Danny Trejo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Danny Trejo

Bizitza
JaiotzaEcho Park (en) Itzuli1944ko maiatzaren 16a (79 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaSan Fernando Valley (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaJohn H. Francis Polytechnic High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea, zinema ekoizlea, karaktere aktorea eta ahots-aktorea
Altuera1,67 metro
Genero artistikoaekintza-filma
thrillerra
beldurrezko zinema

IMDB: nm0001803 Allocine: 32977 Rottentomatoes: celebrity/danny_trejo Allmovie: p71701 Metacritic: person/danny-trejo TV.com: people/danny-trejo
Facebook: officialdannytrejo Twitter: officialDannyT Instagram: officialdannytrejo Discogs: 3779677 Edit the value on Wikidata

Danny Trejo (Los Angeles, 1944ko maiatzaren 16a - ) jatorri mexikarreko aktore estatubatuarra da. Hollywoodeko hainbat filmetan hartu du parte, beti ere bigarren mailako aktore lanetan, bere aurpegi eta gogor planta dela eta nagusiki izaera zakar eta bortitzeko pertsonaiak.

Ezaguna da Con Air, xXx edota From Dusk till Dawn filmengatik, bai eta Machete filmeko protagonista izateagatik ere.

Debbie Trejorekin ezkonduta dago eta hiru seme-alaba dituzte. Horrez gain, Robert Rodriguez produktore eta zuzendariaren lehengusua da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren zine ibilbidea 1985ean hasi zen, Runaway Train filmaen parte hartu zuenean. Hasiera batean, platora gerturatu zen bertako langile baten aholkularia zelako. Une hartan, filmerako papel bat eskaini zioten eta horrela hasi zen bere ibilbidea Hollywooden

Ordutik aurrera, hainbat filemtan jardun da. Desperado (1995), From Dusk till Dawn trilogian, Heat (1995) edota Six Days and Seven Nights trilogietako filmetan.

2000. urtean, Starburst bere zine konpainia sortu zuen. Urte hartan bertan, Animal Factory, Steve Buscemiren filmean agertu zen, baita Reindeer Games fileman ere.

2001ean The Salton Sea filmean jardun zuen; 2001ean, Vin Diesel eta Samuel L. Jacksonekin batera, xXx filmean. 2003an, Once Upon a Time In Mexico filmean aktore lanetan ere ibili zen.

Zinemaz gain, telebistako telesailetan ere agertu da: esate baterako, The District edota The X-Files telesailetan.

2007ko Grindhous filmean, Machete izeneko trailer faltsu batean irten zen, Machete pertsonaiaren paperean. Trailer faltsu horrek izan zuen arrakasta ikusita, Robert Rodriguezek filma egitea erabaki zuen.

Trejok hainbat aktorerekin aritzeko aukera izan du bere ibilbide guztian, hala nola, Nicolas Cage, Steve Buscemi, George Clooney, Quentin Tarantino, Robert De Niro, John Malkovich edota Johnny Depp bezalakoekin.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]