Edukira joan

Dekalogo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hamar Aginduak edo Dekalogoa hebreeraz.

Dekalogoa hamar esaldiz edo hamar paragrafoz osatutako testu motari esaten zaio. Hamar arau, hamar argibide, hamar argudio, hamar arrazoi...

Historiako dekalogorik ospetsuena Hamar Aginduak edo Dekalogoa da, juduen kulturaren arautegiaren laburpen modukoa. Judaismoaren, kristautasunaren eta islamaren erreferentziazko testua.


«
Jainkoak hitz hauek esan zituen:

2 «Neu nauzu Jauna, zeure Jainkoa, Egiptotik, esklabotzatik, atera zintuena.

3 «Ez izan ni beste jainkorik.

4 «Ez egin idolorik, ez irudirik, goian zeruan, behean lurrean nahiz lurpeko uretan dagoenetik. 5 Ez ahuspeztu haien aurrean, ezta gurtzarik eman ere, ni, Jauna, zure Jainkoa, Jainko jeloskorra bainaiz: gorroto didaten gurasoen gaiztakeria ondorengoengan zigortzen dut hirugarren eta laugarren belaunaldiraino ere; 6 baina mila belaunaldiz agertzen diet onginahia maite nautenei eta nire aginduak betetzen dituztenei.

7 «Ez erabili alferrik Jaunaren, zeure Jainkoaren, izena, ez baitut hori egingo duenik zigorrik gabe utziko.

8 «Gogoan izan larunbata, Jaunari sagaratzeko. 9 Sei egunez egingo duzu lan eta zeure eginbehar guztiak burutuko; 10 baina zazpigarrena atseden-eguna duzu, Jaunari, zeure Jainkoari, sagaratua. Ez egin inolako lanik egun horretan, ez zuk, ez zure seme-alabek, ez zure morroi-mirabeek, ez zure abereek, ezta zure herrian bizi den etorkinak ere. 11 Zeren sei egunetan egin baitzituen Jaunak zeru-lurrak, itsasoa eta berorietan bizi den guztia, eta zazpigarren egunean atseden hartu baitzuen. Horregatik, larunbata bedeinkatu egin zuen Jaunak eta egun sakratutzat ezarri.

12 «Ohoratu aita-amak, luzaro bizi zaitezen, Jaunak, zeure Jainkoak, ematen dizun lurraldean.

13 «Ez hil inor.

14 «Ez egin adulteriorik.

15 «Ez ostu.

16 «Ez egin gezurrezko testigantzarik lagun hurkoaren aurka.

17 «Ez gutiziatu lagun hurkoarenik ezer: ez haren emazterik, ez morroi-miraberik, ez idirik, ez astorik, eta ez beste ezertxo ere».

»

Biblia. Irteera. 20. atala[1]

Dekalogo eraginkor bat idazteko honako helburu hauek izan beharko lituzke idazleak:

  1. Berrikuntza: Etengabe hobetzeko eta kalitatean hazteko modu berriak bilatzeko helburua.
  2. Enpatia: Besteen sentimenduak ulertzeko eta partekatzeko helburua.
  3. Errespetua: Besteak gizalegez eta begirunez tratatzeko helburua.
  4. Erantzukizuna: Gure ekintzen ondorioak onartzeko helburua.
  5. Etengabeko ikaskuntza: Ezagutza eta trebetasun berriak eskuratzeko beti irekita egoteko helburua.
  6. Jasangarritasuna: Ingurumena eta gizartea zaintzen laguntzeko helburua.
  7. Lankidetza: Helburu komunak lortzeko, taldean lan egiteko helburua.
  8. Pasioa: Egiten dugun guztian gogo bizia eta dedikazioa erakusteko helburua.
  9. Oreka: Lanaren, familiaren eta ongizate pertsonalaren arteko harmonia bilatzeko helburua.
  10. Osotasuna: Zintzotasunez eta gardentasunez jarduteko helburua, egoera guztietan.
  11. Umorea: Irakurleari irribarrea ateratzeko helburua.


