Diego III.a Lopez Harokoa

Wikipedia(e)tik
Diego Lopez III.a Harokoa» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Diego III.a Lopez Harokoa

1236 – 1254
Aurrekoa Lope II.a Diaz
Ondorengoa Lope III.a Diaz

Jaiotza ?
?
Heriotza 1254ko urriaren 4a
Bañares
Ezkontidea(k) Konstantze Bearnokoa
Egoitza Naiara
Erlijioa Kristaua

Diego III.a Lopez Harokoa (? – Bañares, 1254ko urriaren 4a), Bizkaiko zazpigarren jauna izan zen (1236-1254).[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Lope II.a Diaz Harokoa eta ama Urraka Alfontso Leongoa izan zituen. Bere ama Alfontso IX.a Leongoaren alaba naturala izan zen. 1236an bere aita ordezkatu zuen.[2] Bere agintaldiaren hasieran Fernando III.a Gaztelakoa bere osabari zintzotasuna erakutsi zion, baina honek Errioxan zituen lurraldeak kendu eta Gaztela Zaharra utzi zionean matxinatu zen.[3] Diegok hainbat aldiz matxinatu eta barkamena lortu zuen.[4]

1252an Fernando hil eta Alfontso X.a Jakintsua, Diego Lópezen lehengusua, errege berri izendatu zuten.[5] Diegok tirabirak izan zituen erregearekin eta, hori zela eta, arnegatu (Erdi Aroan jaun feudalek bere nagusia utzi zezaketen), eta nagusi berria bilatu zuen, hau da, Nafarroako erregea.[6]

1254ko urriaren 4an Bañaresko bere jauregian hil zen, bere erreumatismo baretzeko ur irakinean sartu eta kiskali zenean.[7] Naiarako Andre Maria Erreginaren monasterioko nobleen kriptan lurperatu zuten.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitona
Arms of the House of Haro, Lords of Biscay.svg Diego II.a Lopez
Bizkaiko jauna
Amona
Arms of the House of Lara.svg Maria
Larakoa
Aitona
Blason Léon.svg Alfontso IX.a
Leongo erregea
Amona
-
Aita
Arms of the House of Haro, Lords of Biscay.svg Lope II.a Diaz
Bizkaiko jauna
Ama
Blason Léon.svg Urraka
Leongoa
Arms of the House of Haro, Lords of Biscay.svg Diego III.a Lopez
Bizkaiko jauna

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diego Lopezek Bearnoko bizkondea zen Gilen II.aren alaba Konstantze ezkondu zuen.

Bost seme-alabak izan zituzten:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Rodríguez García, Francisco (2002), Crónica del Señorío de Vizcaya (1. argitaraldia), Maxtor Librería, ISBN 84-9761-029-6 .
  2.   Baury, Ghislain (2003), «Diego López ‘le bon’ et Diego López ‘le mauvais’: comment s’est construite la mémoire d’un magnat du règne d’Alphonse VIII de Castille», Berceo (144): 37-92, ISSN 0210-8550, http://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=698041 .
  3.   Loaysa, Jofré de; García Martínez, Antonio (1982), Crónicas de los Reyes de Castilla Fernando III, Alfonso X, Sancho IV y Fernando IV (1248-1305), Colección Biblioteca Murciana de bolsillo (2. argitaraldia), Murtzia: Academia Alfonso X el Sabio, ISBN 84-00-05017-7 .
  4.   Baury (2011), «Los ricoshombres y el rey en Castilla: El linaje Haro, 1076-1322», Territorio, Sociedad, y Poder: Revista de Estudios Medievales (Oviedoko Unibertsitatea) (6): 53-72, ISSN 1886-1121, http://www.unioviedo.es/reunido/index.php/TSP/article/view/9468/9281 .
  5.   Ibáñez de Segovia Peralta y Mendoza, Gaspar (1777), Memorias históricas del Rei D. Alonso el Sabio i observaciones a su chrónica, Madril: Joachin Ibarra, OCLC 458042314, http://books.google.es/books?id=NCkE93FlcSQC&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0#v=onepage&q=&f=false .
  6.   González Jiménez, Manuel (2004), Alfonso X el Sabio (1. argitaraldia), Bartzelona: Editorial Ariel S. A., ISBN 84-344-6758-5 .
  7.   Llorente, Juan Antonio (1808), Noticias históricas de las tres provincias vascongadas, http://books.google.cat/books?id=Rik3AAAAMAAJ&pg=PA470&dq=Diego+L%C3%B3pez+de+Haro+1214&as_brr=3#PPA467,M1 .
  8.   Juan Núñez de Lara "El Viejo", Señor de Lara - Fundación Casa Ducal de Medinaceli, http://es.fundacionmedinaceli.org/casaducal/fichaindividuo.aspx?id=4699 .
  9.   Real Academia de Historia, Colección Salazar y Castro, M-22, fº 236v eta 237. orrialdea, http://www.rah.es/pdf/SalazaryCastro.pdf .


Aurrekoa
Lope II.a Diaz
Bizkaiko jauna
1236 - 1254
Ondorengoa
Lope III.a Diaz