Demarkazioaren arazoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zientziaren filosofiaren, demarkazioaren arazoa deritzo zientzia dena eta ez denaren arteko bereizketari[1], zientzia, zientzia faltsua eta beste giza jarduerak artea, literatura eta sinesmenak bezalakoak barneratuz[2][3]. Egon den eztabaida zientziaren filosofoen eta zientzialarien artean esparru askotarikoen inguruan eman den borrokatik dator, zientziaren metodoaren inguruko eztabaidaz aparte[4][5].

Antzinaroko Greziako zientzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demarkazioren lehenengo urratsak Greziako filosofoek eta medikuek haien metodoak eta gaiak  mitologiko eta mistikoak diren gaietatik ezberdintzeko esfortzuan ikus daitezke[6].

Aristotelesek zehaztasunez deskribatu zuen zerbaiten inguruan ezagutza zientifikoa izatea zertan zetzan. Zientifikoa izateko, azken honek esaten zuen kausekin erantzun behar dela, frogaketa logikoa erabili behar dela eta unibertsalak hauteman behar direla, zeintzuk zentzuzko ezaugarrietan atxikiturik doazen. Dena dela, honetaz aparte zientzia egiteko ziurtasun apodiktikoa izatea ezinbestekoa da. Aristotelesentzat azken hau da zientziaren ezagutzaren bereizgarritasun nagusiena.

Tratatu hipokratikoetan idazle ziren medikuek haien eztabaidak beharrezko frogaketan oinarritzen zirela baieztatzen zuten, gai bat zein Aristotelesengandik garatua izango den bere hurrengo analisietan[7]. Zientziaren polemika honen elementu nagusi bat izan zen ez zutela antzinako ezagutzaren edozein analogia, mito edo irudi onartzen, soilik argumentu argiak eta solidoak zirenak[7]. Hain zuzen ere, antzinako ezagutzaren inguruan aurkitu diren azalpen asko irudizkoak eta errealitatearekiko konfiantza gutxikoak direla ikusi izan da[8].

Positibismo logikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Positibismo logikoak, 1920an garatua, benetako egitateak direnen eta kontzeptuen arteko erlazio logikoen inguruko proposamenak soilik garrantzitsuak direla kontsideratzen du. Beste baieztapen guztiak zentzugabeak dira eta metafisika bezala kontsideratuak dira. Zientziaren eta metafisikaren arteko bereizketa demarkazioaren arazoaren beste elementu bat litzateke[9]. Positibismo logikoa askotan eztabaidatua izan da zientzia eta ez zientziaren edo pseudozientziaren arteko demarkazioan[10].

Faltsabilitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karl Popper (1902-1994)

Faltsabilitatea Karl Popperrek proposaturiko demarkazio kriterioa da, zein egiazgarritasunaren kontrakoa den. Popperrek demarkazioa zientziaren filosofiaren arazo nagusienetarikoa bezala hautematen zuen.

Popperrek planteatutako irizpidea oso kritikatua izan da, gehien bat bi arrazoien nagusiengatik: lehenengoa zientziaren legitimitatea alde batera uzten duelako eta bigarrena, zenbait sasizientziei zientifikoak izatearen estatusa emateagatik. Astrologia gehien bat Popperrengandik sasizientzia bezala hartu izan duen adibidetzat joz, oso baztertua izan den esparrua da.

Adibidez, astrologia, zein Popperengandik pseudozientzia bezala kontsideratu izan den, oso baztertua egon izan da historian zehar. Era berean, sasizientzia hainbeste kritikatu da hura frogatu delako eta frogetan huts egin duelako. Beraz, arazoa ez dator frogaezina izatetik baizik eta frogagarria izanda huts egiten duelako.

Popperrek bere azken lanean azaltzen zuen demarkazioan beharrezko eta nahikoa den irizpidea faltsabilitatea dela. Berak faltsabilitatea esaldien egitura logikoaren eta esaldi moten elementu bezala definitzen du. Modu honetan, deklarazio baten egoera zientifikoa edo ez zientifikoa ez da denbora zehar aldatzen[11].

Postpositibismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Thomas Kuhn, historialari eta zientziaren filosofo amerikarra, askotan postpositibismoa edo postenpirismoa deitu izan den korrontearekin lotu izan da. 1962an idatzi zuen liburuan, “The Structure of Scientific Revolutions”, Kuhnek zientzia egitearen prozesua bi ekimen nagusietan banatzen du, zeintzuk zientzia normala eta aparteko zientzia diren (askotan, zientzia iraultzaile bezala izendatuta).

Thomas Kuhn (1922-1996)

Kuhnen demarkazio ikuspegia oro har astronomiaren eta astrologiaren artean egiten duen konparaketan agertzen da. Historian zehar, astronomia igarkizunak ebazten dituen ekintza eta zientziarekin erlazionatu izan da. Astronomo baten aurreikuspenak huts egiten baldin badu, orduan hau bitarteko edo teoriaren doikuntzekin ebatz dezakeen igarkizun bat litzateke. Aitzitik, astrologoak ez zituen halako igarkizunik zeren diziplina horretan, huts egite partikularrak ez baitzieten horrelako inbestigazio igarkizunei lekurik uzten. Hain zuzen ere, ez dago gizaki bakarrik zein horien erabileraz buru egin daitekeen tradizio astrologikoaren berrikuspen bat egitearen ahaleginean. Modu honetan, Kuhnek defendatzen zuen bezala, astrologia ez da inoiz zientzia bat izan.

Popperrek Kuhnen demarkazio irizpidea kritikatu zuen; astrologoak igarkizunen ebazpenean barreiatzen baitziren, hain zuzen ere Kuhnen irizpidea astrologia zientzia bezala hautemateko. Popperrek esaten zuen Kuhnen irizpideak hondamendi handi batera eramaten gaituela, zein irizpide arrazional bat soziologikoa den beste batengatik ordezkatzea den.

Feyerabend eta Lakatos[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kuhnen lanak Popperren demarkazioa neurri handi batean kolokan jarri zuen eta aldaketa zientifikoaren giza kalitatea eta kalitate subjektiboa nabarmendu zuen. Paul Feyerabendi demarkazioaren gaia bera malmutza izatea kezkatzen zitzaion: zientziak berak ez zuen demarkazio irizpiderik behar, hain zuzen ere, filosofo batzuk autoritate posizio berezi bat justifikatzea bilatzen zuten, zeinetatik zientziak diskurtso publikoa mendera zezakeen[12]. Feyerabendek zientziak ez duela bere logikaren edo metodoen tokian paper bat hartzen eta ezin daitekeela zientzialariek egindako autoritate bereziren erreklamorik sostengatu zioen. Praktika zientifikoaren historiaren baitan, momentu zehatz batean ezagutza zientifikoan garatzeko asmoarekin bortxatua edo baztertua egon ez den metodo edo arauekin topo egin ezin daitekeela dio. Bai Lakatosek eta bai Feyerabendek zientzia arrazoitze forma autonomo bat ez dela defendatzen dute, baizik eta giza pentsamenduaren gorputzetik eta ikerketatik banaezina dena.

Thagard[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zailtasun hauek gainditzeko, Paul R. Thagardek printzipio zehatz batzuk proposatzen ditu eta berak gizartearentzat zailtasunak gainditzeko printzipioak aurkitzea garrantzitsua dela dio. Thagarden metodoaren arabera, teoria bat ez da zientifikoa bi baldintza hauek betetzen baditu:

  1. Teoria hark aldizkako teoriak baino progresio gutxiago izan du denbora luze batean zehar eta konpondu gabeko arazoei aurre egiten ari da.
  2. Komunitatea esfortzu gutxi egiten ari da teoria arazoen konponketarako garapenean, ez du teoriak besteekiko duen erlazioa ebaluatzearekiko kezkarik aurkezten eta gainera, hautakorra da baieztapenak eta ezeztapenak kontsideratzean[13].

