Edukira joan

Ixtar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ixtar
Sumertar erlijioa
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakAstarte, Šauška (en) Itzuli eta Inanna
Familia
AitaSin
Ezkontidea(k)Tammuz eta Asur
Anai-arrebakErexkigal eta Xamax

Ixtar[1] (sumerreraz: 𒀭𒌋𒁯DIŠTAR; akaderaz: 𒀭𒈹DINGIR INANNA) Mesopotamiako mitologian sexuaren, bizitzaren, ugalkortasunaren eta gerraren jainkosa babiloniarra zen, baita garrantzi gutxiagoko zenbait gairen patroia ere.

Izenak eta zabalkundea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sumerren (K.a. IV. eta III. mendearen lehen erdia) Inanna izenarekin ezagutzen zuten, antzinako Armenian edo Urartun Anahit bezala eta Astarte bezala Kanaanen, Fenizian eta abrahamdar erlijioetan. Ixtarrek edo Inannak Jainkosa amaren eredua irudikatzen du. Inanna eta Ixtar ez ziren hasieran jainkosa bera, lehenengoa sumertarra baitzen eta bigarrena, semitak ziren akadtarrena. Baina bi herrien artean, antzinako Mesopotamia eratu zuten eta beraien kulturak nahastu ziren, akadtarren eta akadtar hizkuntzaren nagusitasunaren pean.

Inanna jainkosa ezaguna zen Sumerian Enheduannak Ixtarrekin identifikatu zuenean. Enheduanna (K.a. 2285-2250), Ur hiriko tenpluko apaiz emakume gorena zen, eta Akadiako Sargonen (K.a. 2334-2279 bitartean gobernatu zuena) alaba, akadtar inperioaren sortzailea. Sargonek Ixtarrek/Inannak bere garaipen militarretan parte hartu zuela adierazi zuen, eta bere erregealdiko jainko beliko gisa identifikatu. Stephen Bertman orientalistak honela deskribatzen du jainkosa:

Inanna jainkosa ezaguna zen Sumerian Enheduannak Ishtarrekin identifikatu zuenean. Enheduanna (K.a. 2285-2250), Ur tenpluko apaizen batura zen, eta Akadiako Sargonen alaba (K.a. 2334-2279 bitartean gobernatu zuena), akadtar inperioaren sortzailea. Sargonek Ishtarrek bere garaipen militarretan parte hartu zuela aitortzen du, eta bere erregealdiko jainko beliko gisa identifikatzen du. Stephen Bertman adituak honela deskribatzen du jainkosa:[2]

« Inanna edo Inanna/Ishtar (mendebaldeko semitikoa: Astarte) antzinako Mesopotamiako jainkorik ezagunena zen. Mesopotamiak erakarpen sexualaren boterea eta horrek eragindako haragizko plazera irudikatzen zituen. Bere premia sentsualen berehalako sarian kontzentraturik, ez zen ez ezkontzaren ez erditzearen jainkosa. Sexu-gosea agortezina zen, eta gizonekin harreman motzak zituen... Inanna/Ishtar gerraren jainkosa eta dinastia gobernarien zaindaria ere bazen, bere ankerkeriagatik eta nahi zuena lortzeko erabateko ebatziagatik, besteei zer kostatzen zitzaien axola gabe. Bere animalia lehoia zen eta bere sinboloa izarra, goizeko eta ilunabarreko Artizarra irudikatzen zuena, planeta horrekin astrologikoki lotzen zelarik. »
Stephen Bertman

Babilonian Ixtar gurtzen jarraitu zuten, eta inperio horrek bere eragin kulturala izan zuen. Ekialde Ertain guztian Zeruko Erregina eta Lurreko Anderea ohorezko tituluak jaso zituen.

