Gonzalo Queipo de Llano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Gonzalo Queipo de Llano
Gonzalo Queipo de Llano en Berlín en 1939.jpg
Bizitza
Jaiotza Valladolid1875eko otsailaren 5a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Sevilla1951ko martxoaren 9a (76 urte)
Hobiratze lekua Basílica de la Macarena (Sevilla)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak ofiziala eta militarra
Zerbitzu militarra
Gradua jeneral
Gatazka Espainiako Gerra Zibila

Gonzalo Queipo de Llano (Tordesillas, Espainia, 1875eko otsailaren 5a - Sevilla, Espainia, 1951ko martxoaren 9a) Espainiako Armadako militarra izan zen. Espainiako Gerra Zibilean, estatu kolpean parte hartu eta gerrak iraun bitartean zein gerraondoan, pertsona asko hiltzeko agindua eman zuen.[1]

Terrore erregimena ezarri zuen Sevillan, eta giza eskubideen urratzea gerrako armatzat erabili zuen. Hargatik, ohorezko hilobi nabarmena du Sevillako Macarena elizan, Elizaren eta bertako kofradia garrantzitsu baten babesaz. Memoria Legea aplikatzen ez dela eta, gai arantzatsua izaten jarraitzen du.[2][3]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monarkiaren aurkako matxinadan parte hartu ondoren (Cuatro Vientos, 1930), Portugalera alde egin behar izan zuen. Espainiako Gerra Zibilean, Francoren estatu kolpearekin bat egin zuen, eta Hegoaldeko gudarostearen buru egin zuten. 1939an, teniente jeneral izendatu zuten, eta, gero, Sevillako kapitain jeneral. Gerra garaian, oso ezaguna egin zen Andaluzian, Sevillako irratian egiten zituen hitzaldi beroak zirela eta.[4] Hitzaldi haietan, Errepublikaren aldekoak hiltzera eta bortxatzera animatzen zituen bere soldaduak. Oso aipatua da irratiz emandako hitzaldi haietako pasarte hau:[5][6]

« Nuestros valientes legionarios y regulares han enseñado a los rojos lo que es ser hombre. De paso, también a las mujeres de los rojos, que ahora, por fin, han conocido a hombres de verdad, y no castrados milicianos. Dar patadas y berrear no las salvará.

Itzulpena: Gure legionario eta tropa erregular ausartek gorriei irakatsi diete zer den gizon izatea. Bide batez, gorrien emakumeei ere bai; emakume horiek, orain, azkenean, benetako gizonak ezagutu dituzte, eta ez miliziano zikiratuak. Ostiko eta orro egiteak ez ditu emakume horiek salbatuko.

 »
Gonzalo Queipo de Llano

1950ean, Francisco Francok Queipo de Llanoko markesa titulua eman zion, bere zerbitzura egindako lanagatik; eta 2012an Mariano Rajoyren gobernuko Justizia ministro Alberto Ruiz-Gallardónek titulu hori berritu zion Gonzalo Queipo de Llanoren bilobari.[2][6] Eliza Katolikoak (frankismoarekin elkarlanean aritu baitzen) bere tenplu batean gordeta ditu Queipo de Llanoren gorpuzkiak: Sevillako Macarena elizan, hain zuzen ere.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]