Danel Zenarrutzabeitia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Danel Zenarrutzabeitia
Coat of Arms of Eibar.svg
zinegotzi

1986 - 2009
Barrutia: Eibar
Eusko Alkartasuna logo.svg
idazkari nagusi

1986 - 2009
Bizitza
Jaiotza Eibar1927ko urtarrilaren  3a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Eibar2018ko urriaren  23a (91 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta enpresaburua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea
Eusko Alkartasuna
Hamaikabat

Danel Zenarruzabeitia Badiola (Eibar, 1927ko urtarrilaren 3a - ib., 2018ko urriaren 23a) eibartar politikaria zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danel Zenarruzabeitia Badiola Eibarren, Arraindi kalean jaio zen, 1927ko urtarrilaren 3an eta hiru anaiaren artean gazteena izan zen bera. Gerratea zabaldu zenean, familia osoak Eibartik alde egin behar izan zuen Elgoibarko baserri batera lehenengo eta Ermura gero, senideen babesera kasu bietan.

Gerrako hiru urteak, mutil koxkorra zela, Ermuan eman zituen. Etxekoekin Eibarrera itzuli bazen ere, sasoi hartan egindako lagunekin ez zuen harremana galdu.

El Casco tailerrean lanean zegoen bitartean, DEJ enpresa sortu zuen beste 4 lagunekin batera. Ordutik aurrera, beti ibili zen Eibarri eta enpresa munduari lotuta.

Idoia Zenarrutzabeitiaren familia zen, EAJko politikaria eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordea eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailburua izandakoa.

2018ko urriaren 23an hil zen, 91 urte zituela.

Politikagintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politikagintza gustukoa izan zuen bizi guztian: bere gurasoen ildoari jarraituz EAJ-PNV eta Batzokiko kide izan zen gaztetatik. Eibarreko Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ) alderdiko lehendakaria izan zen Andoni Garmendiak konbentzituta[1].

1986an EAJ eta Eusko Alkartasunaren arteko bereizketan EA-ren alde egin eta Eibarreko Eusko Alkartasuna alderdiaren lehendakari izan zen[2] eta EA-Eibar udal-taldeko zinegotzi eta presidentea.

Danel Zenarruzabeitia Lurralde Historikoen Legearen aurka aritu zen, berak defendatzen zuelako EAEn eta Euskal Herrian Eusko Jaurlaritzak agindu behar duela, ez lurraldeek[3]. Eibarreko alkatea zen Mikel Larrañaga Mandiolarekin (EAJ) eztabaidan egon zen gai hau zela eta, eta Eusko Alkartasuna sortzean haren kide egin zen.

2009an Eusko Alkartasuna utzi eta Alkarbidera joan zen, Juan Cruz Gallastegi, Xabier Laskurain eta José Antonio Mutiloarekin batera.[4] Alkarbide plataformatik HamaikaBat! alderdia sortu zen, ekainaren 24an Alkarbide plataformak alderdi politiko izaera hartu eta izen berria hartu zuen.

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danel Zenarruzabeitia Ahotsak ekimenaren partaide zen. Ahotsak Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea helburu nagusia duen proiektua da.

Eibar herriaren kasuan, euskara (euskeriamendebaleko euskalki edo bizkaieraren aldaera da. Zenarruzabeitiak berezko euskalki hori gordetzeko hartu zuen parte ekimenean. Bere bizipenak eta pasarteak kontatzen zituen, bai eta herriko kontuak ere, horrela eibartar euskalkia ezagutzera emateko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   EAJko lehendakari - Ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2017-12-22 .
  2.   PNVtik aldendu eta EAren lehendakari Eibarren - Ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2017-12-22 .
  3.   Mikel Larrañaga alkate, Garaikoetxearen postura eta EAren sorrera - Ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2017-12-22 .
  4.   Militancia de EA se va a Alkarbide. diariovasco.com . Noiz kontsultatua: 2017-12-22 .