Edukira joan

Ezkarai

Koordenatuak: 42°19′36″N 3°00′48″W / 42.326666666667°N 3.0133333333333°W / 42.326666666667; -3.0133333333333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezkarai
Errioxako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
AlkateaDiego Antonio Bengoa de la Cruz (en) Itzuli
Izen ofizialaEzcaray
Posta kodea26280
INEk ezarritako kodea26061
HerriburuaEzcaray
Geografia
Koordenatuak42°19′36″N 3°00′48″W / 42.326666666667°N 3.0133333333333°W / 42.326666666667; -3.0133333333333
Map
Azalera142,85 km²
Altuera813 m
MugakideakValgañón, Zorraquín, Ojacastro, Pazuengos, Donemiliaga Kukula, Villavelayo, Canales de la Sierra, Barbadillo de Herreros eta Fresneda de la Sierra Tirón
Demografia
Biztanleria2.080 (2023)
25 (2022)
alt_left 973 (%46,8) (%50,5) 1.051 alt_right
Dentsitatea15 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia941
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakNoirmoutier-en-l'Île
MatrikulaLO
ezcaray.org

Ezkarai[1] (gaztelaniaz eta ofizialki, Ezcaray) Errioxako mendebaldeko udalerri bat da. 2020an 2.045 biztanle zituen.[2] Udan, 15.000 biztanle ere izatera iristen da, bertako industria turistikoak erakarrita.

Eduardo Aznar ikertzailearen esanetan, Ezkarai toponimoak «haitz garaia» esan nahi du: San Torcuatoko haitzaren azpian dago Ezkarai, eta Aznarrek uste du izenak hari egiten diola erreferentzia. Euskal «toponimo horrek ahaide batzuk baditu Araban, Ipar Euskal Herrian, Bizkaian... Bilbotik gertu, bada Azkarai izeneko herri bat».[3]

Ezkarai inguruko toponimian oso nabarmena da euskararen presentzia: Altuzarra, Ayabarrena, Azárrulla, Cilbarrena, Bonicaparra, Turza, Urdanta, San Antón, Zaldierna.[4]

Neolito aroan dagoeneko populatua izan zen inguru hau, aizkora landuak aurkitu baitzira Ezkarain, Ojacastron eta Tres Fuentesen (Valgañón), azken honetan bizileku izan zen leize bat ere badago.

Beroien eta Autrigoien lurraldea izan zen[4], pelendoiekiko muga bazen ere. Erromatarrek konkistatu zutenean kolonoek kastro bat eraiki zuten alboan, Ojacastrori izena ematen diona. XX. mendean egindako indusketatan Trajanoren garaiko txanponak aurkitu ziren eta hileta tumulo batzuk ere bai Virgen de Allende baseliza izan zen tokian.

711. mendean musulmanek Iberiar penintsula guztia hartu eta harana despopulatu egin zen. Musulmandarrek talaia bat eraiki zuten San Torcuato haitzean. X. mendean Antso I.a Gartzeitz Iruñeko erregeak konkistatu zuen harana eta Ezkarai herria sortu zuen, ingurua birpopulatzeko helburuaz[4]. Araba mendialdetik eta Nafarroatik jende ugari etorri zen eta XIV. menderarte euskara nagusi izan zen bertan[4]. Errioxako lurretan gehien iraun zuen eremua izan zen. XIII. mendean Fazaña de Ojacastro epaiak dio Ojacastroko biztanleek euskaraz deklaratu dezaketela epaiketetan, inguruan hizkuntza hori erabiltzen baita[5].

1076. urtean Gaztelak bereganatu zuen eta 1312. urtean Fernando IV.ak forua eman zion[6]. XV. mendean Gaztelako Gerra Zibila izan ondoren Leiva eta Manrique de Lara familiei eman zitzaien harana, eta bigarrenak lehenengoaren lurrak erosi eta Manrique de Laratarrak Valdezkaraiko jaun bihurtu ziren.

XVI. mendean artileari loturiko hainbat tailer sortu ziren Ezkarain eta sona hartzen hasi zen. XVII. mendean beheraldi bat izan zuen baina XVIII. mendean Ensenadako Markesaren eraginez bultzada berria jaso zuen[7]. Santa Barbarako Erregeren Ehun Fabrika (Real Fábrica de Paños de Santa Bárbara) izan zen Ezkaraiko ekonomiaren garapenaren arduraduna eta populazioa hirukoiztu egin zuen. Euskaldun ugari, katalanak eta belgiarrak ere iritsi ziren Ezkaraira. 1790 eta 1801 artean Ezkarai Real Sociedad Económica de La Rioja Ilustrazioaren ideiekin sorturiko elkartean sartu zen[8].

