Edukira joan

D'arcy Wretzky

Wikipedia, Entziklopedia askea
D'arcy Wretzky

Bizitza
JaiotzaSouth Haven1968ko maiatzaren 1a (56 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbaxu-jotzailea eta musikaria
KidetzaThe Smashing Pumpkins
Genero artistikoarock alternatiboa
Musika instrumentuabaxua
gitarra

IMDB: nm0942155 Musicbrainz: a22725f2-3d56-4913-ba21-a7aa6fbca60f Discogs: 380800 Allmusic: mn0003143734 Edit the value on Wikidata

D'arcy Elizabeth Wretzky-Brown (South Haven, Michigan, AEB, 1968ko maiatzaren 1a) estatubatuar baxu-jotzailea eta abeslaria da, The Smashing Pumpkinsekin egindako lanarengatik ezaguna. Baxua jotzeaz gain, biolin klasikoa eta oboea jotzen ditu. 1991n kaleratu zuten Gish taldearen estreinako albumeko "Daydream" abestia ere jo zuen. Watervlieteko (Michigan) zaldi-etxalde batean bizi da.[1]

Eragin musikalen artean daude The Beatles, Stooges, Nirvana, Queen, Rolling Stones, Guns N' Roses, Depeche Mode eta Duran Duran.

1988an sortu zuten taldea Billy Corganek eta James Ihak. Hauek bertako banda baten kontzertu batean ezagutu zuten Wretzky, Corganek Wretzkyk agertokian bandari buruz egiten zituen komentarioak entzun zituenean. Eztabaida bat izan zen gero, eta Corganek, baxua jotzen zuela jakin zuenean, bandarekin bat egitera gonbidatu zuen. Wretzkyk maitasun harreman labur bat izan zuen James Iha taldekidearekin bandan zeuden bitartean, baina handik gutxira banandu ziren, ondorio handi barik.

Ia hamabi urtez bandan egon ondoren, 1999ko irailean, MACHINA / The Machines of God taldearen grabazioa bukatu eta agur bira hasi aurretik, Wretzkyk banantzea erabaki zuen, bere emanaldiaren ibilbidea jarraitzeko.[1] Melissa Auf der Maurrek ordezkatu zuen, Hole taldeko baxu-jotzaile ohiak. Handik urte batzuetara, Corganek "izpiritu txarreko drogazale" gisa aipatuko zuen bere blogean.

Gish, Siamese Dream, Mellon Collie and the Infinite Sadness eta Adore diskoetan parte hartu zuen Wretzyk. Urrundu baino lehen baxua grabatu zuen abesti guztietan, bat izan ezik (Age of Innocence), MACHINA / The Machines of God taldearena.

2000ko urtarrilaren 25ean atxilotu zuten Chicagoko mendebaldean, hiru kokaina poltsa erosi zituela onartu ondoren. Gorteak errehabilitazio programa batera joanarazi zion, eta karguak artxibatu egin zizkioten.[2]

Billy Corgan eta Jimmy Chamberlinek 2006ko apirilaren 20an "Smashing Pumpkins" izenarekin kontratu diskografiko bat sinatu zutela ofizialki adierazi eta gero, Wretzkyk ez zuen erantzunik eman proiektuarekin bat egiteko. Izan ere, Melissa Auf Der Maur baxu-jotzaileak esan zuen pozik zegoela Wretzky eskuragarri egon ezik, bigarren aukera izango zatekeelako. Azkenean, Ginger Reyes baxu-jotzailea aukeratu zuten birarako.

2009an Watervlieten (Michigan) atxilotu zuten. Bere landetxeko hainbat zaldik ihes egin zuten eta herrian zehar sakabanatuta ibili ziren, eta horrek iskanbila handia eta arrisku handia sortu zuen bertako bizilagunentzat. Gero, baxu-jotzaile ohia ez zen lau audientziatara aurkeztu eta ez zuen isuna ordaindu; hortaz, bi urte geroago, 2011ko otsailaren 8an, atxilotu egin zuten, eta, azkenean, hilabete bereko 14an aske utzi zuten.

2013an, Wretzkyk Corganekin zuen harremana tentsioan mantendu zen.[3] 2014ko irailean, harekin harremana berrezartzen saiatu zen, baina Corganek telefono zenbakia aldatuta zuen.[4] 2016ko abuztuan, Corganek bideo bat argitaratu zuen Facebooken, esanez berak eta Wretzkyk komunikazioa berrezarri zutela: "D'arcy-rekin komunikazioan egon naiz lehen aldiz 16 edo 17 urtetan, izugarria da nire laguna bueltan izatea". Corganek azpimarratu zuenez, horrek ez zuen esan nahi taldea elkartzen ari zenik, "banda zaharrarekiko nire interes nagusia guk berriro harreman onak izatea zen".[5]

2016ko otsailean, eta Billy Corgan, James Iha eta Jimmy Chamberlin elkarrekin hamasei urtean lehen aldiz The Smashing Pumpkins gisa aritu zirela jakin ostean, D'arcyk elkarrizketa batean adierazi zuen prest zegoela berriz ere bandan parte hartzeko, itzultzeko baldintza egokiak emanez gero.

2018ko otsailaren 14an, Wretzkyk ia 20 urteren buruan egin zuen lehen elkarrizketa. Bertan, oso kritikoa zen Corgan eta haien iraganarekin.[6]

Wretzkyk esan zuen Shiny and Oh So Bright Tourrean berriz taldean sartzeko kontratua eskaini ziotela, baina Corganek bertan behera utzi zuela eskaintza handik gutxira.[7] Corganek adierazpen bat argitaratu zuen baieztapenak ukatuz, honako hau idatziz: "Behin eta berriz gonbidatu dute Wretzky taldearekin jotzera, erakustaldi saioetan parte hartzera, edo aurrez aurre elkartzera, behintzat, eta beti atzera egin du". Wretzkyk geroago Corganekin testu-mezuen elkarrizketa baten pantaila-argazkiak eman zituen.[8][9][10]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) Megía, Carlos. (2023-10-29). «Why The Smashing Pumpkins’ bassist disappeared without a trace» EL PAÍS English (Noiz kontsultatua: 2024-12-31).
  2. «News - Articles - 1434166» Mtv.com 15 de febrero de 2000.
  3. Buchanan, Brett. (September 26, 2013). Former Smashing Pumpkins Bassist D'arcy Wretzky Rips Billy Corgan. AlternativeNation.net.
  4. D'Arcy Wretzky Seeks Whereabouts of Billy Corgan. Loudwire.com September 10, 2014.
  5. Buchanan, Brett. (August 16, 2016). Smashing Pumpkins' Billy Corgan Talks Reconciling With D'arcy Wretzky. .
  6. Buchanan, Brett. (February 14, 2018). «Smashing Pumpkins Bassist D'arcy Holds Nothing Back In First Interview In 20 Years» AlternativeNation.net.
  7. Kreps, Daniel. (February 14, 2018). «D'arcy Wretzky Slams Billy Corgan, Smashing Pumpkins Reunion» RollingStone.com.
  8. Wiederhorn, Jon. (August 7, 2018). «Billy Corgan: Negotiating With D'Arcy Wretzky Was Game of Chicken» Loudwire.
  9. Kreps, Daniel. (February 13, 2018). «Smashing Pumpkins Explain D'arcy Absence Ahead of Rumored Reunion» RollingStone.com.
  10. Young, Alex. (February 13, 2018). «D'arcy Wretzky shares text messages as proof that Billy Corgan is lying about Smashing Pumpkins reunion offer» Consequence of Sound.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]