Deabruaren Uhartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Deabruaren Uhartea
Bagne de Cayenne
Tour dreyfus kourou.jpg
Dreyfus dorrea Pointe des Roches lurmuturrean, Kourou.
Kokapena
kokapenmapa
Kokapen fisikoa Ozeano Atlantikoa
Ur-masa Ozeano Atlantikoa
Koordenatuak 5° 17′ 38″ N, 52° 35′ 00″ W / 5.2938888888889°N,52.583333333333°W / 5.2938888888889; -52.583333333333Koordenatuak: 5° 17′ 38″ N, 52° 35′ 00″ W / 5.2938888888889°N,52.583333333333°W / 5.2938888888889; -52.583333333333
Historia eta erabilera
Irekiera 1852
Erabilera Espetxea
Arkitektura
Azalera 0,14 km²

Cayenneko espetxe koloniala (frantsesez: Bagne de Cayenne), askoz ere ezagunagoa Deabruaren Uhartea izenez (frantsesez: Île du Diable), Salut uharteetako txikiena da, XIX. eta XX. mendeetan bertan izen berdineko espetxe ospetsua egon zen. Uhartea Guyana Frantsesako kostaldetik 11 kilometrora dago eta 14 hektareatako (0,14 km²) azalera du.

Espetxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espetxea nonbait ezaguna bada bere bizi baldintza kaxkarrak eta bertako presoen bizimodu latza eta jasaten zuten tratu ankerrarengatik da.

1851n Napoleon III.aren aginduz mota guztietako presoak Frantziatik urruti espetxeratuak egongo ziren presondegi hau eraiki zen, bai hiltzaileak nahiz preso politikoak. Nahiz eta espetxeko administrazio eraikinak lur lehorreko Kouroun egon, denboraren poderioz multzo osoak Deabruaren uhartea izena jaso zuen.

1852tik 1938ra 80.000 preso espetxeratuak egon ziren, uhartearen osasun baldintzak txarrak zirelako oso, haietako asko ez ziren inoiz bertatik bizirik irtengo. Uhartetik ihes egiteko modu bakarra itsasoz eta txalupaz zen, eta jada lur lehorrean ohian sakon eta barneraezina zegoen, hortaz inor ez daki zehatz-mehatz zenbat iheslarik ihes egiten lortu zuten.

Espetxeari bizirautea lortu zuten preso-ohietako batzuk bere bizipenak idatziz kontatu dituzte:

1946an espetxea behin betiko itxi zen eta bertako preso gehienak Frantziara itzularaziak izan ziren, baina haietako batzuk Guyana Frantsesan gelditzea erabaki zuten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Deabruaren Uhartea Aldatu lotura Wikidatan