Dhikr

Wikipedia, Entziklopedia askea
Taldeko Dhikr kantua

Dhikr, baita ere Zikr edo Ziker, ("Jainkoaren oroimena", "inbokazioa") arabieraz: ذکر, Islameko otoitz-eginkizuna da oinarrian Jainkoaren izenen errepikapenean edo Koranetik hartutako esaldi eta eskaera batzuen errepikapenean oinarrituta. Dhik bakarka egiten da baina Sufi tradizioan ere zeremonia moduan egiten da baita.[1]

Errepikatzen diren zenbait esaldi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asko dira Allah gogorarazteko errepikatzen diren esaldiak. Hona hemen batzuk:

  • Allahu Akbar - الله أكبر, hau da, " Jainkoa handia da" edo "Jainkoa handiena da".
  • Subhan Allah - سبحان الله, hau da "Loria Jainkoari" edo "Jainkoa edozein akats gainetik dago".
  • Alhamdulillah - الحمد لله, hau da, "Jainkoa goraipatua izan dadin".
  • La ilaha illa Allah - لا إله إلا الله, hau da,"jainkoa baino jainkoago ez dago inor".
  • La hawla wa-la quwwata illa biAllah - لا حول ولاقوة إلا بالله, hau da, "Jainkoarena izan ezik ez dago ez botere ez indar".

Metodoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musulman sunni gehienentzat Dhik bakarkako kultoa da, isilik egiten dena. Modu batez, sinesdunak Allahri jasotako faboreak eskertzen dizkio. Hau da Dhikrren bariante zabalduena. Afrikako iparraldean, bestetik, oso zabalduta dago gauza bera taldeka egiteko era; bigarren honek memorizazio behar handia eskatzen du.

Dhikr sufien artean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sufismoaren jarraitzaileek dhikr zeremonia desberdin bat ospatzen dute, eskolen arabera aldaketak erakusten dituena. Oinarrizko liturgian errezitazioarekin batera kantuak, musika, dantza, jantziak, intsentsua erabiltzen dira. Zeremonia oso hipnotikoak dira[2] eta haren bitartez muragaba edo meditazioa lantzen dute, estasia eta trantzea lortuz. Horrelako formulak Turkiatik Txetxeniara aurki daitezke.[3]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]