Daniel Pennac

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Daniel Pennac
Daniel Pennac.jpg
Bizitza
Jaiotza Casablanca1944ko abenduaren 1a (72 urte)
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Hezkuntza
Heziketa University of Nice Sophia Antipolis
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea idazlea, gidoilaria, literarya, eleberrigilea, audio-liburu kontalaria eta haur literaturaren idazlea
Jasotako sariak
IMDb nm0672032

Daniel Pennac (jaiotza-izena: Daniel Pennacchioni; Casablanca, 1944ko abenduaren 1a) frantses idazlea da, jatorriz marokoarra. Literaturaren kritikan eta haur-literaturaren alorrean nabarmendu da, batez ere. Haurrentzako liburu-sail bat idatzi zuen, Kamo pertsonaia protagonista duena: Kamo : L'agence Babel, L'Évasion de Kamo, Kamo et moi eta Kamo : l'idée du siècle. Haurrentzako literaturari dagokionez, aipagarria da, bestalde, L'Œil du loup (1984). Berehalako ospea lortu zuen Au bonheur des ogres (1985) eleberriarekin. Eleberri horretako protagonistak Benjamin Malaussène du izena, eta errudun izatea du lanbide. Malaussène sagako eleberrietan, Malaussène familia handiaren, haien lagunen eta Parisko Belleville auzoko bizilagunen abenturak kontatzen dira, eta surrealismoa eta ustekabea izaten dira nagusi: La Fée Carabine (1987), La Petite Marchande de prose (1989), Monsieur Malaussène (1995), Des chrétiens et des maures (1996), Aux fruits de la passion (1999) eta Monsieur Malaussène au théâtre (1996). Arrakasta handia izan du mundu guztian lan horiekin. Eskola-giroaz ere mintzo da Comme un roman (1992) eta Chagrin d'école (2007) lanetan; lehenak eztabaida sutsua piztu zuen irakurketak eskolan duen garrantziaren inguruan; bigarrenari esker, berriz, Renaudot saria eman zioten 2007an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Daniel Pennac Aldatu lotura Wikidatan