Aruba

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aruba
Ez da estatua
Bandera Armarria
Ereserkia: Aruba Dushi Tera
Hiriburua
eta hiri handiena
Oranjestad
Hizkuntza ofiziala(k) Nederlandera, papiamentoa
Herritarra arubar
Gobernua Monarkia konstituzionala
 -  Erregea Gilen Alexandro
 -  Gobernadorea Fredis Refunjol
 -  Lehen ministroa Nelson Oduber
Independentzia
Azalera
 -  Guztira 193 km2
 -  Ura (%) arbuiagarria
Biztanleria
 -  2007 zenbatespena 104.494 (195.)
 -  Dentsitatea 581bizt./km2 (18.)
Dirua Arubako florina (AWG)
Ordu-eremua AST (UTC-4)
Aurrezenbakia 297
Internet domeinua aw

Aruba[1] Antilla Txikietako uharte bat da. Alonso de Ojeda esploratzaile espainiarrak aurkitu zuen 1499. urtean, Herbehereek bereganatu zuten 1636. urtean. 1986 arte, Antilla Herbeheretarren parte izan zen. Gaur egun, Herbehereetako Erresumako herrialdea da.

Hiriburua Oranjestad hiria da.

Gobernua eta politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berez, Aruba ez da estatu independente bat, barne autonomia osoa daukan Herbehereetako lurralde ez metropolitar bat baizik. Herbehereek defentsa arloa, hiritartasun kontuak, kanpo erlazioak eta estradizioak kontrolatzen dituzte, baina beste gai guztietan, Aruba lurralde guztiz autonomoa da. Arubak bere legeak, konstituzioa, gobernua eta dirua dauzka.

Estatu burua Herbehereetako erregea da, gobernatzaile batek ordeztua eta sei urterako hautatua. Gobernua, ordea, lau urtean behin hautatzen da. Gobernu burua Arubako lehen ministroa izaten da: bere ministro kontseiluarekin, gobernuko botere exekutiboa osatzen du.

Arubako uhartea

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arubako jarduera ekonomiko nagusia turismoa da, BPGaren erdia osatzen baitu. Dirua Arubako florina da. Ameriketako dolarrarekin trukaneurri finkoa dauka. (1.79:1).

Turismoa da arubar ekonomiako lehen euskarria, bertan baitago lan enplegu gehienen iturria. Banku jarduerek eta petrolio birfinketak ere garrantzi handia daukate.

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aruban, Antilla Herbeheretarretan bezala, hizkuntza ofizial bakarra nederlandera da, hezkuntzan erabilia; hala ere, arubatarrak oro har elebidunak edota eleaniztunak dira, ingelesa eta gaztelania baitarabiltzate. Haiekin batera, arubatarrek hizkuntza propio bat ere daukate, eguneko bizitzan maiz erabilia: papiamentoa, gaztelania eta portugesetik sortutako hizkuntza kreolera. Azken urteotan, Arubako gobernuak gero eta garrantzi handiagoa ematen ari zaio papiamentoari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aruba Aldatu lotura Wikidatan


Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
LocationNorthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina uharte amerikarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
LocationSouthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)