Delphine de Vigan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Delphine de Vigan
Delphine de Vigan-Nancy 2011.jpg
Bizitza
Jaiotza Boulogne-Billancourt1966ko martxoaren  1a (53 urte)
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Familia
Ezkontidea(k) François Busnel
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta gidoilaria
Lantokia(k) Paris
Jasotako sariak
Izengoitia(k) Lou Delvig
Genero artistikoa eleberria
IMDb nm3627727

Delphine de Vigan (Boulogne-Billancourt, 1966ko martxoaren 1a) frantses idazle bat da. Berak idatzitako eleberrien artean ezagunena No et moi da, 2007an argitaratua eta Frantziako liburu saltzaileen saria jaso zuena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iritzi galdeketen esparruan lan egin ostean, 2007az geroztik idazle lana da bere bizibidea.

Lehen eleberria, Jours sans faim (Goserik gabeko egunak, 2001, Éditions Grasset & Fasquelle), Lou Delvig goitizenaz kaleratu zuen. Neurri handi batean, istorio autobiografiko bat da, anorexiaren aurkako 19 urteko borroka eta sendabidea azaltzen dituena.

Geroztik, Delphine de Vigan-ek bere izenaz argitaratu ditu 2005ean Les Jolis Garçons (Mutiko ederrak) eleberri laburra, eta 2006an Un soir de décembre (Abenduko arratsalde bat), maitasunaren eta oroimenaren zailtasunez.

No et moi (No eta biok, 2007) eleberrian eremu berriak aztertzera sartu zen: nerabe bizkor bat, emakume etxegabe gazte bat laguntzera dator. Hizkuntza askotara itzulia izan den arren, euskarakorik ez argitaratu orain arte. Zinemara egokitua izan zen, 2001ean, Zabou Breitman zuzendariaren aginduetara[1].

Les heures souterraines (Lurrazpiko orduak) 2009an argitaratu zuen eleberriak «enpresa eleberriaren» saria jaso zuen, aholkularitza enpresek emana, Frantziako Lan Ministerioaren laguntzaz. Baita ere, Korsikako irakurleen saria jaso zuen.

Rien ne s'oppose à la nuit (Ezer ez da gauaren aurka, 2011) eleberria bere amaren bizitzaren kontakizun bat da, familia osoaren bizipenen bitartez. Sari asko jaso zituen Frantzian[2][3][4][5][6].

D'après une histoire vraie (Benetako istorio baten arabera, 2015) eleberrian emakume idazle antzu baten papera hartzen du. Azken eleberria argitaratu zenez geroztik, lehen pertsonan hitz egiten digun narratzaileak ez du deus argitaratzeko irudimenik izan. Egoera horrek sortzen dion barne asaldura gutxi balitz bezala, gutun izengabeak jasotzen hasten da, leporatuz aurreko eleberriarekin beraren familiari kalte izugarria egin diola. Halako batean, L. izeneko emakume bat sartzen da bere bizitzan, berak irakurri nahi lukeen eleberria idaztera bultzatzen du, gozo eta estu hartzen du, lagunengandik eta irakurleengandik bakartzen du... Haren lekua hartzen duen arte. Eleberrian oinarrituta, Roman Polanski zinema zuzendariak film bat egin zuen, 2017ko Cannesko zinemaldian estreinatu zena lehiaketaz kanpo[7].

France Inter irrati kateak 2018ko irailean hasitako Oli[8] izeneko proiektuan parte hartu zuen, beste frantses idazle batzuekin batera. 5-7 urte bitarteko haurrentzako audio ipuinen proiektu bat da, idazlearen beraren ahotsaz podcast moduan grabatuak. Bere audio ipuinen aurkezpenean aitortzen du lehen aldiz idazten duela haurrentzat: "Horrek dena aldatzen du. Hasieran ikaratuta nengoen (...) Hitz egokiak hautatzen jakin behar da, baina haurrek aise ulertzen dituzte bigarren zentzuak eta txantxak (...) Haurrentzako istorio bat izanda ere, erronka bat da"[9].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jours sans faim (Goserik gabeko egunak), 2001, Lou Delvig goitizenaz
  • Les Jolis Garçons (Mutiko ederrak), 2005
  • Un soir de décembre (Abenduko arratsalde bat), 2005
  • No et moi (No eta biok), 2007
  • Les Heures souterraines (Lurrazpiko orduak), 2009
  • Rien ne s'oppose à la nuit (Ezer ez da gauaren aurka), 2011
  • D'après une histoire vraie (Benetako istorio baten arabera), 2015
  • Les Loyautés (Leialtasunak), 2018
  • Nadine et Robert les poissons rouges (Nadine eta Robert arrain gorriak), 2018, bere ahotsez grabatutako audio ipuina.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez)  Culturebox (2010), «Zabou Breitman adapte "No et moi" de Delphine de Vigan au cinéma», Franceinfo, . Noiz kontsultatua: 2018-08-29 .
  2. (Frantsesez)  «Delphine de Vigan remporte le prix du roman Fnac», L'Express, 2011-09-01, . Noiz kontsultatua: 2018-09-29 .
  3. (Frantsesez)  «Le Prix Roman France Télévisions 2011 à Delphine de Vigan», Le Parisien, 2011-11-03, . Noiz kontsultatua: 2018-08-29 .
  4. (Frantsesez)  «Prix Renaudot des lycéens à Delphine de Vigan», Le Point, 2011-11-08, . Noiz kontsultatua: 2018-08-29 .
  5. (Frantsesez)  «Distribution de prix littéraires: Delphine de Vigan s’impose à nouveau», Bibliobs, 2012-06-01, . Noiz kontsultatua: 2018-08-29 .
  6. (Frantsesez)  «Delphine de Vigan reçoit le Goncourt des lycéens 2015 pour “D'après une histoire vraie”», Télérama, 2015-12-01, . Noiz kontsultatua: 2018-08-29 .
  7.   Agote, Gontzal (2017), «Thriller psikologikoarekin, hastapenetara buelta», Berria, . Noiz kontsultatua: 2018-08-29 .
  8. (Frantsesez)  «Oli : des histoires audio pour endormir les petits de 5 à 7 ans», France Inter, 2918-09-05, . Noiz kontsultatua: 2018-09-05 .
  9. (Frantsesez)  «Delphine de Vigan : "Ecrire pour les enfants, ça change tout"», France Inter, 2018-09-05, . Noiz kontsultatua: 2018-09-05 .