Thagardek teoria asko denbora luze batean zehar balio gutxikoak izaten egongo direla azaltzen du, sasizientzia titulua merezi arte. Astrologia adibide bezala aipatzen du: Astrologia XVII.mendean, geldirik zegoen garapen fisikoekin konparatuta eta bakarrik urte batzuk pasa ondoren, sasizientzia bihurtu zen, XIX.mendean zehar psikologiak eskainitako txandakako azalpenen etorreran, alegia.

Zenbait historialariren ikuspegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientziaren historialari asko zientziaren hasierako jatorriaren garapenaz kezkatu dira; ondorioz, zientzia termino orokorretan definitzen dute, ezagutza naturalaren lehenengo ereduak txertatzeko asmotan. Zientziaren inguruko Britainia Handiko Entziklopediaren hamaikagarren edizioan ageri den artikuluan, William Cecil Dampier Whetham zientzialari eta historialariak zientzia “fenomeno naturalen eta hauen arteko erlazioaren ezagutza ordenatu” bezala definitzen du[14]. Zientzia greziarraren inguruan egin zuen ikerketan, Marshall Clagettek zientzia “lehenbizik, ezagupen ordenatu eta sistematikoa, fenomeno naturalen deskripzioa edota azalpena eta bigarrenik, enpresarentzako beharrezkoak diren erreminta (matematiko eta logikoak)” bezala definitu zuen[15]. Antzeko definizio bat David Pingreerrek zientzia primitiboaren inguruan egindako ikerketan agertu zen: “Zientzia hautemandako edo irudizko fenomenoen azalpen sistematikoa da edo azalpen horretan oinarritzen da. Matematikek zientzian toki bat aurkitzen dute, azalpen zientifikoak adieraz daitezkeen lengoaia sinboliko bat bezala”[16].

Definizio hauek zientziaren gaian gehiago zentratzen dira bere metodoan baino eta ikuspegi hauetatik, zientzia eta ez zientziaren arteko demarkazio lerro bat ezartzeko kezka filosofikoa ez da arazo bat bihurtzen alferrikakoa baizik[17].

Laudan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larry Laudanek, demarkazio irizpide bat ezartzeko ahalegin historikoak aztertu ondoren, filosofiak zientzia ez zientziatik (zientzia sasizientziatik) bereizteko ahaleginetan ondareak entregatzea lortu ez duela ondorioztatu zuen. Bere ustez, egindako ahalegin guztiak ez lirateke filosofo gehienengandik onartuak izango. Honekin batera, ondo osatuta dauden sinesmen asko ez direla zientifikoak baieztatu zuen eta gauza bera gertatzen dela aldrebes, hau da, aburu zientifiko asko ez daudela ondo osaturik. Bestalde, demarkazio kriterioak historian zehar “gerrarako makina” bezala erabili direla zientzialari eta sasizientzialarien arteko liskarretan ere baieztatu zuen. Bere ustetan, zientzia eta ez zientziaren arteko demarkazioan pseudo-arazo bat zen[18].

