Edukira joan

Ninhursag

Wikipedia, Entziklopedia askea
Damgalnuna» orritik birbideratua)
Ninhursag
Sumertar erlijioa
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakNinlil, Ki, Damkina (en) Itzuli, Zibele eta Axera
Familia
Ezkontidea(k)Enlil, Anu eta Enki
Seme-alabakNinurta, Sin eta Marduk

Ninḫursaĝ (sumerreraz: 𒀭𒊩𒌆𒉺𒂅[1][2][3][4]), Damgalnuna edo Ninmah, Sumertar mendietako jainkosa zen, zazpi Annunakietako bat. Ugalkortasun eta nekazaritzaren jainkosa bat zen. Tenpluetako himnoek "zeruko benetako emakume handia" zela zioten, eta Sumer "Ninhursagen esneak elikatua" zela esaten zuten.

Ninhursag izenak "muino sakratuetako anderea" esan nahi du[5].

Mendialdean eserita irudikatzen da[6]. Batzuetan bere ilea omega letra gisa (Ω) irudikatzen zen, eta batzuetan adarrak zituen bere sorbalden gainean. Askotan eramaten du omega sinboloa duen makil bat, eta lehoikume bat ager daiteke ondoan. Sumertar lider askoren jainkosa-zaintzailea izan zen.

Ninhursag eta Enkiren mitoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Ur hiriko garaian idatzitako buztinezko taulatxotan kontatzen da Ninhursagen eta Enkiren mitoa[7]. Jainko biak senar emazteak ziren.

Taulatxoan kontatzen da Enkik Dilmun lurraldea bedeinkatu zuela. Hango patroia zen Ninsikila jainkosak eskatuta lurpetik ura atera zuen, ibai bat sortuz, eta ondorioz Tukriceko txalupek urrea eta harribitxiak eraman ahal izan zituzten Dilmun hirira. Testuak jarraitzen du esanez Enkik haren alabekin (Ninsar, Ninkurra eta Uttu) sexu harremanak izan zituela eta Ninhursag amak mendekua hartu zuen Enkiri zortzi gaixotasun sorraraziz[8]. Berriz ez zuela aurpegira begiratuko esan bazuen ere Enlilek hala eskatuta maradikazioa desegin zuen eta gaixotasun bakoitza sendatzeko jainko txiki bat sortu zuen[8].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Jastrow, Morris. (1898). The Religion of Babylonia and Assyria. Ginn (Noiz kontsultatua: 2019-03-24).
  2. (Ingelesez) Buren, E. Douglas Van. (1930). Clay Figurines of Babylonia and Assyria. AMS Press ISBN 9780404602864. (Noiz kontsultatua: 2019-03-24).
  3. (Ingelesez) Possehl, Gregory L.. (1979). Ancient Cities of the Indus. Carolina Academic Press ISBN 9780890890936. (Noiz kontsultatua: 2019-03-24).
  4. (Ingelesez) Ireland, Royal Asiatic Society of Great Britain and. (1932). Journal of the Royal Asiatic Society of Great Britain & Ireland. Cambridge University Press for the Royal Asiatic Society (Noiz kontsultatua: 2019-03-24).
  5. Dalley, Stephanie. (1998). Myths from Mesopotamia: Creation, the Flood, Gilgamesh, and Others. Oxford University Press ISBN 978-0-19-283589-5..
  6. Römer, Thomas; Ziegler, Nele. (2019). De l'Argile au Numerique: Melanges assyriologiques en l'honneur de Dominique Charpin. Peeters Publishers ISBN 978-90-429-3872-4. (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  7. Katz, Dina. Enki and Ninhursanga Part One, The story of Dilmun.. (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  8. a b (Ingelesez) Dickson, Keith. (2007-01). «Enki and Ninhursag: The Trickster in Paradise» Journal of Near Eastern Studies 66 (1): 1–32.  doi:10.1086/512211. ISSN 0022-2968. (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]