Kanpoko adibideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dekalogoa hedabideetan maiz erabiltzen den testu mota bat da.[2][3] Dekalogoetan hamar, (edo hamarretik hurbil dagoen kopuru bat),[4] argudio,[5] adibide, aholku,[6] jarraibide[7] iritzi edo printzipio[8] ematen dira, irakurlea harrapatzeko; irakurleari hasieratik adierazteko testua ez dela oso luzea izango.

Maiz, testuaren paragrafoetan zenbakiak paratzen dira.[9]

  • "Aldarrikapen Inklusiboen Dekalogoa".[10]
  • "Euskarafobiaren gida eta lantokian euskarafobia salatzeko bidea".[11]
  • "Euskararen dekalogoa".[12]
  • "Influencer deseuskalduna izateko dekalogoa". Sondikako euskara elkartea.[13]
  • "Hiztun ekologistaren dekalogoa".[14]
  • "Ingurumenari buruz komunikatzeko Elhuyarren dekalogoa"[4]
  • "Noentiendotarron dekalogoa".[15]
  • "Tafallako Udalaren Dekalogoa Euskarari buruz".[16]
  • "Zergatik ikasi euskara eta nola iritsi euskaldun izatera (dekalogoa)"[17]
  • Iban Zaldua: (Euskal) literaturaren alde (eta kontra) : Dekalogoak, manifestuak eta bestelako artefaktu apokaliptiko zein integratuak, 2016. ISBN 978-84-9027-672-3[18]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Elizen Arteko Biblia/Irteera — Wikiteka» eu.wikisource.org (kontsulta data: 2024-11-19).
  2. «Dekalogoak - Elhuyar Zientzia» zientzia.eus (kontsulta data: 2026-07-19).
  3. «dekalogoak • ZUZEU» ZUZEU (kontsulta data: 2026-07-19).
  4. 1 2 Zientzia, Elhuyar. (2023-06-07). «Ingurumenari buruz komunikatzeko Elhuyarren dekalogoa» Elhuyar Zientzia (kontsulta data: 2026-07-19).
  5. Software librea behar dugu. Software librearen aldeko dekalogoa. « Librezale.eus. (kontsulta data: 2026-07-19).
  6. Dekalogoa: 10 aholku euskaraz hazteko - ERA. 2019-08-22 (kontsulta data: 2026-07-19).
  7. «Dekalogoa-adibidea - Eskola batean elkarbizitza hobetzeko dekalogoa» Wuolah (kontsulta data: 2026-07-19).
  8. NER taldearen dekalogoa. .
  9. «DEKALOGOA - Ezaugarriak» Wuolah (kontsulta data: 2026-07-19).
  10. «Aldarrikapen Inklusiboen Dekalogoa - Behatokia.eus» behatokia.eus (kontsulta data: 2026-07-19).
  11. «Euskarafobiaren gida eta lantokian euskarafobia salatzeko bidea zabaldu ditu ELAk» sustatu.eus (kontsulta data: 2026-07-19).
  12. Toribio Etxebarria, Lanbide Hezkuntzako Ikastetxea. Euskararen dekalogoa. .
  13. «(bideo laburra, via Roberto @alkarterri (@alkarterri@mastodon.eus)» Mastodon.eus 2026-07-28 (kontsulta data: 2026-07-28).
  14. Zarauzko Udala. «HIZTUN EKOLOGISTAREN DEKALOGOA» Zarautz (kontsulta data: 2026-07-19).
  15. «Noentiendotarron dekalogoa • ZUZEU» ZUZEU 2010-06-03 (kontsulta data: 2026-07-19).
  16. Tafallako Udalaren Dekalogoa Euskarari buruz. .
  17. «Zergatik ikasi euskara eta nola iritsi euskaldun izatera (dekalogoa) - : Euskal Herriko AEK» www.aek.eus (kontsulta data: 2026-07-19).
  18. (Frantsesez) Liburuaren fitxa. .

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]