Bere izena, hasieran, Estar izan zen, eta horren bilakaerak, mendebaldeko semiten artean, Astarté eman zuen. Hegoaldeko semiten artean, aldiz, 'Attar eman zuen, eta Mari erresuman (K.a. III. mendea), (G)isdarrat izan zen. Baina Estar izen hori jainkosa hitzaren sinonimo bihurtu eta beste jainkosak izendatzeko erabili izan zen.[3]

Mesopotamia aldatu egin zen mendeetan zehar; erresuma, inperio eta herri ezberdinek gobernatu zuten, eragin ugari jaso zituen, baina Ixtarren gurtzak iraun zuen, nahiz eta aldaketak ere izan zituen, irudikatzeko moduan, eman zitzaizkion tituluetan eta hartu edo galdu zituen ezaugarriekin.

Joseph Campbellen estatubatuar mitologoaren iritziz, Ixtar/Inanna, Tammuz jainkoari bularra ematen diona, Afrodita jainkosa bera da, baita Isis egiptoar jainkosa ere, Horus elikatzen duena.[erreferentzia behar]

Ishtar, gerrako jainkosa gisa irudikatua akdatar garaiko zigilu bateko estanpatzea. Jainkotasunaren adarrak buruan ditu. Chicagoko Ekialdeko Institutua.
Ixtar Azpimundura jaitsi zeneko poema irakur daiteke buztin egosizko taula honetan. Asurbanipal (K.a. 669-631) erregearen jauregiko liburutegian aurkitu zen. British Museumen dago

Sin eta Nannar ilargiaren jainko jainkosen alaba zen Ixtar (Nanna jainkoaren alaba sumerontzat), eta, An/Anu zeruaren jainkoaren alaba ere egiten duten zenbait mitotan eta hark emaztetzat hartu eta Zeruko erregina egin zuen. Beste kontakizun batzuetan, Enlil edo Enkiren alaba da.[3] Tammuz uztaren jainkoa maitatu zuen eta Gilgamexen epopeiaren arabera horrek heriotza ekarri zion Tammuz jainkoari. Horregatik esaten da Ixtarren maitasunak hiltzeko arriskua zekarrela.

Akadtarren triada astral bat gurtzen zuten, hauek osatzen zutena: Sin, ilargi jainkoa eta bere seme-alabak, Xamax, eguzki jainkoa eta Ixtar, Artizarra.

Maitasunaren, atseginaren eta ugalkortasunaren jainkosa izanik, emankortasunaren eta artizarraren irudia ere bazen. Gilgamexen mitoaren arabera, ilunpearen eta argien erresumen arteko lotura zen.

15 zenbakiarekin identifikatzen da Ixtar, eta Ixtarren sinbolo garrantzitsuenetako bat zortzi puntako izarra da, Artizarra, alegia. Ixtarri dagokion animalia lehoia da.

Bere mito garrantzitsuenetako bat "Ixtar Azpimundura jaitsi zenekoa" poeman kontatzen da. "Egunsentiko Inanna" akadtarren artean maila berezia hartu zuen, baita asiriarren (ekialdeko semitak ere) eta mendebaldeko semiten artean eta, aldi berean, beste jainkosa batzuen ospea txikitu zen.

Ixatarren atea. Berlingo Pergamo museoan.

Asirian, gerlaren eta guduaren jainkosa bezala zuen aldea nabarmendu zuten. Ixtarrek bi alde kontraesankor horiek zituan: amodioa eta bizitza batetik, eta gerla eta heriotza bestetik. Hori dela eta, batzuetan apaiz emakume moduan irudikatzen zuten, eta beste batzuetan heroi edo erregina bezala. Babilonian zegon Ixtarren atea, Ixtarren omenez egiten ziren prozesioen abiapuntua zen.

Helenizazioan (K.a IV-I. mendeak eta erromatartzea), Greziarren Afroditarrekin parekatua izan zen, antzekotasunak baitzituzten.[3]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2014-03-28). (PDF) 175. araua: Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (I): Mesopotamia, Mediako Inperioa, Akemenestar Inperioa eta Lidia. Bilbo, 4 or..
  2. (Gaztelaniaz) Mark, Joshua J.. (2021-11-09). «Astarte» World History Encyclopedia (kontsulta data: 2025-08-04).
  3. a b c Vázquez Hoys, Ana María. (2005). Historia de la religiones antiguas T. I). Próximo Oriente. Madril: Sanz y Torres, 50-55 or. ISBN 8496094596..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]