Defentsa Batzorde Nazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Defentsa Batzorde Nazionala
Datuak
Motagoverning body (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1936ko uztailaren 25a
Ordezkatzen duEspainiako Bigarren Errepublika
Desagerpena1936ko irailaren 30a

Defentsa Batzorde Nazionala (gaztelaniaz: Junta de Defensa Nacional) 1936ko uztailaren 25ean sortu zuten Espainiako II. Errepublikaren kontra militar matxinatuek sortu zuten estatu-kolpeak porrot egin eta gero. «Estatuaren botere guztiak» hartu zituen bere gain matxinatuek kontrolatutako lurraldean.

Ezarpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matxinatuek, hasieran, hierarkia militarraren arabera zuzendu zuten mugimendua. José Sanjurjo jeneralak gidatu zuen mugimendua. Geroago, Sanjurjo bera buru zuen direktorio militar bat formalki eratzea aurreikusita zegoen, baina jenerala 1936ko uztailaren 20an hil zen hegazkin-istripu batean. Horrela, hil zenean, Miguel Cabanellas izan zen matxinatuen agintea beregan hartu zuena. Uztailaren 19an bertan, Sanjurjo hil aurretik, Mola jeneralak direktorio militarraren zerrenda zabaldu egin zuen eta baita eman beharreko lehen xedapenen zerrenda ere.

Uztailaren 25ean, ofizialki, Defentsa Batzorde Nazionala eratu zen, Burgosen egoitza zuena. Zazpi kidek osatu zuten, eta Miguel Cabanellas Ferrer dibisio-jeneralik beteranoena berretsi zuen jarduneko presidente eta estatu-buru gisa. Izendapenaren bidez, Zaragozako aginte-gunetik aldentzea zen helburua, izan ere, matxinadaren lehen egunetan, udal-gobernu bat ituntzen saiatu zen errepublikanoekin. Biharamonean, Batzordeak Francisco Franco izendatu zuen hegoaldeko fronteko indar matxinatuen buru, eta abuztuaren 3ra arte ez zen proposatu Batzordean kide gisa sartzea, Gonzalo Queipo de Llano eta Luis Orgaz jeneralekin batera. Orduan, batzordea hamar kiderekin geratu zen.Formalki irailaren 17an izendatu ziren, nahiz eta de facto hitza eta botoa zuten Gobernuaren erabakietan abuztuaren 3tik aurrera.

Bi aste geroago, lehendakariak Batzordearen dekretu bat sinatu zuen. Horren bidez, Espainiako Bigarren Errepublikak ezarritako hiru koloreko bandera (gorria, horia eta morea) Karlos IIIaren garaian gerrako itsas armadaren bandera gisa sortu eta ondoren bandera nazional gisa erabilitako bi koloretakoa (gorria eta horia) ezarri zen. 1936ko irailaren 21ean, Salamancan, bilera bat egin zen. Bilera hartan, Batzordeak aginte militar bakarra ezarri behar zuen gertatutako hainbat gorabehera saihesteko. Batzorde aginte militar bakarra onartu egin zuen Cabanellas presidentearen oposizioarekin. Ondoren, Francisco Franco aukeratu zuten Estatuko Gobernuko buru eta Armadetako Jeneral Nagusi gisa. Cabanellasek ez zuela bozkatuko adierazi zuen, neurriaren kontra zegoelako.

Kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehendakaria

  • • Miguel Cabanellas Ferrer, dibisio-jenerala

Batzordekideak

  • Andrés Saliquet Zumeta, dibisio-jenerala
  • Miguel Ponte eta Manso de Zúñiga, brigada-jenerala
  • Emilio Mola Vidal, brigada-jenerala
  • Fidel Dávila Arrondo brigada-jenerala
  • Federico Montaner Canet Estatu, Nagusiko koronela
  • Fernando Moreno Calderón, Estatu Nagusiko koronela
  • Francisco Moreno Fernández, ontzi-kapitaina
  • Francisco Franco Bahamonde, dibisio-jenerala
  • Germán Gil y Yuste, dibisio-jenerala
  • Gonzalo Queipo de Llano y Sierra, dibisio-jenerala
  • Luis Orgaz Yoldi, brigada-jenerala.

Desegitea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1936ko irailaren 30eko Defentsa Batzorde Nazionalaren 138. dekretuak Franco jenerala izendatu zuten Espainiako Estatuko Gobernuburu, eta Francok bere gain hartu zituen Estatu berriaren botere guztiak, Lurreko, Itsasoko eta Aireko indar nazionalen jeneral nagusi bilakatu zen eta operazio guztien aginte gorena hartu zuen. Defentsa Batzorde Nazionala iraungita geratu zen Francori botereak eskualdatzean. Estatuaren administrazioarentzat, gerraren nondik norakoak alde batera utzita, Francok berehala eratu zuen Estatuko Batzorde Teknikoa eta beste erakunde laguntzaile batzuk.

Izen bereko beste erakunde batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Francoren erregimenean beste bi erakunde sortu ziren, Defentsa Batzorde Nazional izenarekin. 1939ko abuztuaren 8an, gerra zibila amaitu ondoren, Ministroen Kontseiluaren organo aholku-emaile gisa eratu zen.

Estatuko Lege Organikoak, 1967ko urtarrilaren 10ekoak, Defentsa Nazionaleko Batzorde bat sortu zuen, Gobernuko presidenteak zuzendua eta hiru armadetako Estatu Nagusiko buruek osatua. Batzorde horren eginkizuna defentsa-arloko aholkularitza zen eta, Erresumako Kontseiluarekin batera, krisi-egoeretan Estatuko Burutzaren funtzioak bere gain hartzeko gaitasuna zuen.

Diktadura frankistaren trantsizio politikoaren garaian, eta ondoren, Defentsa Batzorde Nazionala deitu izan zaio, hainbat alditan, Gobernuko presidenteak, Defentsa ministroak, Defentsako Estatu Nagusiko buruak (JEMAD) eta hiru armadetako Estatu Nagusiko buruek osatutako organoari. Azken horiek Gobernuari aholkuak ematen dizkiote defentsa-arloan, betearazpen-eskumenik gabe. 2005ean, azkenean, Batzordea desagertu zen, eta Defentsa Kontseilu Nazionalari eman zizkion eginkizunak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]