Beste batzuk Laudanekin desadostasunean egon diren Sebastian Lutz, adibidez, demarkazioak ez duela beharrezko baldintza bat izan behar argudiatzen zuen, Laudanek proposatzen zuen kontrakoa, hain zuzen. Beste kritiko batzuek demarkazio bikoitzaren alde agertu izan dira, zeintzuk natura zientzietarako irizpide multzo bat egon behar dela dioten; gizarte zientzietarako beste irizpide multzo bat eta naturaz gaindiko hura barneratzen duten baieztapenek irizpide sasizientifikoen multzo bat izan zezaketen. Massimo Pigliuccik orokorrean zientzia Ludwig Wittgensteinen antzekotasun familiarren kontzeptuetara doitzen dela idatzi zuen[19].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Resnik, David B. «A pragmatic approach to the demarcation problem» Studies in History and Philosophy of Science Part A 31 (2): 249–267.  doi:10.1016/s0039-3681(00)00004-2. (Noiz kontsultatua: 2018-03-20).
  2. Physics, philosophy, and psychoanalysis : essays in honor of Adolf Grünbaum. D. Reidel 1983 ISBN 9027715335. PMC 9413274..
  3. Imre., Lakatos,. (1999). For and against method : including Lakatos's lectures on scientific method and the Lakatos-Feyerabend correspondence. University of Chicago Press ISBN 9780226467740. PMC 695993901..
  4. 1942-, Gauch, Hugh G., Jr.,. (2003). Scientific method in practice. Cambridge University Press ISBN 9780521816892. PMC 49225684..
  5. Philosophy of science : the central issues. (1st ed. argitaraldia) W.W. Norton & Co 1998 ISBN 9780393971750. PMC 37955435..
  6. 1933-, Lloyd, G. E. R. (Geoffrey Ernest Richard),. (1983). Science, folklore, and ideology : studies in the life sciences in ancient Greece. Cambridge University Press ISBN 0521273072. PMC 8906982..
  7. a b 1933-, Lloyd, G. E. R. (Geoffrey Ernest Richard),. (1987). The revolutions of wisdom : studies in the claims and practice of ancient Greek science. University of California Press ISBN 0520067428. PMC 44963033..
  8. 1933-, Lloyd, G. E. R. (Geoffrey Ernest Richard),. (1979). Magic, reason, and experience : studies in the origin and development of Greek science. Cambridge University Press ISBN 0521296412. PMC 4493458..
  9. Grayling, AC., Wittgenstein. (2001). A Very Short Introduction. Oxford University Press, 67-68 or..
  10. .
  11. Maxwell, Nicholas. (1998). The Rationality of Scientific Discovery Philosophy of Science. The Comprehensibility of the Universe Clarendon Press, Oxford, 123-153 or..
  12. Alan., Taylor, Charles. (1996). Defining science : a rhetoric of demarcation. University of Wisconsin Press ISBN 9780299150341. PMC 34149770..
  13. Thagard, Paul R.. (1978). Why Astrology Is A Pseudoscience. Philosophy of Science Association.
  14. Dampier Whetham, William Cecil. (1911). Science. Encyclopædia Britannica, New York: Encyclopædia Britannica.
  15. Clagett, Marshall. (1963). Greek Science in Antiquity. New York: Collier Books, 4 or..
  16. Pingree, David. (1992-12-01). «Hellenophilia versus the History of Science» Isis 83 (4): 554–563.  doi:10.1086/356288. ISSN 0021-1753. (Noiz kontsultatua: 2018-03-20).
  17. Current studies in archaeoastronomy : conversations across time and space : selected papers from the fifth Oxford International Conference at Santa Fe, 1996. Carolina Academic Press 2005 ISBN 0890897719. PMC 61883857..
  18. Lutz, Sebastian. (2011). On an Allegedly Essential Feature of Criteria for the Demarcation of Science. , 125-126 or..
  19. Philosophy of pseudoscience : reconsidering the demarcation problem. ISBN 9780226051963. PMC 824088394..

Bibliografia euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Baztarrika, Patxi; Eizagirre, Xabier (1992): Zer da zientzi teoria delako hori?, Bilbo, EHU ISBN 84-7885-377-3
  • Bengoetxea, Juan Bautista (2000): Filosofia eta zientzia. Vienako Zirkulua, Donostia, Jakin ISBN 84-95234-08-4
  • Bengoetxea, Juan Bautista; Eizagirre, Xabier (2003): Dogmak zientzian?, Donostia, Jakin ISBN 84-95234-19-X

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]