • Infinity Award, Argazkigintzaren Nazioarteko Zentroa (ICP), 2013.
  • Party: Quotations from Chairman Mao Tse-tung saria PhotoEspaña Urteko argazki-liburu onena, nazioarteko kategoria, 2014.
  • Espainiako Argazki Sari Nazionala, 2017.[12][13]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Cristina de Middel, Premio Nacional de Fotografía 2017» www.elcultural.com.
  2. Davies, Lucy. (8 de junio de 2014). Cristina de Middel: The Afronauts. .
  3. Entrevista: "ASX Interviews Cristina de Middel" (2013). Americansuburbx.com.
  4. "The Afronauts" exposición en Quai1: Cristina de Middel. Lanewgallery.com.
  5. O'Hagan, Sean. (14 de abril de 2013). How photographers joined the self-publishing revolution. The Guardian.
  6. photo-eye - Magazine. Photoeye.com.
  7. "Review: The Afronauts by Cristina De Middel", Jörg Colberg. Consultado el 3 de enero de 2015.
  8. Cristina De Middel : The Mongonauts. .
  9. Courtesy of the artist and the Photographers' Gallery, London. «Deutsche Börse photography prize: 2013 shortlist – in pictures» The Guardian.
  10. Cristina de Middel. Vogue.it.
  11. Cristina de Middel. Icp.org.
  12. a b Cristina Middel ganadora del Premio Nacional de Fotografía 2017. .
  13. a b La periodista valenciana Cristina de Middel, Premio Nacional de Fotografía. .
  14. Atención obras - Entrevista a Cristina de Middel, Premio Nacional de Fotografía 2017 - RTVE.es. 11 de enero de 2018.
  15. La fotógrafa Cristina de Middel, primera española en ocupar la presidencia de Magnum. .
  16. Cristina De Middel en Juana de Aizpuru | Exit Express. 13 de diciembre de 2016.
  17. Verdades y mentiras. .
  18. ARTEINFORMADO. (20160929). La alianza Cristina de Middel-Juana de Aizpuru, protagonista del mercado de fichajes español. Mercado. sep 2016 | ARTEINFORMADO. .
  19. «La Ventana del Arte - Galería Juana de Aizpuru - Exposición Cristina de Middel 2017, The Perfect Man» www.laventanadelarte.es.
  20. ARTEINFORMADO. (20140603). «Cristina de Middel. Artista, Comisario» ARTEINFORMADO.
  21. ARTEINFORMADO. (20160729). «Si-Bilis-No, Exposición, Fotografía, ago 2016» ARTEINFORMADO.
  22. «PHotoESPAÑA Y SAMSUNG INAUGURAN LA EXPOSICIÓN PLAYERS BY SAMSUNG COMISARIADA POR CRISTINA DE MIDDEL» PHotoESPAÑA 14 de junio de 2018.
  23. Cristina De Middel: "Preparados, listos, archivo" | Tabacalera | Abr - jun 2019. .
  24. SA, Baigorri Argitaletxea. (2018-05-24). «Barakaldo acoge Baffest, con Cristina de Middel al frente» GARA.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]