Edukira joan

Curro Romero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Curro Romero

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrancisco Romero López
JaiotzaCamas1933ko abenduaren 1a (90 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Ezkontidea(k)Concha Márquez Piquer (en) Itzuli  (1962 -  1982)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakzezen-hiltzailea eta toreatzailea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Academy of Fine Arts of Saint Isabel of Hungary (en) Itzuli
Izengoitia(k)Curro Romero eta El faraón de Camas

Francisco «Curro» Romero López (Camas, 1933ko abenduaren 1a), «El Faraón de Camas» ezizena duena,[1] espainiar toreatzaile ohia da.

1954ko irailaren 8an lehen aldiz zaldiekin Utreran Ruperto de los Reyesen zekorrak toreatu zituen, Juan Gálvez eta Francisco Corpasekin.

Madrilgo Las Ventas zezen-plazan debutatu zuen 1957ko uztailaren 18an, Alipio Pérez-Taberneroren zezenekin, Adolfo Aparicio eta Vázquez II .arekin batera.

Gregorio Sánchezek alternatiba eman zion, Valentziako zezen-plazan, 1959ko martxoaren 18an.[1] Jaime Ostos izan zuen lekuko, eta Gorteko Kondearen "Vito" zezena. Egun hartan ez zuen arrakastarik izan, eta abisu bat ere jaso zuen.

Las Ventasen berretsi zuen 1959ko maiatzaren 19an, Pepe Luis Vázquez eta Manolo Vázquezekin, Eusebia Galacheren "Lunito" zezenarekin. Euriagatik emanaldia bertan behera geratu zen hirugarren zezenean.

Sevillako zezen-plazako Printzearen Atetik lau aldiz atera zuten: 1966ko maiatzaren 19an; 1968ko ekainaren 13an; 1972ko maiatzaren 29an eta 1980ko apirilaren 19an.

Arratsalde aipagarrienetako bat Sevillan izan zen, 1966ko maiatzaren 19an. Sei zezeni zortzi belarri moztu zizkien,[2][3] eta Maestranzan arratsalde batean belarri gehien moztu dituen toreatzailea izan zen.

Las Ventasen zazpi aldiz atera zuten Ate Handitik: 1973ko maiatzaren 24an (bi belarri moztu zituen, baina sorbaldetan irteteari uko egin zion); 1965eko maiatzaren 24an (belarri bat); 1967ko maiatzaren 26an (bi belarri); 1959ko irailaren 22an (belarri bat); 1963ko uztailaren 4an (bi belarri); 1966ko uztailaren 7an (bi belarri) eta 1966ko maiatzaren 28an (bi belarri). Hogeita hamabost alternatiba eman ditu. Monumentu bat du Sevillan, La Maestranzatik gertu. 2020ko otsailean, Andaluziako Seme Kutun titulua eman zitzaion.

Bere ibilbidean 900 zezenketa inguru egin ondoren, La Algaban 2000ko urriaren 22an egindako jaialdi batean, bi belarri moztu eta zezen-plazak utzi zituen.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) Suárez-Guanes, José Luis. (2010-1-31). «Curro Romero, mítico 'Faraón de Camas'» El Mundo.
  2. (Gaztelaniaz) Crivell, Carlos. «Fechas claves de Curro Romero en la Maestranza de Sevilla» Noticiero Taurino.
  3. (Gaztelaniaz) «Camas y Espartinas: diez puertas del Príncipe» ABC 1993-4-11.
  4. (Gaztelaniaz) Moral, Álvaro. (2009ko martxoa). «La Algaba: adiós inesperado de un mito del toreo sevillano» El Correo de Andalucía.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Andaluzia
Artikulu hau Andaluziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.