Nicolas Cage
Nicholas Cage, jaiotza izena Nicolas Kim Coppola (Long Beach, 1964ko urtarrilaren 7a), Estatu Batuetako aktorea da, Gizonezko aktore onenaren Oscar sariaren irabazlea.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nicolas Coppola du berezko izena -Francis Ford Coppola zuzendariaren iloba da-, eta harekin nahas ez zezaten aldatu zuen. Fast Times at Ridgemont High (1982) izan zuen lehenbiziko filma. Hurrengo urtean (1983) bere osaba F.F. Coppolaren Rumble fish-en lan egin zuen. Pertsonaia bortitz eta liskarzaleen paperak egin izan ditu batik bat: Coppolaren Peggy Sue ezkondu egin zen-en (1986) Kathleen Turnerren senarrarena, Joel Coenen Arizona baby-n (1987) haur bahitzailearena, eta ustez banpiro bihurtzen ari denarena Robert Biermanen Banpiro musuak-en (1988).
Paper erromantikorik ere egin izan du: Cheren maitalea Norman Jewinsonen Ilargiaren lilura-n (1987), edo senargai etsiarena Hirurentzako eztei bidaia-n (1992). Salbuespen horien ondoren ordea, ohiko pertsonaietara itzuli zen. David Lynchen aginduetara Bihotz basatia (1990) egin zuen, eta 1995ean Gizonezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen Mike Figgisen Leaving Las Vegas-en egindako lanagatik. Hiltzear dagoen akoholikoarena egiten du Cagek aipatutako filmean. Hurrengo urtean Michael Bayren Harkaitza-n lan egin zuen. 2000. urtean Family Man egin zuen.
Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/12/10 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nicolas Cage ![]() |
![]() |
Artikulu hau Kaliforniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |