My Beautiful Laundrette
My Beautiful Laundrette (euskaraz Nire Garbitegi Ederra) 1985eko Stephen Frears ingeles zinema zuzendariaren film bat da. Bertan 1980ko hamarkadako Margaret Thatcherren agindupeko Erresuma Batuko gizartea, asiar komunitatearen bizimodua eta homosexualitateari buruzko ikuspuntua ematen da.
Filmaren gidoia Hanif Kureishi pakistandar-ingeles idazleak idatzi zuen.
1985eko irailaren 7a Torontoko Zinemaldian estreinatu zen. Film hau hainbat Oscar Sari eta BAFTA Sarietarako izendatua egon zen.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Omar (Gordon Warnecke) pakistandar kazetari baten semea da, Londres hirian bizi da, baina Ingalaterra desatsegin zaio, ingelesek nahiz nazioarteko poliziak etorkinekiko duen jokaera dela eta. Aldiz, bere aitaren aldeko osaba den Nasser gizon zorrotz eta enpresari arrakastatsua da, hiriburuko asiar komunitateako kide aktiboa. Omarren aitak bere anaiari Omarri lan bat emateko eskatzen dio, hortaz, Omar bere osabaren garage batetan autogarbitzaile gisa lanean hasten da, gerora gainbeheran dagoen arropa-gabitegi baten ardura ematen diolarik, Omarrek hura aurrera ateratzeko gogo guztia jarriz.
Bienbitartean, Omar ohiu arrazistak ohiukatzen dituen eskuin muturreko talde batek erasotzen du. Eskuin muturrko talde honetako kideen artean Omarren aspaldiko eskolako lagun zahar bat dago, Johnny (Daniel Day-Lewis). Berrelkartzearen ondoren, Johnnyk Omarren garbitegian lan egitea onartu eta ikasketen ondorioz haien arteko maitasun istorio etenari berrekiten diote.
Bi mutilen arteko harremana egoera ekonomikoak baldintzatuko du, bai eta Johnnyren aintzinako eskuin muturreko taldeak eta Taniak ere, azken hau Nasserren alaba da. Bestalde, Omarren familiako harreman sozialak ere agerian gelditzen dira.
Hainbat gorabeheraren ondoren, bi mutilak elkarrekin segitu eta bi garbitegi berriren ardura hartzen dute.
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Gordon Warnecke: Omar Ali
- Daniel Day-Lewis: Johnny
- Saeed Jaffrey: Nasser Ali
- Roshan Seth: Hussein Ali
- Derrick Branche: Salim N. Ali
- Rita Wolf: Tania N. Ali
- Souad Faress: Cherry N. Ali
- Richard Graham: Genghis
- Shirley Anne Field: Rachel
- Stephen Marcus: Moose
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1985eko filmak
- Stephen Frearsek zuzendutako filmak
- Hanif Kureishik idatzitako filmak
- Daniel Day-Lewisek antzeztutako filmak
- Richard Grahamek antzeztutako filmak
- Stephen Marcusek antzeztutako filmak
- Gerard Horanek antzeztutako filmak
- Tim Bevanek ekoitzitako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Drama filmak
- Amodiozko filmak
- Gayei buruzko filmak
- Immigrazioari buruzko filmak
- Adulterioari buruzko filmak
- Drogei buruzko filmak
- Hans Zimmerren soinu bandadun filmak
- Londresen girotutako filmak
- 1985ean girotutako filmak
- Film independenteak