Vincennesko gaztelua

Koordenatuak: 48°50′34″N 2°26′09″E / 48.8428°N 2.4358°E / 48.8428; 2.4358
Wikipedia, Entziklopedia askea
Vincennesko gaztelua
Château de Vincennes
 Monumentu historikoa
Vincennes
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Île-de-France
DepartamenduaMarne Harana
Frantziako udalerriVincennes
Koordenatuak48°50′34″N 2°26′09″E / 48.8428°N 2.4358°E / 48.8428; 2.4358
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1340
JabeaFrantziar Estatua
KomisarioaKarlos V.a Frantziakoa
Izenaren jatorriaVincennes
Ondarea
Mérimée IDPA00079920, PA00086567, PA00125475 eta IA00075818
Webgune ofiziala

Vincennesko gaztelua (frantsesez Château de Vincennes) Vincennes herrian dagoen gotorlekua da, Parisetik ekialdera. XVI. eta XVII. mende artean eraiki zen. Frantzian zutik dirauen errege-gaztelu handiena da eta Europako garaiena, dorretzarrak 52 metro baititu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste gaztelu ospetsu batzuk bezala, bere jatorria, ehiza babesleku batean izan zuen, Luis VII.a Frantziakoak eraikia Vincennesko basoetan, 1150 inguruan. XIII. mendean, Filipe II.a Frantziakoak eta Luis IX.a Frantziakoak, etxe sendoagoa eraiki zuten. Dirudienez, Luis IX.a Zortzigarren Gurutzadara abiatu zen Vincennestik, eta ez zen sekula itzuli.

Vincennes, gotorleku ilun bat baino gehiago izan zen. Filipe III.a Frantziakoa 1274an eta Filipe IV.a Frantziakoa 1322an bertan ezkondu ziren, eta XIV. mendeko hiru errege, Luis X.a Frantziakoa 1316an, Filipe V.a Frantziakoa 1322an eta Karlos IV.a Frantziakoa 1328an Vincennesen jaio ziren.

"Le Prince de Conti à la chasse en vue du Château de Vincennes", Jean-Baptiste Martin l'Ancien-ena, 1724
Vincennesko gaztelua, egile jakinik ez duen urmargoa, 1820 ingurukoa, Frantziako Liburutegi Nazionala, Paris.

Gaztelua, oso zabal hedatua izan zen, lehen eraikina, XIV. mendearen amaieran ordezkatuz. 52 metroko garaiera zuen dorretzarra bat erantsi zion Filipe VI.a Frantziakoak, 1337 inguruan hasi zen lana. Harresien laukizuzen formako zirkuitu bikaina, Valois dinastiak amaitu zuen ia bi belaunaldi geroago, 1410ean. Dorrea, errege familiarentzako bizilekua izan zen, eta, bertako eraikinek, Karlos V.a Frantziakoaren liburutegi eta areto pertsonala hartu zituela ezagutzen da.

Vincennesko gazteluan gorde ziren, denbora batez, Arantzazko Koroaren erlikiak Sainte Chapelle hauek hartzeko prestatzen ari zen bitartean. Henrike IV.a Frantziakoa bertan egon zen preso denbora batez Erlijio Gerren garaian.

Pizkundetik aurrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendean, Louis Le Vau arkitektoak, Luis XIV.a Frantziakoa erregearentzat, biltegiaren albo batean dagoen parterre baten bidez elkar islatzen diren bi zelai eraiki zituen, Ana Austriakoa Erregina Amarentzat eta Jules Mazarin kardinalarentzat prestatuak, baina, behin Versaillesek arreta guztia jaso zuenean, eraikin hori sekula ez zen erabili. Gela bikain batzuk, Luis XIV.a estiloaren fase goiztiarra erakusten dute, Vaux-le-Vicomteko jauregiaren maketa, Eguzki Erregeari aurkeztua izan aurretik. Vaux-le-Vicomten zoritxarreko eraikitzaileak, Nicolas Fouquet ministroak, Vincennesa joatea lortu zuen, hain erosoak ez ziren geletara. 1691n, beste apopilo desatsegin bat, John Vanbrug izan zen, handik gutxira, antzerkigile eta arkitekto bihurtuko zena, eta gotiko barrokoko eraiki batzuk egingo zituena Vincennesko bere esperientzian oinarriturik, uste izan den bezala.

XVIII. mendean utzia, gaztelua, erabiltzen jarraitu zen, lehenik Vincennesko portzelana industriaren aldetik, ondoren estatuko presondegi bezala, non Sadeko Markesa, Denis Diderot eta Mirabeau preso egon ziren, eta, ondoren, Cambraiko Elkarte Ingeles Benitotarreko lekaide elkarte bezala. 1796tik aurrera, bere egungo okupatzaileak diren Indar Armatu Frantziarretako sekzio historikoek, arma lantegi bezala okupatua izan zen.

XIX eta XX. mendeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelu honetan, 1804an Enghiengo dukea eta, 1917an Mata Hari espioi ospetsua exekutatu ziren. Nazien okupazio garaian, 30 preso exekutatuak izan ziren 1944ko abuztuak 20an.

XIX. mendean, lorategiak eraiki zitzaizkion, estilo ingelesa oinarri hartuta. 1860an, Napoleon III.ak Eugène Viollet-le-Duc kontratatu zuen kapera eta biltegia berritzeko, eta, Bois de Vincennes, 9,95 kilometro karratuko hedadura duena, Parisko hiriari eman zion parke publiko bezala.

1940an arrakastarik izan ez zuen Nazien inbasioaren aurkako Frantziaren defentsan Maurice Gamelinen kargu zegoen Pertsonalaren Buruzagitza Orokorraren egoitza nagusi bezala ere erabili izan zen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrasto gutxi batzuk baino ez dute gogorarazten XIV. mendeko gaztelua izan zena. Gazteluak, 330x175 metroko laukizuzen bat eratzen du, sei dorrerekin eta hiru sarrerarekin, horietako bakoitzak, jatorrian, 42 metroko garaiera zuelarik. Lubaki sakon batek inguratzen du. 52 metroko altuera duen omenaldiaren dorreak, gotorlekuaren mendebaldeko zatia hartzen du, gazteluaren gainontzeko zatitik lubakiak bananduta. Gazteluaren hegoaldeko muturrean, Le Vauren eraikinak daude.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio praktikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Helbidea: Avenue de Paris, 94300 Vincennes
  • Ordutegia:
    • 10:00 - 17:00 irailaren 22tik maiatzaren 20ra
    • 10:00 - 18:00 maiatzaren 21 etik irailaren 21era
  • Geltokiak:

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]