Cyrano de Bergerac

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Cyrano de Bergerac
Savinien de Cyrano de Bergerac.JPG
Bizitza
Izen osoa Hercule Savinien de Cyrano de Bergerac
Jaiotza Paris1619ko martxoaren 6a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Sannois1655eko uztailaren 28a (36 urte)
Hezkuntza
Heziketa Lycée Louis-le-Grand
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea antzerkigilea, poeta, idazlea, filosofoa, zientzia-fikzio idazlea eta eleberrigilea

Hercule-Savinien Cyrano de Bergerac (Paris, 1619ko martxoaren 6a - Sannois, 1655eko uztailaren 28a) Frantziako poeta, dramaturgoa eta pentsalaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bergeraceko lurrak bere aitak erosi zituen eta hortik datorkio izena. Dekadentea, erromantikoa, surrealista, ironikoa, frantziar kulturan pertsonaia garrantzitsua izan zen. Esaterako, Molière garaikideak estimu handian zuen. Bi antzezlan, nobela bat eta hainbat bertso satiriko idatzi zituen. Probokazioak ere egin zuen ezagun: Agripinaren heriotza lanean arimaren hilezkortasuna ukatu zuen, eta horrek eliza katolikoan eskandalua ekarri zuen[1].

Berrikuntza zientifiko eta filosofikoetan interes handia zuen Savinienek. Ilargiaren eta eguzkiaren estatuak eta inperioak izenburuko lanean gizon baten bidaia fantastikoa kontatzen du. Bidaia kohete batean egiten du protagonistak –aurreikuspen harrigarria, XVII. mendean–; lehenik Ilargira iritsiko da, eta gero Eguzkira. Selenitek, Cyranoren esanetan, lau hanka zituzten, eta baita oso arma praktikoak ere: animaliak ehizatzeaz gain, egosi egiten zituzten[1].

Gizon independentea izan zen; garaiko idazleak aberatsen babespean egon ohi zen, eta Cyranok tarte labur batez baino ez zuen jaso mota horretako babesa. 1655eko uztailaren 28an Savinien de Cyrano istripu arraro baten ondorioz zendu zen. Hainbaten ustez, etsaiek hil zuten. Bere azken orduak Filles de la Croix komentuan eman zituen; bertako prioreak ez zuen Roxana izena, Cathérine baizik, baina Cyranoren lehengusina zen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Nagore Irazustabarrena, «Benetako Cyrano», Argia, 2008-05-11, CC-BY-SA lizentzia

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]