Darfurko gatazka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Darfur osatzen duten Sudango hiru estatuak: Shamal Darfur (Iparraldeko Darfur), Gharb Darfur(Mendebaldeko Darfur) eta Janub Darfur (Hegoaldeko Darfur)

Darfur Sudango mendebaldeko eskualde bat da. Darfurko gatazka yanyauiden edo Abbala leinuetakoen eta fur, zaghawa eta masalit herrien artean sortu zen, batik bat, eta 2003an hasi zen. Sudango gobernuak yanyauidei lagundu zien armaz eta horniduraz, eta haiekin batera parte hartu zuen hainbat erasotan, nahiz jendaurrean hori gezurtatzen duen. Sudango Bigarren Gerra Zibilean ez bezala, gerra hau ez da musulmanen eta musulman ez direnen arteko gerra, Darfurreko biztanle gehienak musulmanak baitira. Gerra horrek 400.000 mila hildako eragin ditu bazter haietan, eta ia 3.000.000 lagunek handik ihes egin behar izan dute. Gerrako biktima zuzenez gainera, goseteak ere biktima-kopuru handia eragin du. 2007ko udan, NBEk Darfurrera 26.000 soldadu bidaltzea erabaki zuen. 2008an, Hagako Nazioarteko Zigor Auzitegiak Sudango lehendakari Omar al-Bashir atxilotzea eskatu zuen genozidioagatik eta gizadiaren aurkako krimenengatik, baina bai Sudango gobernuak, bai Arabiar Ligak eta bai Afrikar Batasunak gaitzetsi egin zuten eskari hori. Gaur egun, Darfurko gerrak bere horretan dirau, konponbiderik aurkitu ez zaiola.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo lotura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Darfurko gatazka Aldatu lotura Wikidatan