Aro garaikidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendean Kataluniako ehungintza industria modernoarekin ezin lehiatu eta gainbehera etorri zen. Iberiar Penintsulako Gerra garaian posizio estrategikoa izateagatik eta industria garrantzitsua izateagatik konfliktoak bete betean harrapatu zuen. Napoleondarren tropak Haron ezarri ziren eta ezkarairi abereak, ehunak, dirua eta bestelakoak eskatu zizkioten. Santo Domingo de la Calzadan ere Suitzako tropak ezarri ziren eta eskaera berak egin zizkioten. Gerra luzatzen hasi zen eta Ezkaraiko udaletxeak lurrak saldu behar izan zituen eskaera guztiei aurre egiteko. Azkenean frantziarren tropak bertan ezarri ziren harik eta 1813an kanporatuak izan ziren arte.

Lehen Karlistaldian ere kalte ugari izan zituen, Negri kondeak herriari setioa ezarri baitzion. Gerra haiek amaitzean ehun fabrikak porrot egin zuen, eta 1845ean itxi behar izan zuten.[9]

XX. mendean turismoak garapen ekonomiko handia ekarri zion, Valdezcaray eski estazioa dela eta bereziki.

Herrixka Biztanleak (2000) Biztanleak (2010[10]) Biztanleak(2020)[11] Oharrak
Ezkarai (herria) 1.777 2.006 1.941
Altuzarra 0 0 0 XX. mendean abandonatua
Aiabarrena 5 8 4
Azárrulla 14 20 23
Zilbarrena 0 0 0 XX. mendean abandonatua
Posadas 21 14 8
San Antón 8 4 8
Turza 5 9 5
Urdanta 18 23 21
Zaldierna 13 14 25

Biztanleriaren bilakaera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Santa Barbara Errege Fabrika.
  • Andre Maria Nagusiaren eliza (Iglesia de Santa María la Mayor): XVI. mendekoa, aragoitar gotiko estiloan eraikia. Erretaula ere XVI mendekoa da eta sakristian museo bat du.
  • Santa Barbara Errege Fabrika: 1752. urtean sortu zen, eta 1773an Errege Konpainia pribilegioa jasotzean Compañía Real de San Carlos y Santa Bárbara de la villa de Ezcaray izena hartu zuen.[9]
  • Aingeruaren jauregia (XVIII mendekoa)
  • La Virgen de Allende baseliza
  • Santa Barbara baseliza
  • Barroeta jauregia
  • San Lazaroren gurutzadura

Hainbat jaialdi egiten dira Ezkarain:

  • Las Habas de San Benito: Santa María de Ubagako monjeek Ezkaraiko pobreei babak banatzen zizkiela omentzen den jaialdia da, martxoaren 21ean ospatzen dena.
  • Las aleluyas: Pazko igandean ospatzen da. Udaletxetik goxokiak eta dirua botatzen da eta haur eta gazteek harrapatu egin behar dituzte.
  • Santa Barbara jaiak: Santa Barbara baselizara prozesioa egiten da.
  • San Lorenzo jaiak: Herriko patroiaren jaiak dira, abuztuaren 10ean ospatzen direnak.
  • Allendeko Andre Mariaren jaiak, irailaren 24ean. La Virgen de Allendeko baselizara prozesioa egiten da.
  • San Juan eguna.

Herriko kirol taldea Club Deportivo San Lorenzo da. Hirugarren mailan ibili izan den arren gaur egun maila apalagoan jokatzen du.

Ezkaraitar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindiaren 149. araua: Euskal Herri inguruko exonimoak
  2. «Ezcaray - Población: inmigrantes, emigrantes y otros datos sobre los habitantes de cada municipio» www.epdata.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).
  3. Unanue Irureta, Maialen. (2018-11-22). «Agerikoak dira erroak» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  4. a b c d (Gaztelaniaz) «PASADO Y PRESENTE» Ayuntamiento de Ezcaray 2015-02-19 (Noiz kontsultatua: 2021-09-07).
  5. «EL EUSKARA EN LA RIOJA, "LA FAZAÑA DE OJACASTRO"» www.kondaira.net (Noiz kontsultatua: 2021-09-07).
  6. «Fuero comarcal Ojacastro,Ezcaray,Zorraquín,Valgañón,Fernando IV,1312 - www.valleNajerilla.com» www.vallenajerilla.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-07).
  7. «Ezcaray - fotos» centros2.pntic.mec.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-07).
  8. «Sociedad económica de La Rioja Castellana - Mapa 1801 - bermemar» www.bermemar.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-07).
  9. a b (Gaztelaniaz) «Real Fábrica de Paños de Santa Bárbara - Lugar de interés» La Rioja Turismo@es||| (Noiz kontsultatua: 2021-09-07).
  10. Nomenclátor INE
  11. (Gaztelaniaz) «Habitantes Ezcaray 1900-2020» www.foro-ciudad.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]