Edukira joan

Daniel Verstraete

Wikipedia, Entziklopedia askea
Daniel Verstraete
1. elizbarrutiko apezpiku

1978ko otsailaren 27a - 1994ko martxoaren 26a - Zithulele Patrick Mvemve (en) Itzuli
Elizbarrutia: Klerksdorpeko elizbarrutia
Bizitza
JaiotzaOostrozebeke, 1924ko uztailaren 31 (102 urte)
Herrialdea Belgika
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Daniel Alphonse Omer Verstraete (Oostrozebeke, 1924ko uztailaren 31) belgikar-hegoafrikar elizgizona da, 1978 eta 1994 urteen bitartean Klerksdorpeko apezpikua izan zena. Aurretik, 1965 eta 1978 urteen bitartean, Mendebaldeko Transvaalgo prefektu apostolikoa izan zen. Vatikanoko II. kontzilioan parte hartu zuen.

Flandrian jaio zen eta gaztetan Maria Sortzez Garbiaren Misiolari Oblatoen kongregazioan sartu zen.[1] 1950eko otsailaren 19an apaiztu zen.[2]

Misiolari gisa aritu zen Hegoafrikan eta 1965eko azaroaren 9an Mendebaldeko Transvaalgo lehen prefektu apostoliko izendatu zuten.[3] 1965ean Vatikanoko II. kontzilioko laugarren saioan parte hartu zuen.[2]

1978ko otsailaren 27an Mendebaldeko Transvaalgo prefetura apostolikoa elizbarrutiko mailara igo zen eta Paulo VI.a aita santuak Daniel Verstraete Klerksdorpeko lehen apezpiku izendatu zuen. Urte bereko maiatzaren 14an apezpiku ordenatu zuten Klerksdorpen.[3] Spiritu et Ambulemus (euskaraz: «Joka dezagun Espirituaren arabera»)[4] leloa hautatu zuen.[5]

1994ko martxoaren 26an erretiroa hartu zuen.[2]

Ondorengotza apostolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Oblate's Corner – Our Oblate Bishops» Official Website of the Oblates in Indonesia (kontsulta data: 2019-01-10).
  2. 1 2 3 4 (Ingelesez) «Bishop Daniel Alphonse Omer Verstraete, O.M.I.» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2023-12-13).
  3. 1 2 (Ingelesez) «Official Diocese of Klerksdorp Website» Official Diocese of Klerksdorp Website (kontsulta data: 2023-12-13).
  4. Ga 5:25
  5. (Ingelesez) «Bishops of Klerksdorp (Roman Rite)» GCatholic (kontsulta data: 2023-12-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]