Edukira joan

Croke Park

Koordenatuak: 53°21′39″N 6°15′05″W / 53.36075°N 6.2513333333333°W / 53.36075; -6.2513333333333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Croke Park
Croke Park
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Leinster
Desagertutako erakunde administratiboa Dublingo konderria
HiriaDublin
Koordenatuak53°21′39″N 6°15′05″W / 53.36075°N 6.2513333333333°W / 53.36075; -6.2513333333333
Map
Historia eta erabilera
Inaugurazioa1884
JabeaElkarte Atletiko Gaeliko
Kirolahamabosteko errugbia
Futbol gaelikoa
hurlinga
ErabiltzaileaIrlandako errugbi selekzioa 2007 - 2010
Edukiera82.300 eta 76.534
Webgune ofiziala

Croke Park, irlanderaz Páirc an Chrócaigh, Irlandako Joko Gaelikoen egoitza da eta kirolgune arrunt bat baino haratago dago, irlandarrek ia santutegitzat hartzen baidute. Dublinen kokatua, joko gaelikoen zale diren 80.000 ikusle izateko edukiera du, bai Futbol gaeliko nahiz Hurling partiduetarako. Dublin GAA taldearen egoitzetako bat da.

Bertan, urtero eta irailean, All-Ireland Senior Football Championship eta All-Ireland Senior Hurling Championship txapelketen finalerdi eta finalak jokatu ohi dira.

Futbol Gaeliko eta Hurling Txapelketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipagarria da, urtero irailaren 3. edo 4. igandean bertan jokatu ohi diren All-Ireland Senior Football Championship futbol gaeliko eta hurling txapelketen finalak, hauetan iritsi diren bi konderrietako taldeak lehiatzen direlarik. Hauek sekulako zirrara eta ikusmina piztu ohi dute Irlanda osoan, beharbada herrialde honetako kirol ospakizun jendetsuenak direlarik. Esan beharrik ere ez dago, jarraitzaile ugari bertaratzen direla futbol gaeliko nahiz hurlingeko bi final hauetara, zaletu askok etxean nahiz tabernetan bildurik telebistaz ikusteko parada dutelarik.


Croke Park, 2004. urtean, Mayo GAA eta Kerry GAA taldeen arteko All-Ireland Senior Football Championship txapelketako finalan zehar.


Kiroldegi hau eraikin zen unetik bertatik atzerritar kirolei erabat itxia egon zen, baina 2007an, eta aurretik eztabaida asko egon ondoren, lehenbiziko aldiz irlandarra ez zen kirol bati bere ateak ireki zizkion: errugbia. Irlanda eta Ingalaterrako errugbi selekzioen arteko partida jokatu zelarik.

Igande Odoltsua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolgune honetan 1920an Igande Odoltsua futbol gaeliko partida batean ingeles gudarostearen mendeku eraso batek ikuslegoa eta jokalariak metrailatu zituen, denera 13 ikusle eta jokalari bat hil zirelarik, egun hartan bertan IRAk hainbat atentatutan britainiarren aldeko Cairo Gang taldeko 15 espioi erail baizituen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]