Dangerous Liaisons

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Dangerous Liaisons
Filma
Jatorrizko izena Dangerous Liaisons
Urtea 1988
Generoa zinema erromantikoa
drama filma
erotic filma
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Erresuma Batua
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Oinarritzat hartutakoa Les liaisons dangereuses
Iraupena 119 minutu
Kolorea koloretakoa
Narratibaren kokalekua Paris
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Stephen Frears
Gidoigilea(k) Christopher Hampton
Antzezlea(k)
Glenn Close
John Malkovich
Michelle Pfeiffer
Uma Thurman
Keanu Reeves
Swoosie Kurtz
Mildred Natwick
Laura Benson
Peter Capaldi








Ekoizpena
Ekoizlea Hank Moonjean
Konpainia ekoizlea Lorimar Television
Edizioa Mick Audsley
Bestelako lanak
Musikagilea George Fenton
Argazki-zuzendaria Philippe Rousselot
Sariak
Kanpo loturak

Dangerous Liaisons (euskaraz Harreman Arriskutsuak) 1988ko Stephen Frears ingeles zinema zuzendariaren estatubatuar filma bat da. Bertan honako aktore hauek antzeztu zuten: Glenn Close John Malkovich, Michelle Pfeiffer, Keanu Reeves eta Uma Thurman.

Filma XVIII. mendeko Pierre Choderlos de Laclos frantziar idazlearen Les Liaisons dangereuses eleberriaren egokitzapena da.

Badaude hainbat film eleberri honetan oinarrituta daudenak, adibidez Cruel Intentions (Sarah Michelle Gellar, Ryan Phillippe, Reese Witherspoon, Selma Blair) edo Valmont (Annette Bening, Colin Firth, Meg Tilly).

1988ko Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria, Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria eta Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria irabazi zituen, denera 7 Oscar Sarietarako izendatua ere egon zen, tartean Film onenaren Oscar Saria.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

XVIII. mendea, gainbeheran dagoen Iraultza aurreko garaiko Frantzian noblezia eta jauntzoen arteko azpijoko eta griñak piztu ohi dira. Merteuil-go markes zital eta manipulatzailea (Glenn Close) bere maitaleak laga berri du. Maitale hau Cécile de Volanges (Uma Thurman) neska xalo eta birjinarekin ezkondu da, neska hau Merteuilgo markesaren lehengusua den Madame de Volanges-en (Swoosie Kurtz) alaba delarik. Aldi berean, Cécile de Volanges neska bere harpa irakasle gazteaz maitemindua dago, Raphael Danceny zalduna (Keanu Reeves).

Markesak bere maitaleaz mendekatzeko asmoz antzinako maitalea eta orain bere laguna den Valmont bizkondeari (John Malkovich) Cecile gaztea maiteminduarazi eta haren birjintasuna hausteko enkargua emango dio, honela bere maitaleak emaztegaiaren birjintasun ezarengatik ezkontzea ekidin asmoz. Valmont, paristar gizartean gonazale eta libertino ospea duen pertsonaia izaki, hasiera batean Merteuil markesa zitalaren eskaerari uko eginen dio, Valmont beste emakume bat maitemintzen saiatzen ari baita, Madame de Tourvel (Michelle Pfeiffer), ezkondutako emakumea eta bere moral katoliko zorrotzaz aski ezaguna dena. Hortaz Merteuil markesak Valmot bizkondeari akordio bat proposatzen dio: Madame de Tourvel bere egiten badu, Merteuil bera ere gau batez Valmontekin oheratuko da. Valmont bizkondea Madame de Tourvelekin oheratu dela frogatzeko, Valmontek bere maitalearen amodiozko gutun bat Merteuil markesari erakutsi beharko dio.

Valmontek proposamena onartuko du. Valmonten izebak, Madame de Rosmonde atsoak (Mildred Natwick), Valmont bizkondea bere udako etxaldera gonbidatzen du, han Valmontek Madame de Tourvel eta Cécile de Volanges topatuko ditu. Valmontek bi emakumeak maitemintzea lortuko du. De Tourvel Valmontez maitemindu, eta Merteuil markesaren aurrean Valmontengatik zeozer berezia sentitzen duela onartuko du, honek Merteuil markesaren bekaizkeria piztuko du. De Merteuil markesak, Valmonten harropuzkeriaz baliatuz, Valmot bizkondea engainatu eta De Tourvel anderea laga dezan gonbentzituko du, ondorioz Madame de Tourvel gaixotu eta azkenean hil egingo da. Baina aurretik, Cécile de Volanges neskaz maitemindua dagoen Danceny zaldun gazteak duelu batean Valmont bizkondea hilko du. Valmont bizkondea hiltzorian dagoela, Danceny gazteari gutun esanguratsu batzuk emanen dizkio, hauen ondorioz Merteuilgo markes zitala gizartean gaizki ikusia izateaz gain, ostrazismoa eta bakardadean barneratuko da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]