Daniel Urrabieta Vierge

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Daniel Urrabieta Vierge
Daniel Urrabieta Vierge - selfportrait.jpg
Bizitza
Jaiotza Madril1851ko martxoaren 5a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Boulogne-Billancourt1904ko maiatzaren 10a (53 urte)
Familia
Aita Vicente Urrabieta
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
gaztelania
Lanbidea
Lanbidea margolaria eta ilustratzailea
Lan nabarmenak Q17491101
Q17493451
Firma de Daniel Urrabieta Vierge, Le Monde Illustré, 06-05-1871.svg

Daniel Urrabieta Vierge (Madril, 1851ko martxoaren 5a - Boulogne-sur-Seinen, Frantzia, 1904ko maiatzaren 10a) Vicente Urrabieta Ortizen seme bat izan zen. Biak ziren ilustratzaile grafikoak. Biak maisuak. Baina semea, Ilustrazio garaikidearen aita aintzakotzat hartu zuten.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daniel Urrabieta Vierjé 1851n jaio zen, bibliografia espainiarraren arabera Madrilgo Huertas kalean. Jon Eskisabelen arabera, Euskal Herrian sortu omen zen eta oso ttikia zela Madrilera bizitzera eraman zuten. Aitarengandik marrazkiekiko zaletasuna eta trebezia jaso zituen. Bide horretatik abiatuta, 1869. urtean eta familia osoarekin batera, Parisera bizitzera aldatu zen. Garai hartan hemezortzi urte zituen. Parisen ilustrazioen munduan murgildu zen bete-betean, horretarako Victor Hugo adiskideak izugarri bultzatu eta lagundu ziola. Urte haietan Frantzia gerran zegoen Prusiarekin, eta Urrabieta gazteak gerrari buruzko ilustrazioak egiteari kemen handiz ekin zion. Ilustrazio horiek Charles Iriarte euskaldunak zuzentzen zuen Le monde ilustré izeneko aldizkari ospetsuan plazaratu zituen. Ilustrazioak izenpetzeko amaren deitura erabili zuen, eta horrela Daniel Verjié izenarekin ezagutu zuten Parisen. Bere lanak lubakietatik gertu egiten zituen, bala eta bonbetatik aski hurbil. Beraz, ongi ezagutzen zuen ilustrazioetarako marrazten zuena. Ilustrazio horiek zirela eta, laster fama handia bereganatu zuen. Horietako batean, lubakietan zebilela, preso hartu eta espioitzat jo zuten. Le monde ilustré-koek erreskatatu behar izan zuten.

Bi urte berantago, Parisko Komunaren Matxinada gertatu zenean, bertan ibili zen kazetari eta ilustratzaile. Errepresioak sortutako gertakizun latzak marraztuz ospe ikaragarri handia bereganatu zuen. Geroxeago, errusiarren eta turkoen arteko gerlan ibili zen ilustrazioak eginez eta prentsan plazaratuz, baita Bigarren Karlistadan ere.

Victor Hugoren sei liburu ilustratu zituen, Miserableak sonatua horietako bat izan zelarik. Liburu horietan egindako ilustrazioek ordurako zeukan ospe handia are handiago bilakatu zuten. On Kixoterako egin zituen ilustrazioek ere bere fama areagotu zuten. 1889an, Pariseko Erakustaldian, urrezko domina eman zioten, baita Ohorezko Legioa ere.

Daniel Urrabietak ez zuen oso bizitza erraza izan. 1887an, Frantziak Victor Hugori sekulako omenaldia egin zion egun berean, hemiplegia batek jo zuen eta horren ondorioz eskuin aldearen mugikortasuna galdu zuen betiko. Hogeita hamar urte zituen orduan. Ezkerreko eskuaz marrazten ikasi behar izan zuen eta orduko lekukoen arabera, eskuinaz bezain ongi marrazten omen zuen. Bere maisulanetako aunitz ezkerreko eskuaz egin zituen.

1904an hil zen On Kixoterako aurrez pentsatuta zituen ilustrazio guztiak ezin amaituz. Orduz geroztik, Daniel Urrabietaren ilustrazioak zenbait erakustaldi ospetsutan egon dira erakusgai. 1905ean Gran Palais des Champs Elysées delakoan. 1912an Musée des Arts Décoratifs izeneko museoan eta 2005ean Madrilgo Centro Cultural Conde Duque y Calcografía Nacional izeneko kultur egoitzan.

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte Ederren Real Academia San Fernando. Madrid. 2005-2006

Lan egin zuen idazlearekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Victor Hugo
  2. Charles Yriarte
  3. José María de Heredia

Gaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. On Kixote Mantxakoa. Miguel de Cervantes
  2. El Buscón. Francisco de Quevedo

Ilustrazaile grafiko garaikideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gustave Doré
  2. Juan Antonio Pellicer

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Daniel Urrabieta Vierge Aldatu lotura Wikidatan
  • Kritica
  • Bizitza
  • (Euskaraz) Joseba Aurkenerena: Daniel Urrabieta ilustratzaile handia. [1]