Faltsabilitate

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Europako biztanleria gehienak modu erraz batean "beltxarga guztiak zuriak" direla ondorioztatu dezakete horrelakoak izan baitira euren bizitzan zehar ikusi dituzten beltxarga guztiak. Hau faltsutu daitekeen teoria baten adibidea da, nahikoa baita beltxarga beltz bat ikustearekin, hau deseraikitzeko.

Zientziaren filosofiaren diziplinaren baitan, faltsabilitatea, teoria edo hipotesi bat okerra dela froga lezaketen esperimentu eta behaketa posibleen existentziari deritzo, hots, proposizio unibertsal bat (enuntziatu behagarri bat) arrazoiz eta behaketaz gezurra dela egiaztatu edo ondorioztatu ahal izateko posiblitatea. Beste era batera esanda, behaketa enpiriko baten ondorioz, logikoki posiblea den enuntziatu batetik deduzitu baldin badaiteke proposizio unibertsal bat faltsua dela, azkeneko honi atxikiko litzaiokeen propietateari faltsabilitate deritzo.

Karl Popper (1902-1994) filosofo austriarrak sorturiko filosofian, teoria epistemologikoaren oinarrizko kontzeptua da faltsazionismoa[1][2].

Popperrek faltsutu-ezinak diren ideiei erreferentzia egiteko nozio metafisikoen behaketa programazioa asmatu zuen. Positibismoa ez bezala (non proposizioen esangarritasun ezaren alde egiten den, hauek faltsutu edo egiazkotzat diren edo ez frogatu ezin denean), Popperrek defendatu zuen faltsabilitatea badela kritizismoaren nozio orokorra, nahiz eta gezurtatze enpirikoa, teorien gaineko kritikak gauzatzeko metodo eraginkorrenetariko bat izan.

Faltsabilitatea eta metodo zientifikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metodo zientifikoaren oinarrizko bigarren zutabea da faltsabilitatea (erreproduzibilitatea lehenengoa izanik). Honen arabera, edozein proposizio zientifiko faltsutua izateko aukera izan behar du. Hau da, metodo zientifikoak egia absolutuak errefusatu egiten ditu hau ezartzeak, parametro espezifiko batzuen azpimultzoen esperimentuak diseinatzeko gaitasuna emango balioke, hasieran aurresandako emaitzekiko beste desberdin batzuk ondorioztatuz (eta modu honetan parametro hauetarako hasierako hipotesia ezeztatuz). Hortaz, proposizio zientifikoak ezingo dira inoiz guztiz egiazkotzat jo, “ez faltsutu” gisa baizik.

Sasizientziak faltsutu edo gezurtatu ezin daitezkeen proposizioak dituztenak dira, esanahi honen arabera[3]. Hots, esperimentu bidez edo behaketa bidez zalantzan jar ez daitezkeen enuntziatuak dituzte.

Demarkazioaren arazoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Demarkazioaren arazoa»

Faltsabilitatearekin lotutako kontzeptu bat demarkazioaren arazoa da. Popperrek demarkazioa zientziaren filosofiaren arazo nagusienetarikotzat jo zuen.

Popperrek planteatutako irizpidea oso kritikatua izan da, gehien bat bi arrazoi nagusirengatik: lehenengoa zientziaren legitimitatea alde batera uzten duelako eta bigarrena, zenbait sasizientziari zientzia estatusa emateagatik. Adibidez, astrologia, zein Popperrek pseudozientzia gisa kontsideratu zuen, oso baztertua egon izan da historian zehar. Era berean, sasizientzia hainbeste kritikatu da hura frogatu nahi izan delako eta frogetan ezeztatua gertatu delako. Beraz, kasu horretan arazoa ez dator frogaezina izatetik, frogagarria izanda huts egitetik baizik.

Popperrek bere azken lanean azaltzen zuen demarkazioan beharrezko eta nahikoa den irizpidea faltsabilitatea dela. Berak faltsabilitatea esaldien egitura logikoaren eta esaldi moten elementu bezala definitzen du. Modu honetan, deklarazio baten egoera zientifikoa edo ez zientifikoa ez da denbora zehar aldatzen.[4]

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beltxarga guztiak zuriak dira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Beltxarga beltzaren teoria»

Metodo hipotetiko deduktiboaren aburuz "beltxarga guztiak zuriak dira" generalizazioa justifikatzeko, beltxarga guztiak bilatu beharko genituzke guztiak zuriak direla frogatu ahal izateko; bide batez, ezinezkoa den zerbait. Izan ere, faltsabilitatearen metodoa aplikatuz, kontrakoa egin beharko litzake; hau da, zuria ez den beltxarga bat bilatu beharko genuke, hasierako hipotesia faltsutu ahal izateko.

