Dave Benton

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dave Benton

Bizitza
JaiotzaAruba1951ko urtarrilaren 31 (73 urte)
Herrialdea Estonia
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta abeslaria
Genero artistikoapop musika
Musika instrumentuaperkusio instrumentua
ahotsa

IMDB: nm1091888 Last fm: Dave+Benton Musicbrainz: 406f363b-bef4-4c06-966c-f3f9de4a560a Discogs: 834602 Allmusic: mn0001754306 Edit the value on Wikidata

Efrén Eugene Benita, Dave Benton izen artistikoaz ezaguna (Oranjestad, 1951ko urtarrilaren 31) arubar abeslaria da, Estonian bizi dena. 2001eko Eurovision Abesti Lehiaketa irabazi zuen Tanel Padar abeslaria eta 2XL taldearekin batera, "Everybody" kantarekin. 50 urterekin irabazi zuelarik, lehiaketa adin zaharrenarekin irabazi duen artista da (2023 arte gutxienez).

Gaztaroan AEBtan bizi izan zen, eta The Drifters, Tom Jones, Billy Ocean, José Feliciano eta The Platters bezalako artistekin bateria-jole eta korista bezala aritu zen.

1981ean Aruba ordezkatu zuen OTI jaialdian. 1980ko hamarkadan Herbeheretan bizi zela, estoniar emaztea izango zuena ezagutu zuen, eta 1997an Estoniara joan ziren bizitzera.


Biografia
Aruba
Artikulu hau Arubako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Biografia
Estonia
Artikulu hau Estoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.