Pierre Choderlos de Laclos

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Pierre Choderlos de Laclos
Laclos.jpg
Bizitza
Jaiotza Amiens1741eko urriaren 18a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Tarento1803ko irailaren 5a (61 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (disenteria)
Familia
Ezkontidea(k) Marie Soulange Duperré
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea idazlea, asmatzailea, eleberrigilea eta ofiziala
Genero artistikoa gutun eleberria
Gradua jeneral
IMDb nm0480166

Pierre Ambroise François Choderlos de Laclos (Amiens, 1741eko urriaren 18a - Tarento, 1803ko irailaren 5a) frantziar idazle eta militarra izan zen. 1782. urtean Harreman arriskutsuak nobela ezaguna, eleberri psikologikoen obra aitzindaria, eman zuen argitara.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pierre Choderlos de Laclos 1741eko urriaren 18an jaio zen Amiensen. Aita erregearen administrazioko idazkaria zuen. 1759an militar ikasketak hasi zituen. 1778an, Frantziak Atlantikoko uharteak eta kostaldea gotortu behar izan zituen, ingelesen eraso arriskuari aurre egin ahal izateko; Laclos kapitaina deitu zuten 1779an Île-d'Aixeko gotorlekuko buruzagia izan zedin. Baina itsasoan ingeles ontzirik ageri ez, Laclos gogotik aspertu bide zen eta idazten eman zituen hango ordu luzeak; han izan zuten beraz sorrera Harreman arriskutsuak (Les liaisons dangereuses) liburuko lehenengo gutunek.

1788an gudarostea aldi baterako utzi zuen eta politikari lotu zitzaion. Orleanseko dukearen zerbitzura hasi zen lanean idazkari gisa, eta haren gerizan parte hartu zuen Frantziako Iraultzan. 1789an Londresen erbesteratu behar izan zuen Orleanseko dukearekin eta 1790ean, Parisa itzulirik, jakobinoen klubean sartu zen. 1792an, gudarostean sartu zen berriz, Gerra Ministerioko komisario izendatu zuten eta Valmyko guduan borrokatu zen. 1792an Orleanseko dukea diputatu hautatu zuten baina, monarkia berriro aginpidean jarri eta bera errege izateko asmotan zebilela egotzirik, 1793ko azaroan hil zuten. Laclos ere arriskuan egon zen, 1793an bi aldiz atxilotu zuten, Orleanseko dukearen alde azpijokoan ari izan zelakoan; heriotza zigorraren beldur izan zen hura ere, baina 1794an askatu egin zuten.

Gudarostean berriz sartzea eskatu zuen, baina ukatu zioten. Hipoteken idazkari nagusi izendatu zuten eta lanpostu horretan jardun zuen gudarostean berriz onartu zuten arte. 1800ean, Napoleon Bonapartek artileriako jeneral izendatu zuen eta Rhineko gudarostera bidali. Gero Italian borrokatu zen, eta 1803ko irailaren 5ean hil zen Tarenton, Napoli inguruan, disenteriak eta malariak jota.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ernestine (1776)
  • Harreman arriskutsuak (1782)[1]
  • De l'éducation des femmes (1783)
  • Intructions aux assemblées de bailliage (1789)
  • Journal des amis de la Constitution (1790–1791)
  • De la guerre et de la paix (1795)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Choderlos de Laclos, Pierre, Harreman arriskutsuak, armiarma.eus, http://www.armiarma.eus/unibertsala/laclos/ .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pierre Choderlos de Laclos Aldatu lotura Wikidatan