Dísak

Wikipedia, Entziklopedia askea
"Idisen" armada bat aurrera egitea eragozten dute, gudari batzuk lotu eta beste batzuk askatzen dituzten bitartean, Merseburgo "Presoen askapena" sorginkerian deskribatzen den bezala. Doepler, Emil. ca. 1905. Walhall, die Götterwelt der Germanen. Martin Oldenbourg, Berlin. 13. or.

Eskandinaviar mitologian, dís bat (antzinako eskandinavieraz [ˈdiːs], "andere", pluralean dísir [ˈdiːsez̠]) jainkosa, mau edo espiritu femenino bat da, zoriarekin erlazionatuta eta gizakiekiko onbera edo kaltegarria izan daitekeena.

Izaki jainkotiar femeninoen multzo gisa agertu ohi dira eta haietaz gutxi dakigu ziur, heriotzarekin batera aipatzen direla izan ezik. Uste da Dis datorrela Merseburgen sorginkeriak (alemanera zaharrean idatziak) aipatzen diren idisi-ekin zerikusi dutela, baita ides hitzarekin ere, sinonimo poetiko anglosaxoi bat "emakume" esan nahi duena.

Dís hitza, titulu edo bat dela ematen du (andereñoa edo jainkosa). Freyja jainkosa Vanadís (vanir-en dis) izendatua agertzen da eta Alfhild, Suediako erregearen alabari, sun-dís deitzen diote.

Eskandinaviako lekuen izen batzuek dishir-en eragina erakusten dute, hala nola Diseberg, Disevi eta Disagården (Uppsala) Suedian edo Disen Norvegian.

Folke Ström erlijioen historiaren suediar ikerlariarentzat, dísir emankortasunarekin lotu behar dira[1].

Agerpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dis-ak laburki agertzen dira gorteetako bi olerkietan[oh 1], Edda Poetikoan eta hainbat kenningar[oh 2]-etan.

Grimnismál-en, Grimnir jakintsuak (Odín) profezia bat egiten du Geirröpp erregearen heriotzaren inguruan, eta dishir direlakoak aipatzen ditu.

Disirrak, walkiriak eta nornak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Disirrak soilik antzinako eskandinavierazko bertsoetan aipatzen dira zuzenean. Walkirien kasuan ez bezala, terminoa ez zen inoiz agertu Snorri Sturlusonen Edda prosaikoan. Hori dela eta, aditu askok uste dute disir, walkiria aipatzeko termino zaharra izan zitekeela (lit.a. "hildakoen hautesleak"), eta Wlakiria hitza kenning bat izan daitekeela dis hitza ez esateko[2][3][4].

Nordisk familjebok XIX. mendeko suediar entziklopediak azpimarratzen du Dísir Nornaren sinonimo gisa agertzen dela ere. Nornetako bat zen Skuld pertsonai mitikoak walkiria baten eta norna baten rolak betetzen zituela kontuan hartuta, hiruren arteko bereizketa hutsa baino, baliteke, disir terminoa walkiriek eta nornek batera osatzen zuten multzoa aipatzeko terminoa izatea.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. skald-en olerkaritza deitua. Skald-ak, gerlariak eta poetak ziren eskandinaviar gorteetan.
  2. Norbwegia eta Islandiako IX-XII. mendetako poesiatan agertzen den figura erretoriko batzuk dira. Olerki horietan, pertsonai bat aipatzeko, berarekin erlazionatuta dagoen objektu bat aipatzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Folke Ström - Óðinn and The Dísir (1954) | PDF | Deities | Odin» Scribd (Noiz kontsultatua: 2023-09-23).
  2. (Suedieraz) Ström, Folke. (1954). Diser, nornor, valkyrjor : fruktbarhetskult och sakralt kungadöme i norden.. Estokolmo: Almqvist & Wiksell.
  3. (Ingelesez) Nasstrom, Britt-Mari. (1995). Freyja: The Great Goddess of the North: v. 5. (Lund Studies in History of Religions). ISBN 978-9122016946..
  4. (Ingelesez) Hall, Alaric T.P.. (2004). [https://theses.gla.ac.uk/4924/1/2004Hallphd.pdf The meanings of elf and elves in medieval England. PhD thesis.. ] Univ ersity of Glasgow.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.