Faltsua ere ez da[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Faltsabilitatearen beste adibide bat Wolfgang Pauliren "faltsua ere ez da" esaldia da. Zerbait hain gaizki azaldua dagoenean ezin dela faltsatu argudia daiteke[5]. Pauliren adibidean "Ez da soilik ez dela zuzena, baizik eta ez dela faltsua izatera ere iristen" esan zuen, eta sasizientzia batzuetarako erabiltzen da[6].

Kanbriarraurreko untxiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Popperrek proposatu zuenez teoria zientifiko baten oinarrizko ezaugarria faltsabilitatea zela, dudak zituen eboluzioaren teoriaren izaeraren gainean, nahiz eta ikerketa esparrua guztiz zientifikoa zela adierazi zuen. Proposamen zientifiko guztiek behar zuten euren proposamena gezurtatzeko aukera ematen zuen esperimentu bat[7]. Charles Darwinek uste zuen bere teoria tautologikoa zela funtsean, eta beraz zaila zela frogatzea zuzenki[8]. J.B.S. Haldane biologoak adierazi zuen berarentzat eboluzioa frogatzeko modu bat "Kanbriarraurreko untxi" bat aurkitzea izango zela[9][10][11]. Izan ere, untxiak ugaztunak dira, eta ugaztunak Kanbriarraurrea baino askoz beranduago sortu zirela dio bai eboluzioaren teoriak, bai erregistro fosilak ere. Aurrekanbriarreko untxi bat aurkitzeak bertan behar botako luke eboluzioaren inguruan dakigun guztia[12].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 1902-1994., Popper, Karl R. (Karl Raimund),. (1993). Realism and the aim of science. Routledge ISBN 0415084008. PMC 25130665. (Noiz kontsultatua: 2018-07-03).
  2. 1902-1994., Popper, Karl R. (Karl Raimund),. The logic of scientific discovery. ISBN 0415278430. PMC 48533950. (Noiz kontsultatua: 2018-07-03).
  3. Handlexikon der Wissenschaftstheorie. (Unveränd. Nachdr. argitaraldia) Dt. Taschenbuch-Verl 1992 ISBN 3423045868. PMC 75261251. (Noiz kontsultatua: 2018-07-03).
  4. (Ingelesez) The Logic of Discovery - A Theory of the Rationality of Scientific Research | S. Kleiner | Springer. (Noiz kontsultatua: 2018-07-03).
  5. (Ingelesez) Peierls, Rudolf Ernst. (1960-02). «Wolfgang Ernst Pauli, 1900-1958» Biographical Memoirs of Fellows of the Royal Society 5: 174–192.  doi:10.1098/rsbm.1960.0014. ISSN 0080-4606. (Noiz kontsultatua: 2018-07-03).
  6. (Ingelesez) Burkeman, Oliver. (2005-09-19). «Briefing: Not even wrong» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2018-07-03).
  7. (Ingelesez) Hull, David L.. (1999-10). «The Use and Abuse of Sir Karl Popper» Biology & Philosophy 14 (4): 481–504.  doi:10.1023/a:1006554919188. ISSN 0169-3867. (Noiz kontsultatua: 2018-07-03).
  8. (Ingelesez) Benton, MJ; Hitchin, R. (1996). «Testing the quality of the fossil record by groups and by major habitats» Historical Biology 12 (Noiz kontsultatua: 2018-07-03).
  9. Mark., Ridley,. (2004). Evolution. (3rd ed. argitaraldia) Blackwell Pub ISBN 1405103450. PMC 51330593. (Noiz kontsultatua: 2018-07-03).
  10. Peter., Godfrey-Smith,. (2003). Theory and reality : an introduction to the philosophy of science. University of Chicago Press ISBN 0226300625. PMC 51223665. (Noiz kontsultatua: 2018-07-03).
  11. New uses for new phylogenies. Oxford University Press 1996 ISBN 0198549857. PMC 34114979. (Noiz kontsultatua: 2018-07-03).
  12. (Ingelesez) Wallis, Claudia. (2005-08-07). «The Evolution Wars» Time ISSN 0040-781X. (Noiz kontsultatua: 2018-07-03).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]