2001eko Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
2001eko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Maiatzaren 12, 2001
Egoitza Parken Stadion, Kopenhage
Aurkezlea(k) Natasja Crone Back
Søren Pilmark
Antolatzailea Danmarks Radio (DR)
Partaide kopurua 23
Irabazlea "Everybody"
Tanel Padar, Dave Benton & 2XL
 Estonia

2001eko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 46. edizioa izan zen. Kopenhageko Parken estadioan ospatu zen, Danimarkan, maiatzaren 12an. Aurkezleak Natasja Crone Back eta Søren Pilmark izan ziren.

Garaileak Estoniako Tanel Padar eta Dave Benton izan ziren, 2XL taldearekin batera, "Everybody" abestiarekin. Estoniaren lehen garaipena izan zen.

Hogeita hiru herrialde izan ziren partaide. Aurreko ediziotik kanpo geratu ziren bost herrialde itzuli ziren: Bosnia-Herzegovina, Eslovenia, Lituania, Polonia eta Portugal. Grezia ere itzuli zen, bi urteko eten baten ostean. Bestalde, aurreko bost urteetan batezbesteko emaitza txarrenak zituzten zazpi herrialdeak lehiaketatik kanpo uztea erabaki zuen Europako Irrati-Telebista Batasunak: Austria, Belgika, Errumania, Finlandia, Mazedoniako Errepublika, Suitza eta Zipre.

Lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Herbehereak Ingelesa Michelle "Out on My Own" Kanpoan nire kasa 18 16
02  Islandia Ingelesa Two Tricky "Angel" Aingeru 22 3
03  Bosnia-Herzegovina Bosniera, Ingelesa Nino Pršeš "Hano" 14 29
04  Norvegia Ingelesa Haldor Lægreid "On My Own" Bakarrik 22 3
05  Israel Hebreera Tal Sondak "En Davar" (אין דבר) Ez axola 16 25
06  Errusia Ingelesa Mumiy Troll "Lady Alpine Blue" Andere urdin alpetarra 12 37
07  Suedia Ingelesa Friends "Listen to Your Heartbeat" Entzun zure bihotz taupada 5 100
08  Lituania Ingelesa, Lituaniera SKAMP "You Got Style" Estiloa daukazu 13 35
09  Letonia Ingelesa Arnis Mednis "Too Much" Gehiegi 18 16
10  Kroazia Ingelesa Vanna "Strings of My Heart" Nire bihotzaren hariak 10 42
11  Portugal Portugesa MTM "Só sei ser feliz assim" Horrela bakarrik naiz zoriontsua 17 18
12  Irlanda Ingelesa Gary O'Shaughnessy "Without Your Love" Zure maitasunik gabe 21 6
13  Espainia Gaztelania David Civera "Dile que la quiero" Esaiozu maite dudala 6 76
14  Frantzia Frantsesa, Ingelesa Natasha St-Pier "Je n'ai que mon âme" Nire arima besterik ez daukat 4 142
15  Turkia Turkiera, Ingelesa Sedat Yüce "Sevgiliye Son" Maitasunaren amaiera 11 41
16  Erresuma Batua Ingelesa Lindsay Dracass "No Dream Impossible" Ezinezko ametsik ez 15 28
17  Eslovenia Ingelesa Nuša Derenda "Energy" Energia 7 70
18  Polonia Ingelesa Piasek "2 Long" Luzeegi 20 11
19  Alemania Alemana, Ingelesa Michelle "Wer Liebe lebt" Maitasuna bizi duenak 8 66
20  Estonia Ingelesa Tanel Padar, Dave Benton & 2XL "Everybody" Denok 1 198
21  Malta Ingelesa Fabrizio Faniello "Another Summer Night" Beste uda gau bat 9 48
22  Grezia Greziera, Ingelesa Antique "Die for You" Zuregatik hil 3 147
23  Danimarka Ingelesa Rollo & King "Never Ever Let You Go" Sekula inoiz ez dizut joaten utziko 2 177

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]