David Merino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Merino II.a
Izen osoa: David Merino Soto
Jaiotza data: 1990eko apirilaren 16a (29 urte)
Jaioterria: Villar de Torre ( Errioxa)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Aspe
Postua: Atzelaria
Altuera: 1,89 m
Pisua: 80 kg
Debutatze data: 2010eko uztailaren 4a
Debutatze pilotalekua: Adarraga pilotalekua
Erretiratze data: 2018ko abuztuaren 10a
Erretiratze pilotalekua: Ezkaraiko pilotalekua

David Merino Soto, pilota arloan Merino II.a izenaz ezaguna (Villar de Torre, Errioxa, 1990eko apirilaren 16a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari jokatzen zuen, Asperekin. 2012an, Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia irabazi zuen, Titin III.a lagun zuela. Profesional bilakatu baino lehen, 2010ean Biharko Izarrak torneoko txapeldun izan zen.[1]

2012an irabazitako binakako txapelketa hartan jo zuen goia; geroztik ibilbide gorabeheratsua izan zuen, eta ez zen joko maila hura ematera itzuli. Daviden anaia Miguel ere pilotari profesional ohia da, eta biak batera erretiratu ziren pilota profesionaletik, 2018ko abuztuaren 10ean, Ezkaraiko pilotalekuan (Errioxa).[2][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Enpresako fitxa
  2. (Gaztelaniaz)  «Miguel y David Merino: “Se acaba Aspe, la pelota continúa”» Deia 2018-08-12 . Noiz kontsultatua: 2019-01-07 .
  3. (Gaztelaniaz)  «David Merino: "Imaginaba que Aspe podía no renovarnos"» Mundo Deportivo 2018-08-17 . Noiz kontsultatua: 2019-01-07 .


Biografia
Errioxako Autonomia Erkidegoa
Artikulu hau Errioxako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.